Lineal A idazkunik luzeena

Argazkia: A. Kanta
Argazkia: A. Kanta
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako lineal A idazkerazko testu administratibo gehienak bezala zeinu numerikoak dauzkala ondorioztatu dute adituek. 

estea berezia da, batetik, zeinu numerikorik ez duelako eta orain arte horrelako  Lineal A idazkerako horrelako beste testurik ez delako aurkitu.  Bestalde, lineal A idazkunik luzeena ere bada –119 zeinu hieroglifiko ditu–. Baina oraindik idazkera mota hau deszifratzeko gai ez garenez, ez dakigu zer esaten duen.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.