Sormenola: gazteentzako sorkuntza-tailerrak doan puntako sortzaileen eskutik

  • Loraldiak eta EHU Kultura Bizkaiak elkarlanean aurkezten dute Sormenola 2025-26 programaren edizio berria. Loraldia Gaztea ardatz estrategikoaren barruan kokatzen den ekimen hau euskal sorkuntzaren harrobi gisa finkatu da, eta aurten apustua areagotzen du: interesa izan dezakeen orori zuzenduta, tailer guztiak doakoak izango dira. Gainera, formatua berritu da eta saioak hilean behin egingo dira, ostegun arratsaldetan, Leioako EHUko kanpusean, talentu berrien parte-hartzea errazteko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko urriaren 6an - 07:07
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
  • Doakotasuna, nobedade nagusia: aurten, saio guztiak doakoak izango dira, euskal kulturan interesa duen orori ateak zabalduz, esperientziarik gabe.
  • Erreferenteekin ikasteko aukera: Uxue Alberdi, Eñaut Elorrieta, Ander Lipus, Sara Fantova eta Janus Lester bezalako sortzaileek beren sorkuntza-prozesuen gakoak partekatuko dituzte diziplina anitzeko saioetan.
  • Elkarlan estrategikoa eta izen-ematea zabalik: Loraldia eta EHU Kultura Bizkaiaren arteko aliantzaren fruitua da. Plaza mugatuak dira (25 ikasle) eta hileko saioak ostegun arratsaldetan izango dira Leioako EHUko kanpusean.

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.