Kaukasoar iritsi berriak

  • Gottingen (Alemania), 1775. Johann Friedrich Blumenbach antropologo gazteak lehenengoz erabili zuen “kaukasoar” hitza azal zuriko gizakiak deskribatzeko.

1775ean, Johann F. Blumenbach (1752-1840) antropologoak bost giza arraza bereizi zituen garezurraren arabera, eta “kaukasoar” hitza erabili zuen horietako bat deskribatzeko. (argazkia: Wellcome Collection)
1775ean, Johann F. Blumenbach (1752-1840) antropologoak bost giza arraza bereizi zituen garezurraren arabera, eta “kaukasoar” hitza erabili zuen horietako bat deskribatzeko. (argazkia: Wellcome Collection)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Johann Friedrich Blumenbach-ek, De generis humani varietate nativa lanean, hainbat jatorritako garezurrak aztertu ondoren, alemaniarrak bost giza arraza bereizi zituen 1775ean: etiopiarrak edo beltzak; mongoloideak edo horiak; malaysiarrak edo marroiak; amerikarrak edo gorriak; eta kaukasoarrak edo zuriak.

Blumembachek uste zuen arraza indoeuroparrak Kaukaso inguruan zuela jatorria. Horregatik aukeratu zuen Georgia inguruko garezur bat prototipo gisa, eta horregatik erabaki zuen “kaukasoar” hitza erabiltzea arraza hori deskribatzeko.
Johann Blumenbachen alde esan behar da garbi adierazi zuela bere ustez arrazen artean ez zegoela hierarkiarik, bata ez zela bestea baino hobea. Hau da, berea ondorio zientifiko hutsa zela, osagai sozial edo etikorik ez zeukana. Baina, batetik, berea bezalako ikerlanak arrazakeria justifikatzeko erabili izan dira luzaroan, egileak bestelako asmoak izan arren. Eta, bestetik, bere lanaren oinarria zientifikoki okerra zen, egun bai baitakigu giza arrazarik ez dagoela.

Johann Blumenbachen ikerlanak arrazakeria justifikatzeko erabili izan dira luzaroan, egileak bestelako asmoak izan arren

Gainera, azken urteotako ikerlanek agerian utzi dute azal zuria uste baino ezaugarri askoz berriagoa dela. 2014an Leongo (Espainiako Estatua) La Braña aztarnategiko Mesolitoko giza arrasto batzuen genoma sekuentziatzea lortu zuten, eta duela 7.000 urteko gizaki hura azal ilunekoa zela ondorioztatu. Horrek esan nahi du egokitze genetikoa Neolitoan gertatu zela, nekazaritzak dietan, metabolismoan eta immunitatean eragindako aldaketek ahalbidetu zutela egokitze genetiko hura. Hortaz, duela 14.000-13.000 urte Ekaingo hormak margotu zituzten gizakiak, esaterako, ez ziren zuriak edo kaukasoarrak.

Eta, hala ere, Blumenbachek aukeratutako hitza asko erabiltzen da. AEBetan azal zuriko gizabanakoak deskribatzeko termino ofiziala da, kaukasoar eta afroamerikar esatea zuzenagoa baita, nonbait, zuria edo beltza esatea baino. Eta handik etorritako albiste, film edo telesailetan etengabe errepikatzen da.
 

Hala, “kaukasoar” hitza “zuria” esateko modu politikoki zuzena bihurtu da, jatorrian arrazista eta, gainera, zientifikoki okerra den arren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Iruñeko polizia-etxean hil zen Ndiayeren omenezko plaka kendu dutela salatu dute

“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]


Zabaltzen ari den morofobiaren azken adibidea, Gasteizen

Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]


Agharas elkarteak jasandako eraso arrazistak salatu dituzte Barakaldoko txosnek

Agharas migratzaile imazighen elkartearen txosnan pertsona batek hainbat irain arrazista egin zituen. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute igandean Barakaldon. 


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-17 | Gedar
Faxisten protestak porrot egin du Torre Pachecon: Polizia eta prentsa gehiago, manifestariak baino

Lintxamenduen ostean immigrazioaren aurka izan den lehen mobilizazio-saiakerak ez du jarraitzaile gehiegi erakarri, baina izu arrazistak hartu du herria.


Delinkuentzia eta segurtasun eza, migratzaileak jipoitzeko aitzakia faltsuak

Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]


2025-07-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Torre-Pacheco

Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]


Etorkinen aurkako “ehiza-gau” antolatuak egin dituzte Espainiako herri batean, inpunitate osoz

Hainbat gauez jarraian, gorrotoa eta arrazakeria hedatu eta "etorkinen aurkako ehiza" egin dute Murtziako herri batean, "Espainia garbitzeko". Kolektibo antiarrazistek ultraeskuinaren inpunitatea salatu dute.


2025-07-14 | Ahotsa.info
Euskaldunon bazkari antiarrazista Sanferminetan

Laba, EHE eta Harituk antolatuta, bazkaria Oko Plazako Herri Sanferminak gunean izan da. Bertan, antolaketaren zergatiak azalduko dizkiguten galderak egingo dizkiegu.


SOS Arrazakeriak salatu du Polizia manteroei oldartu zaiela Iruñean

Arrazekeriaren aurkako eragilearen arabera, pertsona baten aurka piperbeltz espraia erabili du Poliziak, eta hainbat lagun identifikatu dituzte. Foruzaingoak eta Udaltzaingoak baieztatu dute pertsona bat atxilotu dutela, "ez laguntzeagatik eta aurre egiteagatik".


Hernaniko Txosna Batzordea: “Faxismoari eta arrazakeriari bidea itxiko diegu”

Hernaniko San Joan jaietan magrebtarren kontrako eraso gehiagoren berri eman dute Hernaniko Txosna Batzordeak eta Amher SOS Arrazakeriak. Salatu dute herrian asteak daramatzatela "jarrera, gezur eta ekintza antolatu arrazistak" bizitzen, eta ohartarazi dute: "Hau... [+]


Ehunka herritar elkarretaratu dira Hernanin San Joan gaueko eraso arrazisten kontra

Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]


Eguneraketa berriak daude