Errenteria (Gipuzkoa), 1892. Aizpitarte kobazuloetan Gipuzkoako lehen indusketa arkeologikoak egin ziren, Lersundi kondea buru zuen taldearen eskutik. Handik hamaika urtera, 1903an Alfontso XIII.a Espainiako erregeak bisita egin zuen aztarnategira, eta aitzakia horrekin argazkia egin zioten lantaldeari; argazkian ikusten da taldean emakumeak bazeudela, haien izen-abizenak iritsi ez zaizkigun arren.
Argazki horrekin abiatzen da Irungo Oiasso museoan datorren urteko martxoaren amaiera arte ikusgai izango den Emakume arkeologoak Gipuzkoan erakusketa.
Lehen izen-abizena Maria Luisa Aranzadirena da. Telesforo Aranzadiren senitartekoa zen eta 1917an Aralarren egindako argazki batean ageri da. Urte hartan Telesforok berak, Jose Migel Barandiaranek eta Enrique Egurenek Gipuzkoako arkeologiaren garairik distiratsuenetakoa abiatu zuten. Eta distira horren itzalean emakume bat ere bazegoen.
Handik 30 urtera sortu zen Aranzadi Zientzia Elkartea eta sorreran funtsezkoa izan zen Pilar Sansinenea (1905-1997), baita Jesus Elosegi senarrak cromlechak eta trikuharriak aurkitzeko egin zituen lanetan ere.
1960ko hamarkadaren hasieran, aldiz, Dolores Echaide (1928-2018) arkeologo donostiarra aritu zen lanean Sorian, Torralbako eta Ambronako indusketetan. Diziplina anitzeko taldeak egindako lana erreferentzia garrantzitsua izan zen europar arkeologian, baina Echaideren lanak ez zuen merezitako aitortza jaso.
Aita Barandiaranek 1956 eta 1968 artean zuzendutako Lezetxikiko (Arrasate) indusketa ere aitzindaria izan zen, eta bertan aritu zen Ana Maria Muñoz Amilibia, Espainiako Estatuko emakumezko lehen arkeologia doktorea.
Indusketen ondoren, aztarnategietatik kanpoko itzaleko lan horiek ez dute indusketa zuzendariaren postuaren ikusgarritasunik, eta maiz emakumeen esku egon dira: palinologia, sedimentologia, numismatika, osteoarkeologia…
Bigarren mailako arkeologoak
1970eko hamarkadan egin ziren bi indusketek agerian uzten dute emakume arkeologoen lana zergatik geratzen zen itzalean. 1972an Irungo Ama Xantalengo nekropoli erromatarra ikertzen hasi ziren. Emakumeak gehiengoa ziren talde hartan; Pilar Utrilla, Ana Cava eta Teresa Andrés aritu ziren, besteak beste.
Baina orduan, arkeologian, historiaurreko indusketak jotzen ziren lehen mailakotzat, eta ikerketa historikoak, erromatar garaikoak, esaterako, bigarren mailakotzat zituzten; horietan jarduten zuten gehienbat emakumeek. Gainera, Ama Xantalengo indusketa burua gizonezkoa zen: Ignacio Barandiaran. 1979an Zestoako Amalda kobazuloan abiatuta indusketak ere gizon bat izan zuen zuzendari: Jesus Altuna.
Taldean hainbat emakume aritu ziren, eta Amelia Baldeon eta Koro Mariezkurrena arduratu ziren materialak erregistratzeaz. Indusketen ondoren, aztarnategietatik kanpoko itzaleko lan horiek ez dute indusketa zuzendariaren postuaren ikusgarritasunik, eta maiz emakumeen esku egon dira: palinologia, sedimentologia, numismatika, osteoarkeologia… Eta errealitate hori ez da soilik Gipuzkoara mugatzen; adibide hauek guztiek Gipuzkoatik kanpoko egoera ere islatzen dute.
Gipuzkoaren kasuan, aldaketa duela 40 urte abiatu zen. 1983an Aranzadi Zientzia Elkarteak arkeologia saila martxan jarri zuen, hainbat emakume tartean zirela. Eta hurrengo urtean, 1984an, Mertxe Urteagak Iruaxpe III haitzuloko indusketak zuzendu zituen; Gipuzkoan emakume batek lehen aldiz indusketa bat zuzentzeko baimena jaso zuen.
Handik aurrera, dozenaka emakume arkeologoren izenak bildu dituzte erakusketan. Baina horrek ez du esan nahi lehenago arkeologian jardun ez zutenik, haien funtsezko lana handik aurrera, pixkanaka, ikusten hasi ginela baizik.
Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]
1991n Alpeetako glaziar batean aurkitu zutenetik, hotzak hain ondo kontserbatutako Ötziren gorpuzkinak informazio iturri oparoa izan dira. Berriki Communications Biology aldizkarian aditzera eman dutenez, momia naturalaren kaxa torazikoa digitalki berregin dute, eta Homo... [+]
Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]
Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]
Neumark-Nord (Alemania) aztarnategian 50 metro koadroko gune berezia topatu dute adituek, Science Advances aldizkarian adierazi dutenez. Bertan, neandertalek ehizatutako ugaztun handien hezurrak apurtzen zituzten –172 zaldi, orein eta bobidoren hezurrak topatu... [+]
541. urtean izurriak Bizantziar Inperioa astindu zuen. Historian erregistratutako lehen pandemiatzat jotzen da, eta luzaroan historialariek uste izan dute Afrikako ipar-mendebaldean izan zuela jatorria.
Baina berriki The Journal of Interdisciplinary History aldizkarian... [+]
Anstey (Ingalaterra), 1779. Leicesterren kanpoaldeko herriko ehungintza fabrika batean, ugazabak Ned Ludd izeneko aprendizari errieta eta jipoia eman zizkion, ehungailua gaizki erabiltzen ari omen zelako. Haserre, Luddek mailu bat hartu eta bi makina hondatu... [+]
Kurdistanen, Burdin Aroko Kani Koter hilerriaren indusketa lanetan, nazioarteko arkeologo talde batek, beste hainbat objekturen artean, duela 4.700 urteko zeramikazko ontzi bat aurkitu berri du, barruan substantzia beltz bat zuena.
Sustantzia horri kohl deritzo... [+]
Guangzhou (Txina) 1925eko ekainaren 23a. 100.000 herritar inguru bildu ziren atzerriko potentzia inperialisten aurkako martxan. Maiatzaren 30ean britainiarrek hainbat manifestari hil zituzten Shangaiko protestaldi batean. Hildakoekiko elkartasunez Guangzhouko langileek greba... [+]
Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.
Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]
Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.
Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]
Qumrameko biribilkiek eta Itsaso Hileko Eskuizbribuek (K.a. III-K.o. I) judaismoaren eta kristautasunaren garapenari buruzko informazio eta interpretazio asko eragin ditu aurkitu zituztenetik. Berriki AA erabiltzen duen Enoch datazio sistemaren bidez, izkribu zaharrenak uste... [+]
Segovia (Espainia), duela 43.000 urte inguru. Neandertal batek hatza pigmentu gorritan busti eta puntu bat margotu zuen 25 cm inguruko harri baten erdian. Harria 2022an aurkitu zuten arkeologoek San Lazaro leizean, eta, analisi multiespektral xehea egin ondoren, puntu gorri... [+]
Austraiko Wels hirian, erromatar garaiko Ovilava kolonian, mila metro koadrotik gorako villa aberatsa industen hasi ziren 2023an, eta, berriki, K.o. II. mendeko hiru mosaiko aurkitu dituzte. Arduradunen esanetan, aurkikuntza horretan "bat egiten dute kalitate artistikoak,... [+]
Canfranc (Huesca, Espainia), 1940ko ekaina. Charles De Gaulle jenerala buru zuen Londresko Frantzia Askearen gobernuak erabaki baten berri eman zion Albert Le Lay Canfranceko nazioarteko tren geltokiko Frantziako aduanako arduradunari: bere postuan geratu behar zuen. Ez zirudien... [+]