Gomazko hartzek 100 urte

  • Gozoki gogorrak ekoizten eta produktu berriak egiteko esperimentatzen bi urte eman eta gero, 1922an, Hans Riegel gozogin alemaniarrak gozoki bigunak egitea lortu zuen.

(Argazkia: Haribo)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Gertrud emaztearekin batera prestatzen zituen, azukrea eta melaza egosita, eta, gero, bizikletaz banatzen zituzten. Oraindik ere merkatuan dauden hainbat gozoki Riegelenak baino zaharragoak dira; esaterako: Hershey’s gozokiak 1900ean iritsi ziren merkatura eta Toblerone txokolatezko barrak, 1908an. Baina Riegelenak izan ziren lehen gominolak.

Enpresari izena jartzeko bere izen abizenen lehen letrei, bere hiriaren (Bonn) hasiera erantsi zien: Haribo. Eta gozoki berriei hartz forma ematen bete betean asmatu zuen. Egun, 16 fabrika dauzka enpresak eta eguneko 100 milioi hartz ekoizten ditu.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...