Gerra batzuk, batzuk bakarrik, telebistako ikuskizunaren parte bezala sartzen dira gure etxeetan. Ukrainatik iristen zaizkigun gerra eta suntsipen irudien izugarrikeriak eta hondamenditik ihesi doazen milaka eta milaka pertsonen exodoak gure inguruko jende askoren kontzientziak astindu dituzte. “Zuzeneko gerrak” hunkitu eta izutu egiten gaitu; baina, Emakumeok Gerraren Aurkak aspalditik salatu dugunez, hondamendi hori eguneroko ogia da. Salbuespen gutxi batzuetan izan ezik izugarrikeriara ohitzen ari garela ematen du, eta belakien antzera xurgatzen goaz bai gerraren diskurtso ofizial manipulatzailea, bai armak eta militarizazioa gaitz onargarri bezala.
Ukrainak min ematen digun bezala, min ematen digute munduan piztuta dauden beste 65 gerrek ere: Irak, Libia, Palestina, Sahara, Afganistan, Siria, Yemen, Kurdistan… Munduaren aginte inperialista, baliabide naturalak edo energia fosilak helburu duten gerrak dira. Arma fabrikatzaile aseezinen mesederako gerrak, heriotzaren merkatu makabroan etekina ateratzen dutenak.
"Gaiari sakonean heltzeko ordua da: gerra elikatzen dugu ekoizpen militarrarekin, eta gerra horiek erditzen duten ordena ekonomikoaren onuradun gara"
Guk, emakume antimilitarista eta feministok, ez dugu gerrarik nahi. Kapitalismo basatia da gerren onuradun bakarra, armen negozio odoltsua eta baliabideen espoliazioa helburu dituena. Aitzitik, pertsona gehienentzat heriotza besterik ez dakarte, sufrimendua, migrazio masiboa, miseria eta desberdintasunen areagotzea. Aspaldi ikasi dugu gerra dela indarkeria patriarkalaren muturreko adierazpena. Kapitalismoak eta patriarkatuak gerrak behar dituztela irauteko eta zapaltzen jarraitzeko. Gerra guztiak amaitu behar dira.
Horregatik, beste toki batzuetako emakumeekin batera, Gerraren aurkako Erresistentzia Feministaren Manifestua sinatu dugu, eta arbuiatzen ditugu Ukraina babesteko aitzakiarekin giro gerrazalean sakontzen duten jarrerak, gatazkari armak gehitzeko eta gerrako aurrekontuak handitzeko erabakiak. Ez gure izenean.
Kezka sortzen digute gizarte esparru zabaletan Euskal Herriko industria militarrarekiko dagoen onarpenak eta normalizazioak. Eusko Jaurlaritzak, unibertsitateek, banketxeek eta abarrek lagundutako heriotzaren industriak eragotzi egiten du gure ekoizpen militarraren erantzukizuna gure gain hartzea. Begiak ixten ditugu hiru elementuren arteko harremanaren aurrean: gerrak, beste herrialde batzuen arpilatzea eta gizarte aberastuetako ongizate materiala –tartean, euskal gizartearena–.
Emakumeok gerraren aurka taldeak uste du gaiari sakonean heltzeko ordua dela: gerra elikatzen dugu ekoizpen militarrarekin, eta gerra horiek erditzen duten ordena ekonomikoaren onuradun gara, unibertsala ezin izan daitekeen ongizate material batez gozatuz. Desberdintasun horrek gerrak berak baino gehiago hiltzen du.
Militarismoan sakontzeak dinamika gaizto eta arriskutsuan murgiltzen gaitu. Armadek eta armen pilaketak herrien segurtasuna bermatzen dutela sinestarazi nahi digute, baina feministok ez dugu bake eta segurtasun horretan sinesten. Ukrainan, Euskal Herrian, Ekialde Ertainean, Afrikan eta munduko edozein bazterretan, herritar guztien ongizatea bermatzen duten gizarte ereduetan baizik ezin da oinarritu segurtasuna. Segurtasunerako politika feministak zaintzan eta pertsona guztientzako ekitatea eta bizitza duina lortzeko gai diren politiketan oinarritzen dira.
Elkarrizketaren eta Indarkeriarik Ezaren kulturaren alde lan egin behar dugu. Gatazkak indarkeriarik gabe konpontzeko bidean aurrera egin behar dugu. Estatuen desmilitarizazioaren bidean urrats eraginkorrak eskatu behar ditugu. Industria militarra eraldatu. Heriotzaren merkatariei eta beren konplize politiko, ekonomiko eta intelektualei mozorroa kendu. Bizitza erdigunean jarri. Mundua armagabetu eta bizitza zaindu. Baita, hemen, Euskal Herrian ere.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]
Garraioaren sektorea da gaur egun Euskal Herrian berotegi efektuko isurketen erantzule nagusia (%35), energia gehien kontsumitzen duena (%47) eta petrolio kopuru handiena erretzen duena (%74). Gainera beste sektore batzuetan isuriak apurka-apurka murrizten diren bitartean,... [+]
Bi gai mahai gainean, ezinbestean.Batetik, CAF eta Palestina. Bestetik, PSOEren bueltako ustelkeria sarea. Nondik hasi eta non bukatu ere ez dakit, bulkadez betetako artikulua izango dela jakinda.
Nazio Batuen Erakundeak 40 enpresa salatu ditu, CAF tartean, eta Gazako... [+]
Atzo jakin dut euskal prentsatik Jean Reno aktoreak lehen nobela idatzi duela. Berri hori euskaraz jasotzeak munduko hiritar edo paleto global bihurtzen ote nauen oso ongi jakin gabe, nobelak idazteko arteaz egin dut gogoeta.
Tokitan dago “nobelaren heriotza”... [+]
Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]
Ikastetxeetako ikasgelak, tamalez, espazio gatazkatsuak izaten dira askotan eta, gatazka gehienetan gertatzen den moduan, emozio intentsuak eta minak izaten dira. 2022an, ikastetxeetan aritzen diren beste eragile batzuekin batera, azken urteetan ikasgela askotan bizirik dagoen... [+]
Nunquam polluta dio Baionako lemak, erran nahi baitu "sekulan zikindu gabea" edo "sekulan hartu gabea", eta erreferentzia egiten die inbasio saiakera historikoei, espainiarrengandiko, frantsesengandiko eta ingelesengandiko saiakerak ez omen baitziren... [+]
Europako ongizate estatuak munduan zehar izugarrizko miresmena izan du herritar xeheen artean, ez hainbeste enpresari eta agintarien gehiengoan. Izan ere, miresmen hori areagotu egiten zitzaigun iparraldeko herrialdeetatik pasatzen baginen, izan lan bat egin behar bazenuen edo... [+]
Palentziako amama oso emakume soila zen hitzetan. Bazituen zenbait hitz dena adierazteko balio zutenak, tartean bitxo hitza: berba horren baitan kabitzen ziren zomorroa, behia, txakurra... eta batzuetan baita gizakia ere. Bitxoek auzokide latzak dituzte gizakiongan, ez baikara... [+]
1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]
Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]
Ikasturte hau, zalantzarik gabe, ekitaldi handien ikasturtea izan da. Horrek hainbat hausnarketa eragin ditu kalean, eragile sozialetan zein sareetan. Eragin baino gehiago, azaleratu; egon bazeudelako lehenago ere. Esan beharrik ez dago: aisialdia ez da erantzukizun politikotik... [+]
Lagunen arteko erlazioak fluidoen fisikaren pean daude, amodio erlazioak baino gehiago, Zygmunt Bauman gorabehera. Ez du gura esan amodio harremanak, egun, solidoak direnik. Likuadora-ren soziologoak saiakera gomendagarria idatzi zuen horretaz, Maitasun likidoa, azpitituluz Giza... [+]