Ganadua %30 handitu zenekoa

  • Erromatarren garaian, populazioa kontzentratu ahala, haragi eskaera handitu zen, eta abeltzantza estentsiboa baztertu behar izan zuten. Ikerketa batek ondorioztatu du tarte horretan behien batez besteko tamaina asko handitu zela.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

CSICeko Milá y Fontanals erakundeko ikerlari talde batek Brontze Arotik hasi eta K.o. VI. mendera arteko Iberiar nahiz Italiar penintsulako 200.000 animalia arrasto inguru aztertu ditu, eta ondorioztatu du tarte horretan behien batez besteko tamaina asko handitu zela, %30 inguru.

Erromatarren garaian, populazioa kontzentratu ahala, haragi eskaera handitu zen, eta abeltzantza estentsiboa baztertu behar izan zuten. Eredu berriak abelburuak hazteko ur eta elikagai kantitate geroz eta handiagoak eskatzen zituen, eta beste ekoizle batzuekiko menpekotasuna ekarri zuen horrek. Ikerlariek antzekotasunak ikusten dituzte egungo kontsumo globalaren ereduarekin, eta horrelako ikerlan arkeologikoek etorkizunean abeltzantza eredu jasangarriagoak garatzen lagundu dezaketela uste dute.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...