Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

  • Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena "etengabe" pairatzen dute: "Kale saltzaileen egoera oso larria da, bizirauteko dugun aukera bakarra da".

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak deitutako elkarretaratzea astelehenean, Bilboko Zamudio Atarian.

2025eko abuztuaren 07an - 09:52
Azken eguneraketa: 11:41
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ez da zeregin erraza kale saltzaile gisa lan egitea hiri handietako kale nagusienetan; bada, azkenaldian are lanbide zailagoa bihurtzen ari da Bilbon jarduten dutenentzat. Izan ere, astebeteko tartean, Bilboko udaltzainak manteroen aurka oldartu diren hiru kasu izan dira: uztailaren 26an, Kale Nagusian; uztailaren 30ean, Zazpikaleetan; eta, azkenik, joan den asteko ostiralean, Arriaga antzokiaren aurrean. Eraso "arrazista" horietan kale saltzaileek pairatutako "polizia bortizkeria" salatzeko, egin zuten astelehenean, Bilboko Zamudio Atarian, Manteroen aurkako jazarpenik ez! Bizirautea ez da delitua lelopean. 

Elkarretaratze horretan izan zen Boubacar Diouf kale saltzaile eta Mbolo Moye Doole elkarteko kidea. Dioufek ARGIAri adierazi dio Bilboko kaleetan polizia "sarritan" oldartzen dela manteroen aurka: "Poliziaren jazarpena eta tratu bidegabea etengabe pairatzen dugu". Mbolo Moye Doole elkarteko kidearen arabera, kale saltzaileen egoera "larria" da, bizirauteko duten aukera bakarra baita lan horretan jardutea: "Ez digute bestelako lanik eskaintzen". 

Egoera horren erantzukizuna Espainiako Atzerritarren Legeak duela dio Dioufek, euren "aurka" egiten baitu: "Bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe". Dioufek argi utzi nahi izan du manteroa izatea "ez dela delitua", eta euren aurkako errepresioan instituzioek jokatzen duten papera aipatu du: "[Instituzioak] Turistez bakarrik arduratzen badira, jakin dezatela guk prekarietatean bizitzen jarraitzen dugula". 

Aste Nagusiaren mamua

Kale saltzaileen aurkako eraso "arrazistak" sarri gertatzen badira ere, Aste Nagusiaren bueltan are gehiago izaten direla dio Dioufek. Bere esanetan, orduan izaten den jende andana jaiak "unerik aproposenak" bihurtzen baditu ere, udala "bakarrik turistez" arduratzen dela salatu du. Iazko jaietan gertatutakoak berresten du Dioufek esandakoa: Aste Nagusia abiatu aurretik manteroen aurkako hainbat eraso gertatu ziren Bilbon, eta jaietako egun batean Bilboko Konpartsek agerraldia egin zuten Arriaga antzokiaren parean, kaleko saltzaileei elkartasuna adierazteko. Halere, Aste Nagusiaren azken egunean Udaltzaingoa berriz oldartu zen manteroen aurka, eta kanporatu egin zituzten Arriaga plazatik. 

Eurek ere jaiez "disfrutatu" nahi dutela adierazi du: "Gu ere hemen bizi gara eta besteek dituzten eskubideak guretzako ere eskatzen ditugu". Horregatik, Aste Nagusia "inklusiboa eta antiarrazista" izan behar dela aldarrikatu du. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Iruñeko polizia-etxean hil zen Ndiayeren omenezko plaka kendu dutela salatu dute

“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]


Zabaltzen ari den morofobiaren azken adibidea, Gasteizen

Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]


Agharas elkarteak jasandako eraso arrazistak salatu dituzte Barakaldoko txosnek

Agharas migratzaile imazighen elkartearen txosnan pertsona batek hainbat irain arrazista egin zituen. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute igandean Barakaldon. 


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-17 | Gedar
Faxisten protestak porrot egin du Torre Pachecon: Polizia eta prentsa gehiago, manifestariak baino

Lintxamenduen ostean immigrazioaren aurka izan den lehen mobilizazio-saiakerak ez du jarraitzaile gehiegi erakarri, baina izu arrazistak hartu du herria.


Delinkuentzia eta segurtasun eza, migratzaileak jipoitzeko aitzakia faltsuak

Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]


2025-07-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Torre-Pacheco

Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]


Etorkinen aurkako “ehiza-gau” antolatuak egin dituzte Espainiako herri batean, inpunitate osoz

Hainbat gauez jarraian, gorrotoa eta arrazakeria hedatu eta "etorkinen aurkako ehiza" egin dute Murtziako herri batean, "Espainia garbitzeko". Kolektibo antiarrazistek ultraeskuinaren inpunitatea salatu dute.


2025-07-14 | Ahotsa.info
Euskaldunon bazkari antiarrazista Sanferminetan

Laba, EHE eta Harituk antolatuta, bazkaria Oko Plazako Herri Sanferminak gunean izan da. Bertan, antolaketaren zergatiak azalduko dizkiguten galderak egingo dizkiegu.


SOS Arrazakeriak salatu du Polizia manteroei oldartu zaiela Iruñean

Arrazekeriaren aurkako eragilearen arabera, pertsona baten aurka piperbeltz espraia erabili du Poliziak, eta hainbat lagun identifikatu dituzte. Foruzaingoak eta Udaltzaingoak baieztatu dute pertsona bat atxilotu dutela, "ez laguntzeagatik eta aurre egiteagatik".


Eguneraketa berriak daude