Fikzioaren gramatika VII: adjektiboak

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

(Fikzioa omen da komunikazioa, norberaren interpretazioa ez bezala. Fikzioa omen da egia, gezurra ez bezala. Fikzioa omen da errealitatea, fikzioa bera ez bezala. A. Alieva)

Bertze hitz batzuk baino lehenago zahartzen omen dira adjektiboak. Bertze solas batzuek baino ibilbide makurragoa egiten omen dute biografietan. Adjektiboak, kalifikatzaileak bereziki, ez omen dira bidaide onak, eta horregatik neurri-neurrian erabiltzeko aholkua eman zizun editore batek aspaldi. Kasu egin zenion. Geroztik, hango eta hemengo adjektibo andanek zartatu dute zure larrua. Bakandu zure kopeta.

Amaiari esker jakin duzu hizkuntza guztiek ez dutela adjektiborik; aditzen bidez lortzen omen dute funtzio semantiko hori komunitate horietan. Adjektiborik gabeko utopia gramatikal eta komunikatibo batean murgiltzen hasi zara... Posible da, nonbait, interakzio emankorra izatea, gurean, elkarri hain erraz oparitzen dizkiogun etiketa kalifikatzaileetara jo gabe. Iraultza berria.

Maitasuna aditza dela erran zuen Bell Hooksek, ez izen. Are gutiago, adjektibo.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude