Gasteizko Bideberri zentrora sartu eta bertako adingabe migratzaileei eraso die talde batek

  •  Badirudi erasotzaileak foru-eraikinera sartu zirela gauez eta kolpeka atera zituztela bertako gazteak. 

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko urriaren 24an - 07:00
Azken eguneraketa: 09:39
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Astelehen goizean, talde-eraso bat jasan zuten Gasteizko (Araba) Bideberri zentroko erabiltzaileek. Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean daude bertako 50 bat adingabeak, migratzaileak sarri, eta 22:15ak aldera egin zien eraso ezezagun talde batek. El Correo-ren iturrien arabera, bat-batean eta zentroa adingabez beteta zegoenean oldartu ziren erasotzaileak, eta kolpeka atera zituzten kanpora gazteetako batzuk.

Bai zentroko hezitzaileek bai inguruan zeuden bizilagunek eman zuten abisua orduan, nahiz eta askok seinalatu zuten besterik gabe 30 bat pertsonaren arteko ustezko "borroka" bat izaten ari zela eta jendea "makilak eta balderen bat" erabiltzen ari zela. Ertzaintzak nahiz Gasteizko Udaltzaingoak esku hartu zuten, baina ez zuten erasotzailerik atxilotu.

Aldundiaren arabera, hezitzaileek diote bi gizon izan zirela Bideberrira sartu eta adingabeen aurka jo zutenak, nahiz eta ez duten zehaztu ea gero erasotzaile gehiago zeuden kanpoaldean edo inguruan. Udaltzaingoak gertakari "arintzat" jo zuen gertatutakoa, gizarte-politiken sailari jazotakoaren berri ematean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskuin muturra
Eguneraketa berriak daude