Kazetaria, aholkularia eta komunikazioan aditua da Jordina Arnau (La Selva del Camp, Herrialde Katalanak, 1991). Euskal Herrira etorri zen bizitzera duela lau urte. Hamarkada luzez kazetaritza lanetan aritu ondotik, botere komunikatiboa lantzeko erronkarekin, emakume ekintzaileei eta gizartea eraldatzeko egitasmoei zuzendutako egitasmoa abiatu du.
Zer da kazetaritza zuretzat?
Azken hamarkadan kazetari lanetan aritu naiz, eta azken sasoian, gainera, Euskal Herritik, Kataluniako TV3 telebista katean lan egiteko plazera eta erronka izan dut. Duela urtebete baino gutxiago nire lehendabiziko liburua argitaratu nuen Alba Siderarekin batera: Guia pràctica contra l’extrema dreta (“Eskuin muturraren kontrako gida praktikoa”). Kazetaritza, kalitatezko informazio kontrastatua eskaintzeko zerbitzua da, begirada kritikoa sustatu eta gizarte demokratikoa bermatzeko aukera bat ere bai. Nazioarteko eskuin muturraren mehatxuarekin eta fake news-en gorakadarekin, kazetaritza zorrotza funtsezkoa da.
Lasturrera (Gipuzkoa) ailegatu eta gutxira, 28 urte zenituela, bularreko minbizia diagnostikatu zizuten…
Auto-esplorazio batean konkor bat sumatu nuen. Diagnostikoa eman zidatenean Lasturrera iritsi berria nintzen, bai, langabezian nengoen gainera, eta nire gertukoak ez nituen alboan, hiltzeko beldurra nuen... Bizitza goitik behera aldatu zitzaidan. Ikaragarria izan zen. Minbiziak agertoki ezezagun batera eraman ninduen egun batetik bestera. Bizitza bere ahalmen eta ahuleziekin ulertzen hasi nintzen orduan.
Bizipen hartan sortu zen zure proiektuaren sustraia. Zergatik?
Birplanteamendu global horretan, argi ikusi nuen funtsezkoa zela erabakitzea nola bizi nahi dudan, nola lan egin, eta, funtsean, gustatzen zitzaidana egiteari eustea. Nire kasuan, komunikatzea, pertsonak ahalduntzea eta beraien proiektuak eraldatzeko komunikazioan laguntzea. TV3 telebista katea utzi nuen, nire proiektuan zentratzeko erabat.
Zertan lan egiten duzu zehazki?
Komunikazio integrala ezinbestekoa da edozein proiektu aurrera eramateko eta gizarte justuagoa eraiki ahal izateko; horretarako, lidergoen eredu berriak behar dira. Abiapuntu horretatik, kontzientzia aktibatzeko hainbat formakuntza egiten dut, komunikazio eraldatzailea sustatuta. Era berean, aholkularitza pertsonalizatuak eskaintzen ditut eta idazten eta ponentziak egiten jarraitzen dut, gorroto diskurtsoak bukatu eta minbiziaren bizipenaren bueltan ikuspuntu feminista inplementatzeko.
Denok omen dugu errezeta propio bat. Nola lantzen da?
Norberaren errezeta izateak esan nahi du komunikazio pertsonala osatzen duten elementuen kontzientzia izatea, norberaren beharren arabera landu eta kozinatzeko. Lehendabiziko osagaia beti izaten da norbere ezagutza. Ahots propioarekin komunikatzeak ahalbidetzen du ikusgarritasun eta proiekzio handiagoa, energia eta denboraren aurrezpena eta emaitza hobeak lortzea, materialki zein emozionalki. Edonork ditu bere ahots propioa lantzeko osagai guztiak, eta nire lana da horiek lantzen laguntzea.
Aholkularitzak egiten dituzu.
Aholkularitzak pertsonalizatutako lan esparruak dira, pertsonekin zein kolektiboekin lan egiteko. Euren ezinegonak, zalantzak edo arazoak ideietan, ekintzetan, planetan eta ahalduntze kontzientean eraldatzeko lan egiten dugu. Eta, horrez gain, hizketaldi publikoak prestatu, kontakizunaren definizioak egin, ekintzak sortu eta antolatu edo zerbitzu baten hedapena prestatzeko ere baliagarriak izaten dira. Beti, hori bai, ahalduntzea, eraldaketa eta bizitza erdigunean jarrita.
Ikastaroak ere eskaintzen dituzu. Horietako bat da “Agur impostora!” (“Agur, iruzurgile!”) izenekoa.
Bai, akelarre formatiboa da, parte hartzaileen kontzientzia ernatu, ahalmena aktibatu eta euren proiektua komunikatzeko osagaiak bilatzeko ikastaroa. Helburua lortzeko bakarkako zein taldeko dinamikak egiten ditugu. Iruzurgilearen sindromea zer den eta egunerokotasunean nola eragiten digun aztertzen dugu. Sinesmen mugatzaileen radarra aktibatu eta erretzen dugu, eta askeagoak izateko antidoto komunikatiboak lantzen ditugu gure sorkuntzan eta lidergoan.
Proiektu berriak hastea zaila da. Emakumeontzat zailagoa dela uste duzu?
Euskal Herria salbuespen gutxietako bat da, emakume ekintzaile gehiago baitaude gizonezkoak baino. Hala ere, jakina, negozio eta lidergoaren eredu estandarizatua nagusi da oraindik, gizonezkoen eginkizunetan oinarritua, eta, hain zuzen ere, horiek eraldatzeko lan egiten dut nik, erreferente berriak sortuta. Bidegabea da, baina dagoeneko sufritzen ari naiz, ama izan nahi dudalako eta ez dakidalako nola egingo dudan proiektua bere horretan mantentzeko. Laguntzak falta zaizkigu, zalantzarik gabe.
Zeintzuk dira zure erronkak aurrerantzean?
Nire burua zaintzea, gustura eta topera bizitzea, Euskal Herrian profesionalki toki bat egitea eta hainbeste maite dudan proiektuan lan egiten jarraitzea, lidergoak eraldatzeko eta gizartea justuagoa, kontzienteagoa eta berdinagoa egiteko.
“Lurrari lotutako familia batean jaio eta koskortu nintzen: natura eta haren zikloak nire sormen-unibertsoarentzat ezinbestekoak izan dira, lanaren inspirazio iturri. Txikia nintzenetik, kazetaria izatera jostatzen nintzen, mikrofono bat zuen kasete gisako tramankulu batekin ibiltzen nintzen nire ahotsa grabatzen... Ama eskola-irakaslea da eta urtebetetze batean arbela eskatu nuen, eskolakoa bezain handia, nik ere klaseak emateko, nire erara. Ikaragarri gustatzen zitzaidan gaiak prestatzea, eta asmatzen nuen publiko bati azalpenak ematea, baita nire ahizpa Cèliari ere. DBHko lehen edo bigarren mailan herriko telebistako saio batean parte hartu nuen, orduan hasi zen dena”.
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Emakume zinemagileentzako egoitza artistikoa da Etxe Betea eta Bilboko erdigunean sortu zen 2022an, Gariza Films ekoiztetxe feministaren eskutik. Ordutik, lau egoitzaren bidez –Gela bat norberarena, Elkarrekin Sortzen, A Shelter of One’s Own eta Two Weeks... [+]
Euskal Udalekuetako hezitzaileek agerraldi jendetsua egin dute ostiralean. Azaldu dute edozein eraso “erabat” gaitzesten dutela eta prest agertu dira, beren artean erasotzailerik balego, “neurriak hartzeko”.
Mugimendu transfeministaren ustez, Bernedoko udalekuen inguruko gezurrak hedatu dituzte eskuin muturrak eta sektore erreakzionarioek. “Lintxamendu kanpaina” eta “eraso antolatua” olatu erreakzionario orokorrago baten markoan kokatu dituzte. Sexu-genero... [+]
Ideia bat argi duenean, oztopoak oztopo aurrera doa Rakel Mateo triatleta (Mungia, Bizkaia, 1975). 2001ean lan istripu bat izan ostean, ezkerreko hanka txikituta geratu zitzaion. Horren ondorioz, kirol egokitua deskubritu zuen eta hiru Paralinpiar Jokotan parte hartu du.
Bernedoko hezitzaileen aurkako salaketa publikoak zabaldu dira azken asteetan, besteak beste, nerabeak dutxa mistoak izatera "behartzeagatik". Hezitzaileek gezurtatu egin dute halakorik zein gazteekiko tratu okerrik, eta gaitzetsi dute "mezu transfoboak zabaltzeko... [+]
Danimarkaren menpe segitzen duen Groenlandiako biztanleriaren %88 da inuita, eta beraien hizkuntzan eta kulturan aitzina egite hutsa dute eguneroko desafio. Zuriek kolonizatu zituzten eta gaur egun egoerak bere horretan segitzen du: zurien begietatik bideratuta dagoen... [+]
Urriaren 31tik azaroaren 2ra Baterajotzea izango da Zaldibarren, Euskal Herriko Gazte Feministek antolatuta. Egitaraua aurkeztu dute, eta izen ematea ireki.
Jatorra, alaia eta positiboa da Sara Mirones (Bilbo, 1997). Pandemian mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten. Ordutik, Maratón de Lunares kanpaina abiatu du gaixotasuna ikusarazteko, gizartea kontzientziatzeko eta ikerketarako dirua biltzeko... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]
Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».