Barruraino

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Aurreko astean konturatu nintzen duckduckgo nabigatzaileak baduela botoitxo bat, nabigatzailean irekita dituzun fitxa guztiak itxi eta datuak ezabatzen dituena. Oso bistakoa da botoia, sugar baten irudia, erraza ulertzeko, erraza azaltzeko.

Bazterkeria egoeran dauden pertsonekin lanean gabiltzanok eremu digitaleko nondik norakoak euren bizitzetara hurbiltzeko, halakoak behar ditugu. Google eta bestelakoak ondo baitakite sistemetan eta bizitzetan barruraino sartzen. Bazterkeria egoeran dagoen pertsona askok ez du bereizten nabigatzailea eta bilatzailearen artean, nabigatzaileen ezarpenetan ez dakite ibiltzen, batzuek irakurtzen eta idazten ere ez dakite... Zelan sortu pertsona hauentzako hezkuntza digital kritikodun programak, gero euren kabuz dabiltzanean dituzten tresnak euren ezagutza eta gaitasunetara egokituta ez badaude? Barruraino sartuta dute kapitalismo digitala euren gailuetan.

Digitalizazioaren aurrean zaurgarrienak diren pertsonek euren bizitza merkatu dinamiken eta klaseen interesetatik babestuko dituzten tresnak behar dituzte. Horrek ez du esan nahi ezjakintasunean izan behar ditugunik pertsonak, edota dugun errealitatea ezin dutenik ulertu, baina erraztu behar dugu bidea, gure bizitzetan barruraino sartu diren teknologien estrategia bera jarraitu beharko genuke, pertsonentzako pribatutasuna eta segurtasuna zaintzeko bidea eskuragarriagoa izan dadin.

Digitalizazioak denbora gutxi darama gurekin, eta gizartean badago piztuta zenbait korporaziorekiko mesfidantza. Hasiera batean, erabilgarritasuna eta bytak ziren plataforma batetik bestera igaro nahi izateko amua, eta gaur egun, nire ustez, aurreko ezaugarri horiek gaindituta, pribatutasuna eta segurtasuna modu gardenenean kudeatzea baimenduko duten zerbitzuak izango dira erakargarrienak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Eguneraketa berriak daude