Nik ere badut disko eta liburu bilduma etxean, ez larritu”, jartzen zuen apalategia izan zitekeena estaltzen zuen maindire batean itsatsitako folio batean. Berria Aretorako Eneritz Furyaren bideo bat zen. Ni ere fijatzen naiz etxetik egiten diren grabaketa/argazkietan pertsonaien atzealdeak dekoratzen dituzten liburuz betetako apalategietan. Liburuak lekuz aldatzen dituzte ale jakin batzuk ikus daitezen (eta ez beste batzuk)? Non jarriko nintzateke ni? Nire liburuak kaxetan daude, ez etxe bakarrean, baina kaxetatik kanpo ere ezingo nuke plano handiegirik bete, eta noski, ezingo nuke ikuslea seduzitzeko aukeraketarik egin. Izeba-osaben etxera joan beharko nuke.
Horrek ez du esan nahi gutxi irakurri dudanik. Liburu asko-asko ez ditudala baizik, jabetza fisikoan. Irakurtzea, izatez, biziraupen kontu bat ere izan da nire bizitzako uneren batean. Eta hainbat liburutegitara eta liburutegitan ematen nituen bueltek, Gasteizko Ignacio Aldecoara kasu, nire eguneroko ibilbideen ehuneko handia hartzen zuten. Madrilen bi txartel nituen, hiriko liburutegikoa eta erkidegokoetakoa; bakoitzean hiru liburu har zitezkeen aldi berean. Liburuzko korridoreetan ibili naiz hona eta hara, makurtuta, eserita, ia etzanda, zorabiatuta azkarregi jaikitzeagatik, C-tik S-ra, berriro C-ra, B-ra, eta zein utziko dut, hau ala hau; aurretik gozatutako ahotsak, lehen paragrafo batek paparretik heldu eta irentsarazi didana, argitaletxe jakin batekoa delako hartutako liburua, idazle beraren sei, bi irakurtzeko, laugarren aldiz hasiko dudan nobela, irakurri ez dudala esatea lotsa ematen didan klasikoa, atzo irratian aipatu zutena, beti hartuta egoten zen nobedadea, zergatikbai eramandako eta bestela inoiz irakurriko ez zenukeen goxokia…
"Liburutegi publikoei esker gure ahalmen kapitalistatik askoz harago irakurri dugu askok. Gutxi askok"
Nire gurasoen etxea ez zen irakurle etxea, baina ahalegindu ziren, nolabait, gu irakur zaletzen (13 urterekin Sargori ekarri zidaten Durangotik, ipuinak zirenez, haur- edo gaztetxo-literatura, eta desegokitasun hark bizitza aldatu zidan), baina ikastola (Obabakoak izeneko altxor bateko bitxiak fotokopiatuta ekartzen zizkigun andereñoa) eta liburutegiak izan ziren, bereziki, biziora eraman nindutenak. Eta ezingo niokeen bizioari eutsi, nire beharren mailan, eskura liburutegi publikorik eduki ez banu, nahikoa diru ez baitut inoiz izan (ezta izango ere, horrela jarraitzen badut).
Liburutegi publikoei esker gure ahalmen kapitalistatik askoz harago irakurri dugu askok. Gutxi askok. Eta ez genituen behar inoiz lehenago irakurri ez bagenu bezala hitz egiten ziguten liburuak, ez da hori aberastu nauen demokratizazioa. Liburutegiaren miraria bestea da: sublimeena, iraultzaileena, sotilena, erudituena… gure esku dago. Aristokrata naiz liburutegian, beste mundu batzuetan sinesten duen fededun ateo bat. Nire kasuan, estutasun absurdo batean bizitzetik libratzeko ematen den aholku hori, “hartu zeure burua zaintzeko denbora”, “joan liburutegira” da. Noizbait “erakutsi zure liburutegia” eskatuko balidate, liburutegira joan beharko nuke. Nire bizitzako momentu zoriontsuenetako asko liburutegian jaio dira, gure espeziekoa izatea zaila ez zaidan leku bakanetakoan. Eta liburutegian hain lasai arnastearen arrazoietako bat da hartuko dudana ez dela nire etxean zabor heredagarri bilakatuko, han literaturak ez du inolako pisurik; ezer ez da nirea han, liburuan itsatsitako fitxan ikusten ditugu zigilatutako datak, bakarti batetik bestera, garun arteko harreman isil bat. Nire ingurune materiala begiratuta, inork ez luke antzemango nire altxorra zein den: eramaten nauten lekura eramanda, liburutegi bat daramat burezur barruan ezkutatuta.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]