Sustrai Erakuntza Fundazioak eta Urbizi Ibaien Defentsarako Nafarroako Sareak prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Iruñeko Katakrak elkartean eta bertan aurkeztu zuten "Uraren politikak Nafarroan, gatazka aipagarriak eta uraren kudeaketarako proposamenak" txostena.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Ez da egingo Nafarroako ubidearen Bigarren Zatia (71 km, Pitillas-Ablitas), ez behintzat hasierako proiektuak aurreikusten zuen gisan, aire librean, Ebro eta Aragoi ibaik gainditzeko sifoi erraldoiak eginez eta ezaugarri konplexu haiekin.
1996ko apirilaren 6an Itoitzekin Elkartasuna taldeko zortzi kidek urtegiko obren kableak moztu eta presaren eraikuntza hainbat hilabetez gerarazi zuten. 20 urteren ondoren zero gunera itzuli gara.
Leringo herritarrek, lurren jabe diren heinean, Nafarroako Ubideko ura baliatzeari uko egin eta ureztatze sistema tradizionalarekin jarraitzea erabaki dute galdeketa lotesle bidez. Bozka eman duen herritarren %61 agertu dira aldaketaren kontra, "uraren pribatizazioa" ekarriko lukeelako, besteren artean.
Nafarroako ubidearen bidez hegoaldeko lur ureztatuak gehitu nahi zituen Yolanda Barcina buru duen gobernuak. Ez dira ordea helburua lortzen ari, eta horren ordez atzo Mendinuetan 1.125 biztanlerengana edateko ura eramateko hartunea inauguratu zuten, Gara egunkariak ekarri duenez.