Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako txikizioa egingo luketen mendi hori behera ekartzeko, lautu arte?", "Hor ez dago modurik makina handi horiek ekartzeko, ezinezkoa!"
Halaxe heldu ginen 2023ko azaroaren 7ra, Udalak Meakan eta Irimon Capital Energy enpresak egin nahi duen zentral eolikoaren inguruan antolatutako informazio bilera irekira. Horretan gauza asko erori zitzaizkigun gainera; besteak beste, aerosorgailu formako harlauza handi bi. Horiek izan dira Meaka-Irimo herri-plataformaren lehen harriak –obra ofizialetan Lehendakariak jartzen dituenak bezalakoak–. Aste horretan bertan herritar talde batek antolatu zuen lehenengo bilera hura, eta harrezkero, ia astero bildu gara.
Handik gutxira, abenduaren 15ean, Trekutz izenez enpresak aurkeztutako proiektua argitaratu zen EAEko agintaritzaren aldizkarian. Horrek abiadura azkartzera eraman gintuen, zerotik abiatutako taldeak asmatu behar zuen dinamika bat sortzen esparru legalak eskatzen zuenari erantzuteko. Zorionez –eta zoritxarrez– beste hainbat herri eta bailaratan bazuten eskarmentua, eta haien laguntzarekin –ere– aurkeztu genituen alegazioak 2024ko otsailaren 6an; orotara, 3.022 lagunen sinadurak.
Hilabeteotan bost hizlari izan ditugu herrian, bakoitzak bere arlotik makroproiektu hauen ertzak azaldu dizkigu. Egia esan, etxafuegoak botatzeko arrazoi asko ez dugu aurkitu; maizago azaldu zaizkigu itzalak, nahiz eta, gehienetan aurkitu argi izpi bat, urrun bada ere, borroka honetan jarraitzeko.
Herriko gazteei eta haien ondoren etorriko direnei Meaka eta Irimo biziak eta bizigarriak uztea da garrantzitsuenetarikoa. Hori baita Antzuolan geratzen zaigun apurra
Ziur aski, herriko gazteei eta haien ondoren etorriko direnei Meaka eta Irimo biziak eta bizigarriak uztea da garrantzitsuenetarikoa. Hori baita Antzuolan geratzen zaigun apurra, Beasain-Durango autopistak, AHTk eta goi-tentsioko lineak herri buelta osoa suntsitu ondoren.
Bakarren batek izan dezake tentazioa makroproiektu hauen kontra borrokan ari garen taldeetako pertsonak NIMBYtzat hartzeko; alegia, ez dugula gurean nahi kapritxoso samarrak garelako, eta berdin zaigula gure eremutik kanpo zer gertatzen den.
Oker zaude, tentaldian erori zaren hori. Izan ere, gero eta ageriagokoa da guztiak leku beretik datozela eta helburu bakarra dutela. Egon badaude pisuzko arrazoiak makroproiektu hauei aurre egiteko; hona hiru ekarriko ditugu.
Justizia soziala: kapitalaren elektrifikazioaren ameskeriaren gaiztoenean hemen azken kolpeak jasotzen ditugu, aurretik jarri nahi dituzten gailuak egiteko behar diren lehengai guztiak lortzeko ustiatutako lurraldeak eta pertsonak daude. Eskala txikira etorrita, ekonomia fikzioan oinarritutako hiri-eremuak ezin du jarraitu landa-eremua arpilatzen, eta irabaziak paradisuetan metatzen. Helburuak izan behar du pertsona guztientzako bizitza bizigarriak izatea lortzea.
Biziraupena: geratzen zaigun natura apurra zaintzen –eta hobetzen– ez badugu, gure hilotzak sartzeko zuloan ari gara lanean, jo eta su. Ekologismoaren izenean, ezin dugu suntsitu bizirik mantentzen gaituen bizitzaren bilbea. Jasangarria ez baita bizigarriaren sinonimoa.
Bizitzaren mugak: anbizio materiala planetaren mugetara ekarri behar dugu, eta horretara bideratu politika publiko guztiak, guztion bizitzaren zaintza horien ardatza izanik. Energia berriztagarriak behar-beharrezkoak ditugu, bai, baina muga horien baitan.
Denbora aurrera doa eta gure borroka honen arrazoiak ugaritzen doazen heinean, alegazioei erantzuteko epea gero eta gertuago dugu: 2024ko abuztuaren 6a. Kasualitatea ote erantzunak opor garaian etortzea?
Azken hilabeteotan egin dugun bezala, hilaren 16an Gasteizera itzuliko gara –10:30etatik 11:30etara–, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrera, Irimo bizirik nahi dugula aldarrikatzera, hitzez eta zintzarriz, oihuz eta kantuz. Oraingoan, Tapia andereari bezala, gonbidapena egingo diogu sailburu berriari, Mikel Jauregiri, etortzera Irimo ezagutzera eta gure arrazoiak entzutera.
Antzuolak proiektu suntsitzaile gehiago nahi ez dituelako eta gazteek etorkizun bizigarri eta bidezko baterako eskubidea dutelako, Irimo bizirik!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]