Agroekologia, alternatiba politiko bat

EHNE
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gabonei buruz gaizki esaka behar baino gehiago jan eta edan, hondamendira garamatzan kontsumismoaren parte garela onartu eta gurutze hori eramangarria egiteko bidea aurkitu, etzidamu egunerokora itzuli arte. Askok egingo dugu hori, eta ez dut uste indibidualki eta etxean gotortuz mundua aldatzeko giltza bihurtuko garenik. Elikaduraren auziari behar den lekua eta dimentsio politikoa eman eta saihestezina den eztabaida egitea, aldaketa sakonetarako giltzetako bat dela argi ikusi dut ordea EHNE Bizkaiaren jardunaldietan.

Jatea eta edatea funtsezkoak badira, galdera asko erantzun behar ditugu: zer jaten dugun eta nola eskuratzen dugun jatekoa; gure elikadura multinazionalen menpe jarraitzeak nora garamatzan; Euskal Herrian zer, zenbat eta nola ekoizten den; garaiko produktuak eskuratzeko bideak egokiak diren… Arakatu eta neurtu ditzagun gure elikadura premiak, zenbateko eta nolako lehen sektorea behar dugun jakin ahal izateko, eta alderatu dezagun gaur dugunarekin.

Horrek ekarriko du arlo honetan egin behar diren politikak eta estrategiak diseinatzeko pertsonak izatea erabakigarriak, ez multinazionalak. Herri bezala egin behar dugun eztabaida da gainera, Euskal Herria bere osotasunean hartzeak egiten duelako posible Ipar Euskal Herrian ez dagoen lurzorua Arabako lautadan aurkitzea, edota Nafarroko makro-etxaldeek lurrazpiko urak kutsatzea guztion arazoa dela ulertzea.

Zaintza eskubidea erdigunean kokatzea lortu dugun honetan, elikadura erdigune horren parte egitea izan daiteke bide bat eztabaida horri dagokion lekua, garrantzia eta norabidea emateko. Agenda politikoetan lekua egiten dela ziurtatzea izan daiteke bestea. Baina izan dadila.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura burujabetza
2025eko uztailaren 28
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

2025eko maiatzaren 21
Baratzegintza agroekologikoa
Iazko udako uzta txarretik bildutako irakaspenak

Eguneraketa berriak daude