Laharraren ezkontzarena azaldu nuen hemen aspaldi. Aiako Etxeta baserriko Inaxio zenak kontatzen zuen bere grazia eta piper bereziarekin. Laharra (Rubus fruticosus) bakarrik sentitzen omen zen eta inguruko landareei ezkontzeko baimena eskatu zien. Haiek ukatu. Lahar andereak bazekien ukoaren arrazoia: zurtoin batean zutitzen ziren beste landareek laharra, sasia izaki, leinu apalagokoa, azpikoa, mendekoa bezala zuten. Eta laharrak mendekua bere egin zuen betiko; honela erantzun zien: nire aldamenean igarotzen den guztiari heldu egingo diot. Eta arantza oker zorrotzez jantzi zen. Arantzekin aldamenean harrapatzen duen edozein landareren gainera igoko da, azpian hartuko du. Eta guk? Argi laharra madarikatu; arantzarekin heltzen dizunean beretzako nahi zaitu, ezkontidetzat hartu zaitu, maite zaitu.
Maite gaituen landare ugari dago. Benetan maite gaituzte, hau da, gure maitasunaren zentzurik zorrotzenean: behar gaituztenean maite gaituzte eta gero hor konpon Marianton! Bere haziak zabaldu ditzagun, kakotxoen bidez fruituak eransten dizkigute. Maita-belar, maite-belar eta baten batek baita maitasun-belar ere esaten diete landare bati baino gehiagori. Horrek gure izendegiari eta izandegiari nahasmen handia erantsi dio, lapatu edo tinkatu dio. Nahasmenari eutsiko diot...
Animalion ilean edo arropan lapatzen da, adibidez lapa-belarra (Arctium lappa). Fruitua kako txikiz janzten du guk batetik bestera heda dezagun. Maita-belarra esaten zaio. Bere eraginkortasunaz jabetzeko, pentsa: belkroaren sorreran dago kakotza hori. Izen zientifikoko lappa horren jatorria grekoko lambanô da, kakotu edo lapatu esan nahi du. Horren izenak eta lapaitzenak (Rumex spp.) maiz nahasten dira: lapaitza eta lapa-belar berak, lapatina, uztai-belar, uztaua... Baina horri inork ez dio maita-belarra esaten.
Maita-belar ezagunena baratzeetan izaten dugu, ziabelar latza (Galium aparine). Maita-belar bezalaxe “lapaitza” ere esaten zaiola jaso zuen Pedro Antonio Añibarro areatzarrak 1800 urte inguruan osatutako Voces Bascongadas liburuan. Nire ustez, nahaste beraren ondorio da izen hori. Maita-belarra bai, bada; fruituetan soilik ez, baizik eta landare osoan dituen kakoekin helduko dizu; baratzezainek ezaguna izango dute. Belar xumea da, baina maitagarria. Gazteleraz “amor de hortelano” esaten diote; frantsesez "gaillet accrochant" eta "herbe collante". Izen zientifikoko aparine grekoko ?πα?ρω hitzetik dator eta “harrapatzen duena” dio.
Maurice Harriet haltsuarrak XIX. mendearen amaiera aldeko Euskara-frantsesa hiztegia eskuizkribuan maita-belar izenarekin jaso zuen Reseda odorata ezaguna, usain ederreko lore zuriak ematen dituen sendabelarra eta lurrinetarako gai dena, horika-belarraren Reseda luteola eta herezearen Reseda lutea generokoa. Beste bat saltsarako...
Nork maite gaituen eta nork ez jakitea komeni al zaigu? Belarren artean bada ere. Saltsa argitzeko maita-edaria edan dezagun, belar sendagarriekin egindakoa.
A ze pagotxa!, esan ohi dugu. Pagotxa edo mauka edo txokoa edo mantxunga edo… onturre edo probetxu ona ateratzen zaion zerbaiti edo horren aukerari esaten zaio “pagotxa”.
Pirinioetan dago ezpel basatien munduko eremurik handiena, eta hain zuzen Nafarroako Pirinioan, Abaurregainan, sortu zuten 2020an Ezpelzaintza 2050 egitasmoa. Cydalima perspectalis sitsa hondamendi handia eragiten ari da ezpeldietan azken urteotan, eta espeziea babesteko eta... [+]
Haurtzaroan, lursailen batean, parkeren batean edo baserri giroko lurretan sarritan izaten genituen “txitxareak” eskuartean… Jolas guneak gero eta artifizialagoak diren garai hauetan ordea, zaila da hiri nahiz herri-guneetan halakoak topatzea. Baina itsasoko... [+]
Aurten bai urtea da. Sagar urtea izango da aurtengo hau (Malus domestica). Eta baialdia behar bezala agurtu eta baliatzeko, besteak beste, dolareak gertatu beharko ditugu.
Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta baldintzak duintzeko. “Sektorea zaurgarri zegoela eta errelebo... [+]
Kaxalotea edo zeroia (Physeter macrocephalus) munduko horzdun zetazeo handiena da, eta baita munduko horzdun animalia handiena ere. Beheko barailan soilik ikusten zaizkio hortzak, baina bakoitzak kilo bateko pisua izan dezake. Izatez, ez dago oso argi zertarako erabiltzen dituen... [+]
Lagun asko dut. Ezagutzen ditudanetatik hegalari jendea da mordoxka bat. Duela hiru bat urte, horietako baten bisita izan nuen; ez dut gogoan nor zen. Antxeta mokogorria izan zitekeen, edo zozo eme bat, edo saldo handietan ibiltzen diren arabazozo pikart horietakoren bat, edo... [+]
Maiatzaren 10ean egun osoko festa berezia antolatu dute Zestoako Amilibia baserrian. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren alde, Gipuzkoako Biolur elkarteak abiatutako proiektua da Amillubi, eta udaberriko hitzordua aitzakia paregabea izanen da tarte eder bat partekatu... [+]
Gure hondartzak marrazoz beterik daude. Igerilariak lasai egon, kostaldean 100-200 metroko sakoneran ditugun hondartza zabalez ari bainaiz. Bertan bizi da Atlantikoko marrazo ugariena eta txikiena.
Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.
Apirilaren 17an, Brasilgo Eldorado do Carajás-en egin zuten lurrik gabeko 21 langileen sarraskiaren 29. urteurrena izan da. Ordutik, La Vía Campesinak data oroitzen du Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Egun gisa, lurrerako eskubidea defendatzeagatik koldarkeriaz erail... [+]
Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]
Sasoitsu, osasuntsu eta bizipozez gainezka egotea dut helburu. Jaten dudanak, egiten dudanak eta pentsatzen dudanak eragina du oreka eta malgutasuna lortzeko eta tentsioa saihesteko.
Egurra diamanteak baino arraroagoa, bakanagoa da. Bai, unibertsoan errazagoa da diamanteak topatzea egurra baino.
Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin plantatu ginen etxalde dibertsifikatua landuz, baina laborantza... [+]