Donostian Banksy-ren itxurako grafiti bat marraztu zuten hiriko grafitilariek. Marko huts bati begira zegoen gizon baten irudia zen, mundu mailako ospea zuen artistaren estiloan egina. Grafitilariak izan ziren zurrumurrua zabaldu zutenak El Diario Vasco egunkaria baliatuta, zuzendariari gutuna atalera izen faltsuarekin idatzita. Donostiako Zinemaldian Exit Through the Gift Shop filma estreinatzear zen artista anonimoa eta jende askok sinetsi egin zuen. Grafitia ez zuten ezabatu, hiriko kale artistak jazartzen zituen hirian. Kultura zinegotzi Denis Itxasok, eztabaidaren erdian, publikoki adierazi zuen ez zutela ezabatuko. Hurrengo egunetan, hiriko grafitilariek irudiaren gainean marrazkiak egin zituzten eta udalaren muturretan eztabaida kultural deserosoa lehertu zen. Keinu gisa, Banksyk bere liburu batean argitaratu zuen irudia.
Iturria: Mundua eraldatuz gozatzeko errezeta liburua (Autoedizioa)