Debako liburutegian haurrek jasaten duten diskriminazioa ezabatuko dute

  • 6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian. “Kostatu da, baina herriak irabazi du”, adierazi diote ARGIAri Liburutegia Denontzat taldetik.

Debako Udala

2025eko ekainaren 11n - 12:44
Azken eguneraketa: 2025-06-12 08:59
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Datorren astelehenetik aurrera, haurrek helduen gisan erabili ahal izango dute liburutegia (liburutegiak berak haurrentzat propio duen espazioan, haur eta gazte liburutegian): alegia, zabalik dagoen edozein unetan egon ahal izango dute (6 urtez azpikoek liburutegian ordubete egoteko aukera baino ez zuten egunean, eta 15 urtera arte ordu murrizketak zituzten). 0-2 urteko umeek ezin zuten egon orain arte liburutegian, ezin zuten liburutegiko txartela atera, hori ere aldatu egingo da: pertsona guztiek eskatu ahal izango dute liburutegiko txartela.

Alazne Txurruka Debako alkateak honela arrazoitu du: “Kasu honek eragin dituen diskriminazio zantzuen aurrean, gure lehentasun nagusia izan da diskriminazio hori ezabatzea”. Hain justu, ARGIAk Irati Aizpurua abokatuari egindako elkarrizketan abokatuak nabarmendu zuen haurrenganako “diskriminazio egoera baten zantzu nahikoak” erakusten zituela Debako liburutegiko jardunak.

Irati Aizpurua abokatuak nabarmendu zuen haurrenganako “diskriminazio egoera baten zantzu nahikoak” erakusten zituela Debako liburutegiko jardunak

ARGIAk jarraipena egin dio gai honi eta haurrek orain arte jasan duten diskriminazio horien nondik norakoak sakon jorratu genituen Liburutegia Denontzat ama taldeari egindako elkarrizketan. Udal gobernutik egoera justifikatu zuten liburutegian espazio falta argudiatuz. Orain, ordea, bestelakoa da jarrera: Liburutegia Denontzat taldeak planteaturiko kezkei “irtenbiderik onena emateko” lana “etengabe” egin duela dio udal gobernuak, jarrera irekia izan duela uneoro, eta haurren ordutegia zabaltzea erabaki du.

Hala, hogei urte baino gehiagoz luzatu den diskriminazioa amaitu da. “Kostatu da –adierazi dio ARGIAri Itsaso Aramendi Liburutegia Denontzat taldeko kideak–, guk bi urte inguruko borroka daramagu horretan, baina herriak irabazi du. Hemendik aurrera ez da diskriminaziorik egongo, denok izango ditugu liburutegia erabiltzeko eskubide berak, eta pozgarria da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskriminazioa
Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Iruñeko polizia-etxean hil zen Ndiayeren omenezko plaka kendu dutela salatu dute

“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]


Zabaltzen ari den morofobiaren azken adibidea, Gasteizen

Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]


Agharas elkarteak jasandako eraso arrazistak salatu dituzte Barakaldoko txosnek

Agharas migratzaile imazighen elkartearen txosnan pertsona batek hainbat irain arrazista egin zituen. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute igandean Barakaldon. 


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-17 | Gedar
Faxisten protestak porrot egin du Torre Pachecon: Polizia eta prentsa gehiago, manifestariak baino

Lintxamenduen ostean immigrazioaren aurka izan den lehen mobilizazio-saiakerak ez du jarraitzaile gehiegi erakarri, baina izu arrazistak hartu du herria.


Delinkuentzia eta segurtasun eza, migratzaileak jipoitzeko aitzakia faltsuak

Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]


2025-07-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Torre-Pacheco

Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]


Etorkinen aurkako “ehiza-gau” antolatuak egin dituzte Espainiako herri batean, inpunitate osoz

Hainbat gauez jarraian, gorrotoa eta arrazakeria hedatu eta "etorkinen aurkako ehiza" egin dute Murtziako herri batean, "Espainia garbitzeko". Kolektibo antiarrazistek ultraeskuinaren inpunitatea salatu dute.


2025-07-14 | Ahotsa.info
Euskaldunon bazkari antiarrazista Sanferminetan

Laba, EHE eta Harituk antolatuta, bazkaria Oko Plazako Herri Sanferminak gunean izan da. Bertan, antolaketaren zergatiak azalduko dizkiguten galderak egingo dizkiegu.


Eguneraketa berriak daude