Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak direla, gerretatik eta diskriminaziotik alde egin dutenak.
Bost hilabete eskas dira Auzitegi Gorenak ebatzi zuenetik Espainiako Gobernuak Kanarietara heldu ziren afrikar jatorriko 1.221 gazteren kargu hartu behar zuela, azkenean 827 izango dira –asilo eskaera onartu dietenak–. Aurreikusitakoa baino beranduago, astelehenean ekingo dio Madrilek asilo eskatzaile horiek irletatik Espainiako Estatuko adin txikikoen zentroetara lekualdatzeari: hain zuzen, Kanarietara ontzi bidez heldu ziren zortzi adin txikiko irtengo dira irletatik astelehenean, Espainiako Gobernuak gazteen segurtasunagatik oraindik argitara eman ez dituen penintsulako hainbat zentrotara.
Kanarietako Gobernuak jarritako salaketa bat aintzat hartuta Auzitegi Gorenak Espainiako Gobernuari 1.221 adin txikiko afrikarren babesaz arduratzea agindu bazion ere, azkenean 827 izango dira hurrengo asteetan Kanarietatik Espainiako Estatuko zentroetara lekualdatuko dituztenak. Izan ere, oraingoz horien asilo eskaerak onartu dira tramite bidez; gainera, Kanarietako eta Espainiako Gobernuak aztertu egin beharko dute asilo eskatzaile bakoitzaren kasuan ea komenigarria den irletan mantentzea edo penintsulara lekualdatzea.
Migrazio Ministerioaren arabera, tramite bidez onartutako asilo eskatzaileen %90 maliar jatorrikoak dira, beraz, gerratik eta diskriminaziotik ihes Kanarietara ontzi bidez heldutakoak. Astelehenean eginikoari jarraiki, gobernuak adierazi du hurrengo hilabeteetan astez aste zortzi asilo eskatzaile inguruz osatutako bi multzo lekualdatuko dituela penintsulako adin txikikoen zentroetara.
Pozueloko Udalak errefuxiatuen zentroa itxi du, "lizentzia faltagatik"
Espainiako Gobernuak oraindik etorkinak lekualdatuko dituzten zentroen izenak kaleratu ez baditu ere, azken asteetan hainbat hedabidetan agertu da gobernuak Kanarietara heldutako 400 asilo eskatzaile Pozueloko (Madril) errefuxiatuen zentrora lekualdatu nahi dituela. Pozueloko Udalak, ordea, duela bi aste jakinarazi zuen zentroa behin-behinean itxiko duela, gerretatik ihesi alde egindako adin txikikoen nahiz errefuxiatuen aterpe gisa jarduteko lizentziarik ez duela argudiatuta. "Espainiako Gobernuak egin nahi duena legez kanpokoa da", adierazi zuen Paloma Tejero herriko alkateak.
Errefuxiatuen zentroa, ordea, Espainiako Gizarte Segurantza, Inklusio eta Migrazio Ministerioaren jabetzakoa da, eta egun 500 errefuxiatu ingururen aterpe gisa jarduten du, gehienak ukrainar jatorrikoak. Espainiako Gobernuak Madrilen duen ordezkari Francisco Martinek, RNE Espainiako Irrati Nazionalari eginiko elkarrizketa batean, salatu zuen Pozueloko Udalak hartutako erabakia "arrazista" dela, eta Madrilgo PPri leporatu zion eskuin muturraren eskaerei men egitea.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Migrazio krisia deitzen diote neoliberalismoaren ondorio ankerrenetako bati. Ultraeskuinaren agendaren lehen puntuetako bat da langile klaseko migratzaileen aurkako neurri sorta. Baina faxismo berrituaren lorpenik handiena da gainerako indar politikoek bere egitea haien agenda... [+]
Migratzaileak deportatzeko neurriez mintzatzeko, EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetako Barne eta Migrazio ministroak bildu dira asteartean, Kopenhagen. Ondorioztatu dute EBko herrialde gehienek babesten dutela etorkinak deportatzeko neurriak gogortzea... [+]
Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute.
Portugalgo Gobernua osatzen duten Alderdi Sozialdemokratak eta CDS-Alderdi Popularrak Chega eskuin muturreko alderdiarekin bat egin dute Atzerritarren Legea erreformatzeko. Delitu larriak egiten dituzten migratzaile nazionalizatuei pasaportea kenduko diete, herritartasuna... [+]
Frantziako Estatutik kanporatu zituzten, asilo-eskaerak Espainiako Estatuan egin behar zituztela esanez. Asteak daramatzate zain Donostiako Amara auzoan.
Euskal Herritik eta Kataluniatik abiatu da aurtengo Mugak Zabalduz karabana. Calaisko itsasartea, Frantziako Estatuan du helmuga, giza eskubideak bermatzea eta berehalako erregularizazioa eskatzen ditu besteak beste.
17 urteko gazteari tiro egin zion Frantziako poliziak bere nahia bete du, eta Ipar Euskal Herrira ekarri dute lanera. Polizia gehiegikeriaren ondorioz hildako Merzouken kasuak mobilizazio eta protesta ugari eragin zituen Frantziako Estatuan.
"Oxala Mediterraneoko herrialdeek beren betebeharrak beteko balituzte, eta bilaketa eta erreskateko uretan eskura dauzkaten operatibo guztiak martxan jarriko balituzte, jendeak itsasoan arriskurik izan ez dezan". Mikel San Sebastian Aita Mari erreskate ontziko kidearen... [+]
Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.
Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?
Zapalduen... [+]
Emaitza positiboa eman zuen iragan abuztuan egindako testak, baina Polizia Zientifikoaren laborategira bidali baino lehen Ondarroako komisariatik desagertu zen frogen poltsa.
Oraindik joan den astea asimilatzen nabil. Boterean daudenen eta botere ereduetan eragin nahi dutenen aldarriak ozen entzun ditugu nonahi. Sareetan zein kalean.
Izan diren manifestazio ezberdinetan, herrietako giza eskubideen garapen maila agerian geratu da. Amerikako Estatu... [+]