Migel Muñoa euskaltzalea hil zen Donibane Lohizunen, Donostiako lehen ikastolaren sortzailea

Duela
73
urte

1953ko abenduaren 7an,

Migel Muñoa euskaltzalea hil zen Donibane Lohizunen. Enpresari konprometitua zen, Donostiako lehen ikastolaren sortzailea izan zen 1914an eta bertan hasi zen gerra aurretik andereño Elvira Zipitria, besteak beste. Egungo Fermin Calbeton kalean zegoen ikastola, hiru urtean txiki geratu zen eta Euskal Ikastetxea izenekoa sortu zuen karmeldarren komentuan: sei irakasle, 200 ikasle. Hura ere handitu egin zen, Ategorrietan etxe berria erosi zuen, Karmen-enea. Morlans auzoan beste bat zabaldu zuen aisialdirako, kirol instalakuntzekin.

Irakasleen soldata zein ikasleen liburuak erosteko dirua bere poltsikotik jartzen zuen. Ikastola txiki geratzen joan ahala, leku berriak erosi zituen, eta euskarazko eskola-liburuak bultzatu eta ekoitzi zituen: Zenbakiztia, Lutelestia, Gramatica Vasca...

1936ko frankisten estatu kolpearen ondorioz Ipar Euskal Herrira egin behar izan zuen ihes.

Iturria:

Koldo Izagirre, Autopsiarako frogak (Susa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.