OmnesViae, Google Maps erromatarra

  • OmnesViae (latinez, bide guztiak) online proiektua erromatar galtzaden mapa interaktiborik osoena da.

Argazkia: Omnesviae
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

K.o. IV. mendeko Tabula Peutingeriana ibilbide bilduman dago oinarrituta, galtzadez gain, bidean zeuden ostatuen berri ere jasotzen zuen mapan.

Google Mapsen antzera, Inperioko gune batetik bestera bidaiatzeko bide egokiena kalkulatzen du aplikazioak, 2.000 erreferentzia punturi esker. Horretarako, nahikoa da Ab (nondik) eta Ad (nora) gelaxkak betetzea eta Ostendere (erakutsi) botoian klik egitea. Eta Fere Dies-en klik eginda, bidea egiteko zenbat egun behar ditugun ere esango digu.


Denboraren makina kanaletik interesatuko zaizu...
Emakume ehiztariak ez ziren salbuespena

Andeetako goi-ordokia, duela 9.000 urte. Emakume gazte bat ehizarako arma eta tresnekin ehortzi zuten, eta, ondorioz, hil artean ehiztari lanetan jardun zuela ondorioztatu dute adituek.


Eternitatearen usaina

Antzinako Egipton, momifikazio prozesuan, zenbait organo ontzi kanopotan sartzen zituzten, eta hainbat substantziaz osatutako baltsamoak erabiltzen zituzten horiek kontserbatzeko.


Haur meatzariaren zapata

Dürrnberg-eko (Austria) Burdin Aroko gatz meatze batean indusketa lanak egiten ari zirela, larruzko zapata bat aurkitu dute.


Egile eskubideak alkoholetan

Paris, 1847ko martxoa. Gau batez, Café des Ambassadeurs lokal ezagunean musika zuzenean jotzen ari ziren, beste hainbatetan bezala. Entzuleen artean Ernest Bourget, Paul Henrion eta Victor Parizot zeuden, hirurak musikariak, beren sormen lanaz bizitzeko borrokan ari... [+]


Erroma salbatu zuten antzarak

Erroma, K.a. 406. Hiriak gerra deklaratu zion Veii herriari, handik 10 milia ingurura zegoen kokaleku etruriarrari. Urte luzez Veii aberastu egin zen, nagusiki gatz merkataritzaren kontrolari esker, pixkanaka erromatarrei itzal eginez.


Eguneraketa berriak daude