Esan ohi da uda sasoia parentesia dela politikan. Agian politikaren ikuspegi instituzional hutsa duenak pentsatuko du horrela, baina oraindik ere amaitzear den aurtengo udak eman digu zer aztertu.
Uda sasoia hasteko zela osatu zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako autonomia erkidegoan Jaurlaritza, EAJk erabaki moduan, PSE-PSOE gobernukide hartuta, helburu nagusi batekin: EH Bildu geldiarazi, gobernu lanetatik urrundu, balizko aliantza estrategikoetatik apartatu. Imanol Pradalesen izendapenak ez du ezer aldatu EAJren aspaldiko norabidea. EAJk nahiago du, estatu espainiarrean gobernatzen duen PSOEren babespean, EAEko autonomia bere alderdiaren probetxurako kudeatu, Euskal Herriari begirako euskal naziogintza garatzeko estrategiari bideak zabaltzea baino.
Uda betean gertatu da Katalunian euskaldunoi zuzenean eragiten digun beste gertaera esanguratsua: ERC alderdiak PSC-PSOE babestu zuen Generalitateko presidentetzarako bidean, eta ondorioz, Salvador Illa espainiarzale sutsua eta Kataluniako independentziarako bide demokratikoaren ukatzailea jarri zuen president. Hori gertatu zen egun berean, abuztuaren 8an, Carles Puigdemont president-a ere atzerritik etxera itzuli eta agertu zen Bartzelonan, Parlament-eko saioan parte hartzeko asmoz. Indarrez galarazi zioten eta atzerrirako bidea hartu behar izan zuen berriz ere.
Espainiako zein Frantziako ezker sozialdemokrata “progresista” deituak suertatzen dira Euskal Herriaren eta nazio zapalduen desnazionalizaziorako tresnarik indartsuenak
Kontuak kontu, ERCren posizioa erabat konprometitua agertzen da, bai Katalunian bai Euskal Herrian, independentziarako bide demokratikoak ireki nahi ditugun guztion aurrean. Baina hara non EH Bilduk, zergatik argi ez dagoela, erabaki zuen ERC dela haren aliatu estrategikoa, eta horrek EH Bildu bera ere zeharka konprometitu egiten du independentziazaleen begietara. Agian horregatik esplikazioak ematen saiatu ziren handik egun gutxitara iritzi-artikulu luze eta mamitsu batean ezker abertzaleko bi arduradun ezagun, bigarren errepublika espainiarrari ateak ireki zizkion Donostiako Itun ezaguna gogora ekarrita, 1929 hartako abuztuaren 17an gauzatua, hain zuzen. Esanguratsua oso aipatu artikuluan defendatzen duten proposamena: estatu espainiar osoarentzako errepublika federala, horretarako ezker espainiarra eta ezker eta progresismo euskalduna bat eginda. Independentziaren helburutik nabarmen desbideratzen eta urruntzen den proposamena, beraz.
Bistan da Euskal Herrian zein Katalunian, alderdi abertzale instituzionalak, beren dinamika instituzional propioan murgilduta, estatu espainiarrean gero eta integratuago agertzen direla. Dela eskuin muturraren gorakada Espainian zein Frantzian geldiarazteko helburua lehenetsiz, dela gobernagarritasuna argudiatuz, baina praktikan, azterketa zorrotz batzuetan salatu den bezala, Espainiako zein Frantziako ezker sozialdemokrata “progresista” deituak suertatzen dira Euskal Herriaren eta nazio zapalduen desnazionalizaziorako tresnarik indartsuenak. Horra hor uda honetan ikasi dugun zerbait.
Beste norabidea, oso bestelako estrategia, behar dugu, bistan denez. Horretarako bideak ere zabaltzen ari dira, eta gizarte zibiletik zein hainbat herri-erakundetatik ikusi ditugu urrats berriak. Bilboko Aste Nagusian, Itziar Ituñoren pregoi eredugarria euskara hutsean eta horren ondorio pizgarriak. Ehun mugimenduaren Euskal Errepublikaren aldeko urrats praktikoak, Plentziakoa aitzindari. Naziogintza elkartearen herri euskaldunentzako proposamenak. Eta abuztuaren 3an eta 4an Auritzen eta irailaren 8an Garazin Euskal Herriko estatu propioa zehazteko bide irekiak. Uda ez da oraindik amaitu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?