“Hizkuntza baino gauza politizatuagorik gutxi”

  • 1971-72 ikasturtean sortu zen Iruñeko Arturo Campion euskaltegia, ordura arte han-hemenka euskara eskolak ematen ari ziren hainbat taldek bat egin zutenean. Konpainia karrikan pisu bat hartuta, egoitza finkoa zuen Euskal Herriko lehenetariko euskaltegia izan zen. 1978an lekualdatu ziren oraingo lokaletara, Comedias kalera. Bertan hartu gaitu Sagrario Alemanek (Etxaleku, 1952), 35 urtez zuzendaria izandakoak, euskaltegiaren 50. urteurrenean. Bertatik begiratu dio, 50 urtez, berreuskalduntze prozesuari.

Sagrario Aleman, Arturo Campion irudikatzen duen kilikiarekin. “Kontuan hartu behar da Campionek euskarazko gramatika bat idatzi zuela, eta heldutan euskara ikasitakoa zela. Guretzat euskara ikasi zuen heldu bat zen, euskararen alde hainbeste egin zuena.
Sagrario Aleman, Arturo Campion irudikatzen duen kilikiarekin. “Kontuan hartu behar da Campionek euskarazko gramatika bat idatzi zuela, eta heldutan euskara ikasitakoa zela. Guretzat euskara ikasi zuen heldu bat zen, euskararen alde hainbeste egin zuena. Izen egokia zen” (Argazkia: Josu Santesteban)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zuk euskara zenekarren etxetik, eta ez zutenei irakastera pasa zinen Iruñean. Gerora, Euskaltzaindiarako sarrera hitzaldian, “berdetik horira” esan zenion salto horri. Nolako jauzia izan zen?

13 urterekin etorri nintzen. Jende askorentzako arrotza zen euskara bera, ez zuten inoiz aditu. Kolegioan euskaraz egin nezan eskatzen zidaten batzuk, entzun nahi zutelako. Gogoan dut, baita ere, Udal plazako Ziga dendan bazela kartel bat, “euskaraz mintzatzen da”. Hori ikusteak etxean sentiarazten ninduen nolabait. Etortzerako, aitak esan zigun: “Norbaitek zerbait esaten badizu, zuk esan bi hizkuntza dakizkizula. Ondoan duzun horrek seguraski bakarra daki”.

Orain 50 urte, euskaltegia ireki zenutenean, zein zen ikasleen motibazioa?

Esanen nuke Nafarroan motibazioa hasiera hartan zena dela oraindik ere, neurri handi batean. Nik motibazio horri identitarioa deituko nioke. Jendeak bere burua hemengotzat zuen, hemengotzat zeukaten euskara, askoren etxean egona zen, gurasoak edo aiton-amonak euskaldunak ziren. “Ni ere hemengoa naiz, nire hizkuntza da hau eta ikasi behar dut”. Gaur egun motibazio horrek segitzen du, nahiz eta inoiz ez den arrazoi bakarra izaten.

Eferbeszentzia politiko eta herrigintza pultsu handiko garaiotan sortu eta hazi da Campion. Horrek kutsatuko zuen euskaltegia bera.

Sanferminetako barrakak, Euskararen Legearen kontrako kanpainak, Zaldiko Maldiko Elkartearen sorrera, Euskalerria Irratia, Egunkaria, Karrikiri… Guzti horietan, eragile zuzenak beste batzuk izan arren, beti izan dira Campion eta Campiongo jendea. Helduen euskalduntze-alfabetatzean, beti militanteak izan dira irakasleak. Irakaskuntza arautua profesionalizatu da, eta, bere alde on guztiekin, militantziaren galera bat dakar horrek. Helduen euskalduntzean hori gutxiago ematen da; ez da garai batean adinakoa, baina esanen nuke oraindik militantziaz jokatzen dela.

Argazkia: Josu Santesteban

Baina bada dioenik moteltze bat antzematen zaiola berreuskalduntze prozesuari…

Administrazioak esaten du: norbanakoak egin dezala, eta botatzen digu pilota guri. Baina beldur naiz askotan euskalgintzatik ere ez ote dugun esaten: egin dezala administrazioak. Elkarrekin aritu behar dugu, baina jakinda nork zirikatzen duen. Eta nik uste dut gu zirikatzaileak izan behar garela, besteak beste. Euskararen alorrean egin diren pauso handiak egin dira euskalgintzatik etorri delako halako indar bat. Berriro ere hartu beharko genuke protagonismoa.

Euskaltzain izendatu zintuztenean aipatu zen herrigintza akademiara eramatera zindoazela nolabait. Beharrezkoa da hori?

Euskaltzaindia bezalako toki batean beharrezkoa da arlo guztietatik etorriko den jendea. Jende asko da hizkuntzaren arloan oso jakintza handikoa, eta Iker Sailean, adibidez, jende hori nahitanahiezkoa da.  Baina beste atalean, Jagon-en, sustapen lana egiten da. Egin izan da lehen –alfabetatze taldeak, bertsolari txapelketak, Bai Euskarari kanpainak–, eta segitu behar da. Eta alde horretatik komenigarria da bai, gizartearen ikuspegi orokor bat izateko.

Transmisioaren ikuspegitik, zer garrantzia du helduak euskalduntzeak?

Momentu batean indarra haurren irakaskuntzan jarri zen, eta jende askok pentsatu zuen, eta oraindik pentsatzen du, haurrak euskaldunduta aski dela. Beste askok pentsatzen dute haurrek ikasiko dutela haiek baino errazago, baina hori ere ez da egia. “Ikasiko dute haurrek eta horrekin eginen dugu aurrera”. Alde horretatik, utzikeria are handiagoa da: lehen norberak bere buruari jartzen zion egitekoa, eta orain berdin jokatzen dugu guztiok, beste baten gain utziz euskalduntze prozesua: gurasoek haurrengan, administrazioek norbanakoengan. Bakoitzak bere gainetik kentzen du eginkizuna.

Politikagintzan ere aritua zara. Zuretzat bereizi ezinak ziren euskara eta abertzaletasuna?

Askotan esaten da hizkuntza ez dela politizatu behar, baina gauza guztiak daude politizatuta, eta hizkuntza baino politizatuagorik gutxi. Gaur egun Nafarroan egiten den hizkuntza politika euskararen kontrakoa da. Eta gaur egungo alderdi abertzaleek ere arlo hori utzi samar dutela iruditzen zait: askoz ere euskaldunagoak dira bere funtzionamenduan, baina beste gauza asko euskararen gainetik jartzen dira. Bestalde, gaur egun badira abertzale sentitzen ez diren euskaldun asko, eta normala da: zenbat eta jende gehiagok ikasi euskara, hor denetarik izango da. Baina abertzale izatea euskara jakin gabe… niri oso zaila egiten zait ulertzea. Uste dut alde horretatik eskas gabiltzala kontzientzia politikoan.  

Zer datorkizu burura Arturo Campion euskaltegiak 50 urte bete dituela entzuterakoan?

Bi gauza. Batetik, gauza ona, 50 urtez irauteko gauza izan garela. Bestetik, diot: 50 urte eta oraindik nola dagoen Iruñea… Akaso beste funtzio bat beharko luke dagoeneko euskaltegiak, baina oraindik segitu behar du hasieran zuen horrekin, eta urte luzetarako: bereziki hiztunak ateratzeko tokia behar du. Zoritxarrez, oraindik bizi behar du urte gehiagoz, ez da bukatu, 50 urte ez dira aski izan.

Euskararen errezeta
“Nik farmazia ikasi nuen, baina unibertsitatean hasi nintzela, euskarazko eskolak ematen hasiak ziren gazte batzuk, eta jendea behar zen. Anaia eta ahizpa ere arituak ziren lehenago. Horrelaxe sartu nintzen, behar bat zegoelako, euskaltzalea nintzelako eta euskara ikasi nahi zutenak bazirelako. Hasieratik argi izan dugu ikuspegi gramatikal bat eman ordez hiztunak atera behar genituela hemendik. Niretzat, bilgunea izan da Campion, jende heldu eta gazteekin kontaktuan egoteko toki bat. Beti ikusi dut Nafarroaren edo gizartearen ispilu gisa. Ni horko partaide izan naiz, eta nire ekarpena egin dut. Irakasle eta zuzendari. Kanpora begirako irudi izatea tokatu zait batez ere, baina beti taldean egin ditugu lanak. 2017ko abuztuan hartu nuen erretiroa”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
‘Geldi euskara zapaltzea!’ lelopean iganderako elkarretaratzeak antolatu ditu Euskal Herrian Euskarazek

Euskal Herrian euskara "hainbatetan ukatua edo bigarren hizkuntza bezala tratatua" dela salatu du EHEk, eta egoera hobetzeko hizkuntza politiketan jauziak egitea ezinbestekoa dela adierazi du. Hori dela eta, elkarretaratzeak egingo ditu Maulen, Donapaleun eta Baionan,... [+]


Hamar urte barru euskararen arnasgunerik ez dela egonen ondorioztatu dute

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eskariz, 2036an Hego Euskal Herrian euskararen egoera zein izanen den aztertu du Siadeco ikerketa etxeak. Hipotesi batzuk beteko balira, hemendik hamar urtera ukanen genukeen errealitate soziolinguistikoari begiratuta, "egoera... [+]


Joxe Azurmendi idazle eta pentsalaria hil da

Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


UEMAra beste bost herri batu dira eta plan estrategikoa adostu dute

Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.


2025-06-11 | Roser Espelt Alba
Euskaraldia eta merkatua

Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]


2025-05-30 | Sustatu
Euskaraldiak Artazu herritik dakarkigun harribitxia

Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]


Non molestatuko dut?

Imajinatu kiroldegiko igerileku bat, sei kortxo ilarekin. Lerro horietako baten aurrean zutunik zaude. Lehenengo kalean adineko bi andre-gizon ikusten dituzu, beraien taularekin astiro-astiro igeri egiten. Bigarren kalean, aldiz, bi neska gazte dabiltza bata bestea baino estilo... [+]


135.000 norbanakok eta 7.500 entitatek hartu dute parte Euskaraldian

"Izugarria izan da ariketak sortu duen mugimendua", adierazi du Euskaraldiaren Koordinazio Mahaiak hamaika eguneko ariketaren osteko egunean. Dena dela, nahi baino txapa gutxiago ikusi direla kalean azpimarratu dute.


2025-05-16 | ARGIA
Euskaraldian eta urte osoan, euskaraz informatu

Euskaraldia martxan da, hizkuntza ohiturak aldatzea bultzatzeko ekimen erraldoia. Milaka eta milaka herritarrek konpromisoa hartu dute, hamaika egunotan, euskarak presentzia gehiago izan dezan euren eguneroko bizitzan. Askorentzat pauso txikia baina ahalegin handia izango da,... [+]


Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldea
“Utz gaitzazue euskaraz mintzatzen eta idazten!”

Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute. 


2025-05-15 | ARGIA
Ilusioa berreskuratu nahi du abiatu berri den Euskaraldiak

Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia. Laugarren edizioa da eta antolatzaileek aurtengoa “herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa” izatea dute helburu. Izan ere, hirugarren edizioan apalaldia sumatu zuten, pandemia garaiko Euskaralditik burua altxa ezinda. Ostegun... [+]


Konpromiso sindikala Donostiako Udalean
“Euskaraz lan egin eta bizitzeko aukera bermatu daiteke, borondatea baldin badago”

Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]


Eguneraketa berriak daude