Aldizkari honetarako idatzi nuen lehen artikuluarekin (Garai modernoak, 2004) egin dut topo, eta harritu nau gaurkotasunak. Hemezortzi urte pasa eta gero, gai berberekin gabiltza atzera eta aurrera: orduan nonahi hazten hasiak ziren haize-errotak (jarraitu zuten ugaltzen, eta orain Nafarroan, adibidez, energia-iturri nagusietako bat dira), hiri-baratzeak (Arga ibaiaren ertzean zeuden batzuk desagerrarazi zituzten, baina orain beste batzuk eratu dituzte Argaren inguruetan zein beste hainbat tokitan), lur-irensle aseezinak diren eraikuntzak (halakoek orain ere bere erara aurrera)…
Ez naiz ausartzen esaten noraino zegoen hedatua orain dela bi hamarkada mugimendu ekologista –nago ordurako aski ezaguna zela Euskal Herrian, baina jarraitzen zuen joera alternatiboa izaten, hippyen kontua oraindik–, baina seguru nago ohitura eta jokamolde ekologistak ez zeudela boladan orain bezala, ez zirela oraindik nagusi. Azken urteetan jende asko di-da iragan baita “ekologista horiek” esatetik elikagai “ekologikoak” kontsumitzera.
Ez dut izan nahi ironikoa, serio hartzen ditut kontu hauek, eta pozten naiz ikustean gero eta jende gehiagok hartzen duela kontzientzia ekologiaren beharraz. Gero eta jende gehiago sentitzen dela “ekolo”.
Ohartzen naiz, bestalde, praktika ekologisten hedapenak gero eta kontraesan gehiago ekartzen dituela, eta konplexuagoak. Adibidez, elikagai ekologikoak ekoizpen-, banaketa- eta merkataritza-sare handietan sartu izanak baditu alde ilunak eta zalantzagarriak. Eta haize-errota erraldoi horiek energia berriztagarria sortzen dute, baina eragin kaltegarria ere badute paisaian, faunan, eta oro har ekosistemetan (galdetu, bestela, Gironan errotak itsasoan paratzearen kontra borroka bizian ari diren ekologistei). Zer esanik ez hondakinei buruz (bereizketak gora eginda ere, ez dago errefusa desagerrarazteko modu onik, eta salgaiak ekologikoak zein konbentzionalak izan, sarri dakartzate gehiegizko bilgarriak), edo garraiobideei buruz (auto elektrikoa da egiatan soluzioa?).
Guztiarekin ere, “ekoloenak edo” enpresa eta erakunde handiak dira orain, beti bezala denetan buruzagi (eta honetan bai, honetan ironia baliatu nahi dut). Arazo ekologiko larriak sortu dituzten horiek, urtetan eta urtetan ekologismoaren aldarriei entzungor eta itsu aritu direnek –eta, are, erasokor ere– gidatuko gaituzte ekologiaren paradisura –betiere dirua lagun–. Gaitz erdi, zuzen egiten badute (baina ez naiz fio).
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]