Datu gutxi batzuk gaia ezagutzen ez duenarentzat: Erdiz 476 hektareako bazkalekua da. Herri lurra da, Baztanen kokatua, eta baztandar guztiek erabiltzen ahal dute. Zainketa Bereziko Eremu baten barruan dago. Bertara eramaten dute azienda abeltzain baztandarrek. Baztanen lehen sektoreak pisua du oraindik; esan daiteke Nafarroako abeltzaintza esplotazioen %15 dagoela bertan, gutxi gorabehera, batezbesteko bat eginez.
Magna (Magnesitas Navarra) multinazionalak proiektua egin du Erdizen magnesita ateratzeko meategia egiteko. Proiektua 2001ekoa da, baina hainbat gorabehera tarteko –besteak beste, proiektu hori bera Erdizetik oso gertu, Zilbetin, egiteko Espainiako Auzitegi Gorenak ezarri zuen debekua, 2015ean–, 2023an gaude eta proiektuak hor dirau: gauzatu gabe, baina enpresaren bultzada berriarekin.
Proiektuak aurkakotasun handia sortu du Baztanen. Behin berriro, multinazional baten interesak eta herritarrenak aurkakoak dira. Baztango Udalak behin eta berriz eskatu du erreferenduma egiteko, herritarren iritzia jakiteko. Baina Espainiako Gobernuak ukatu egin du erreferendumaren aukera.
Deigarria da gobernuek erakusten duten erabateko mendekotasuna multinazionalen interesen aurrean. Aspaldi esana da, eta gero eta argiago dago, nork agintzen duen hemen
Gaurgero, zenbat holako ikusi dugu? Kontu zaharra dirudi. Halakoetan gauza batzuk beti errepikatzen dira. Niri hauek iruditzen zaizkit deigarrienak, beste asko egoten diren arren.
– Gobernuek erakusten duten erabateko mendekotasuna multinazionalen interesen aurrean. Aspaldi esana da, eta gero eta argiago dago, nork agintzen duen hemen. Kasu honetan, oharra hartzekoa da parlamentuaren gehiengoa proiektuaren alde agertu zela, bere burua “sozioberdetzat” duen alderdi bat ere barne.
– Natura babesteko legeen ahulezia erreala.
– Udalen botererik eza. Kasik, auzokoen arteko liskarrak kudeatzea da euren egiteko bakarra. Iruñean estrategikotzat jotzen den plan bat dagoelarik, dagokion udalak jai du, udalaz gaindiko eragin plan batek ezabatuko baitu udalak esan dezakeen ezer.
– Aurrekoaren ondorioz, jokabide demokratikorik eza: planak zuzenean ukitzen dituen herritarrek ez dute beren iritzia ematen ahal. Debekatu egiten zaie, alegia.
– Enpresak eta administrazioak eztabaida iluntzeko erabili ohi dituzten estrategiak: egia eta gezur erdiak, berez aski konplikatua ohi den legeriaren mataza muturreraino bihurritzea, berde itxurako propaganda… horretarako behar diren kontsultoreen eta profesional “independenteen” laguntza daukate (ondo ordainduta).
– Gizartearen gehiengoaren ezaxola, apaingarritarako erabili ohi den saloiko ekologismoa gorabehera.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]