Interesez puztutako globoak

  • Lisboa, 1709ko abuztua. Bartolome de Gusmão apaizak erakustaldi berritzailea egin zuen Indietako Etxean, Joan V.a Portugalgoaren eta bere gortearen aurrean: aire berozko globo baten aireratzea.

Montgolfier anaiek 1783an asmatutako “makina aerostatikoa”. (argazkia: Claude Louise Desrais)
Montgolfier anaiek 1783an asmatutako “makina aerostatikoa”. (argazkia: Claude Louise Desrais)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Asmakizuna berria zen, baina horren atzean dagoen printzipioa Antzinarotik zen ezaguna; airea fluido gisa ulertuta, Arkimedesen fluidoen printzipioak igoarazten ditu globoak.

Gusmãoren globoa ez zegoen tripulatua eta, horregatik, Montgolfier anaiak haratago joan ziren; globoa pertsonak hegan garraiatzeko gailua izatea nahi zuten. Eta haiek jotzen dira globo aerostatikoaren asmatzailetzat. Lehenengo erakustaldia 1783ko ekainaren 4an egin zuten, eta uda amaieran, irailean, lehenengo aldiz tripulatutako globo hegaldi bat egin zuten Versaillesen, frantziarrak izaki, haiei zegokien errege-familiaren aurrean –edo gainean–: Luis XVI.a, Maria Antonieta, haien gortea eta Parisko milaka herritar.  Ikuslego ospetsua eta eskifaia bitxia izan zituen hegaldi hark: ardi bat, oilar bat eta ahate bat.
Handik urtebetera, Jean-François Pilâtre de Rozier fisikari eta kimikari frantziarrak izan zuen lehen aire bidaiaria izateko ohorea.

Eta handik bi urtera, Rozierrek berak izan zuen aire istripu bateko lehen biktima izateko zoritxarra.

Montgolfiertarrek amestutako globo garraiatzaileek, hala ere, ez dute bide luzea egin. Azalera eta arrisku handiko globoak behar ziren zama txikiak eramateko. Globo gidatuek edo zeppelinek ere praktikotasun mugatua izan zuten –eta arrisku mugagabea, 1937an Hinbenburgen hondamendiak erakutsi bezala–. Eta, hala, hegazkinen garapena medio, soilik erakustaldietarako, publizitaterako edo paseo erromantikoak eskaintzeko erabiltzen dira globo tripulatuak.

XVIII. mendea amaitu baino lehen ere, asmakizun berriak gudu-zelaietan zer zeregin bete zezakeen pentsatzen hasiak ziren. Nagusiki, gudu-zelaien airetiko ikuspegia lortzeko erabiliko zituzten kometa-globoak, hau da, lurrari sokaz lotutako globo tripulatuak

Baina, globoen atzean Arkimedesen printzipioa dagoen bezala, badirudi asmakizun guztien atzean izenik gabeko beste printzipio bat dagoela: asmatzen den edozein gauzari erabilera militarra ematea –zuzenean helburu militarrak betetzeko asmatzen ez direnean, behintzat–. Eta, XVIII. mendea amaitu baino lehen ere, asmakizun berriak gudu-zelaietan zer zeregin bete zezakeen pentsatzen hasiak ziren. Nagusiki, gudu-zelaien airetiko ikuspegia lortzeko erabiliko zituzten kometa-globoak, hau da, lurrari sokaz lotutako globo tripulatuak. Aireratzeko eta lurrartzeko unean jomuga erraza baziren ere, gora iristean guduaren egoeraren argazki bikaina eta estrategiak erabakitzeko laguntza praktikoa eskaintzen zuten. Lehen Mundu Gerra bitartean erabili ziren modu horretan, hegazkinak iritsi zirenean zentzu guztia eta geratzen zitzaien segurtasun apurra galdu baitzuten.

Handik aurrera, eta teknologia berriei esker, Gusmãoren eskifaiarik gabeko jatorrizko globo hari atera diote zukua. Globo meteorologikoak dira horren adibide agerikoena. Altuera estratosferikoetara iritsi daitezke eta, neurgailuez hornituta, orotariko datuak biltzeko ahalmena dute. Jakina, datu meteorologikoez gain, beste edozeri buruzko informazioa jaso dezakete. Gainera, altuera oso handitan edo txikietan mugitu daitezkeenez, puntu berean luzaroan egon daitezkeenez, sateliteek bezala orbita edo ibilbide jakina ez dutenez, osagai metaliko gutxi izan ohi dutenez eta berorik igortzen ez dutenez, praktikan detekta ezinak dira ia. Alegia, meteorologo bikainak izateaz gain, espioi ezin hobeak ere badira.

Eta txinatar globo espioiaren aferari esker, azken asteetan globoen beste erabilera bat ezagutu dugu: munduko potentzien arteko tentsioa komeni bezala puzteko eta interesaren fokua nahieran bideratzeko ere balio dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Denboraren makina
Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


?-tzik hitz egiten jarraitzen du

1991n Alpeetako glaziar batean aurkitu zutenetik, hotzak hain ondo kontserbatutako Ötziren gorpuzkinak informazio iturri oparoa izan dira. Berriki Communications Biology aldizkarian aditzera eman dutenez, momia naturalaren kaxa torazikoa digitalki berregin dute, eta Homo... [+]


Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


Laranja-paperetan marraztutako boikotak

Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]


Neandertalen gantz fabrika

Neumark-Nord (Alemania) aztarnategian 50 metro koadroko gune berezia topatu dute adituek, Science Advances aldizkarian adierazi dutenez. Bertan, neandertalek ehizatutako ugaztun handien hezurrak apurtzen zituzten –172 zaldi, orein eta bobidoren hezurrak topatu... [+]


Pandemia zaharrenaren jatorriaz

541. urtean izurriak Bizantziar Inperioa astindu zuen. Historian erregistratutako lehen pandemiatzat jotzen da, eta luzaroan historialariek uste izan dute Afrikako ipar-mendebaldean izan zuela jatorria.

Baina berriki The Journal of Interdisciplinary History aldizkarian... [+]


Langileak vs. makinak

Anstey (Ingalaterra), 1779. Leicesterren kanpoaldeko herriko ehungintza fabrika batean, ugazabak Ned Ludd izeneko aprendizari errieta eta jipoia eman zizkion, ehungailua gaizki erabiltzen ari omen zelako. Haserre, Luddek mailu bat hartu eta bi makina hondatu... [+]


Makillajea, begiak zaintzeko

Kurdistanen, Burdin Aroko Kani Koter hilerriaren indusketa lanetan, nazioarteko arkeologo talde batek, beste hainbat objekturen artean, duela 4.700 urteko zeramikazko ontzi bat aurkitu berri du, barruan substantzia beltz bat zuena.

Sustantzia horri kohl deritzo... [+]


Txinatar xenofobia ala terrorismo zuria?

Guangzhou (Txina) 1925eko ekainaren 23a. 100.000 herritar inguru bildu ziren atzerriko potentzia inperialisten aurkako martxan. Maiatzaren 30ean britainiarrek hainbat manifestari hil zituzten Shangaiko protestaldi batean. Hildakoekiko elkartasunez Guangzhouko langileek greba... [+]


Fermin Leizaolaren mundu interesgarriak

Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.  

Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]


Sodomia zigortua

Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.  

Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]


Qumrameko biribilkiak eta AA

Qumrameko biribilkiek eta Itsaso Hileko Eskuizbribuek (K.a. III-K.o. I) judaismoaren eta kristautasunaren garapenari buruzko informazio eta interpretazio asko eragin ditu aurkitu zituztenetik. Berriki AA erabiltzen duen Enoch datazio sistemaren bidez, izkribu zaharrenak uste... [+]


Hatz-marka baino gehiago

Segovia (Espainia), duela 43.000 urte inguru. Neandertal batek hatza pigmentu gorritan busti eta puntu bat margotu zuen 25 cm inguruko harri baten erdian. Harria 2022an aurkitu zuten arkeologoek San Lazaro leizean, eta, analisi multiespektral xehea egin ondoren, puntu gorri... [+]


Erromatar izurdeak Austrian

Austraiko Wels hirian, erromatar garaiko Ovilava kolonian, mila metro koadrotik gorako villa aberatsa industen hasi ziren 2023an, eta, berriki, K.o. II. mendeko hiru mosaiko aurkitu dituzte. Arduradunen esanetan, aurkikuntza horretan "bat egiten dute kalitate artistikoak,... [+]


Albert Le Layek ez zuen trukean ezer eskatu

Canfranc (Huesca, Espainia), 1940ko ekaina. Charles De Gaulle jenerala buru zuen Londresko Frantzia Askearen gobernuak erabaki baten berri eman zion Albert Le Lay Canfranceko nazioarteko tren geltokiko Frantziako aduanako arduradunari: bere postuan geratu behar zuen. Ez zirudien... [+]


Eguneraketa berriak daude