Europako hizkuntza gutxituen sareak Kontseiluaren abenduaren 27ko ekitaldian parte hartzera deitu ditu euskaltzaleak

  • ELEN Europako Hizkuntza Berdintasunaren Sareak Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an antolatu duen ekitaldia babestu du, “euskararen pizkunde berri baterako indar kolektiboa sortzeko asmoz”. Bilbao Arenan egingo den ekitaldia euskararen eta hizkuntza gutxituen aldeko “topagune erraldoi” bilakatzera deitu du.

ELEN-eko batzarra Bilbon egin zuten azaroaren 14an eta 15ean. Euskalgintzaren Kontseilua.

2025eko azaroaren 17an - 10:40
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azaroaren 14an eta 15ean, Bartzelonan, ELEN-en batzar orokorra egin dute. ELEN hizkuntza gutxituak eta desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzak babestu eta sustatzeko lan egiten duen Europako gobernuz kanpoko sare handiena da. Batzarrean Europako hizkuntza eragileen ehun ordezkari bildu dira, 180 erakundetakoak.

Europako eragileen aurrean irakurritako ebazpenean, Kontseiluak gogorarazi du orain dela urtebete Bilbon ELENek egindako batzarrean euskara larrialdi linguistiko egoeran dagoela adierazi zuela. Biziberritze garaia “amaitzear” dagoela azpimarratu du, eta euskararen etorkizuna “jokoan”. Minorizazio egoera gainditzeko beharrezkoak diren hizkuntza-politikarako “neurriak desegiten” ari direla salatu du. Larrialdiak larrialdi, Kontseiluak itxaropena helarazi nahi izan die batzarkideei: “Konprometituta gaude larrialdi hori indar kolektibo bihurtzeko”. Bide horretan, “euskaltzaletasun aktiboa” babesteko deia egin du, eta azpimarratu “une oro euskararen berpiztea euskaltzaleen eskutik etorri dela: milaka pertsonaren ekimenetik, determinaziotik eta jardunetik. Batez ere, une erabakigarrietan elkarrekin bat egiteko eta kolektiboki jarduteko gaitasunetik”.

Kontseiluak dei egin du Bilbo abenduaren 27an euskararen eta hizkuntza gutxituen aldeko topagune erraldoi bihurtzera.

ELENeko eragileek Kontseiluak batzarrean aurkeztutako ebazpena babestu dute eta herritarren aktibazioa eta mobilizazioa eskatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontseilua
2024ko urriaren 11
Ongi etorri Euskararen Mundura jardunaldiak
"Ederra litzateke euskaraz kalean ikastea"

2024ko martxoaren 13
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eguneraketa berriak daude