Koadernoak, arkatzak… ikasleentzako tresnak dira. Ordenagailuak ordea ez dira berdin ulertzen. Gainera, ikastetxe askorentzat aukera bakarra dago: Chromebook-a. Irakasle, ikastetxe eta Google-entzako tresna bezala diseinatu diren gailuak dira, ez ordea ikasleentzat. Chromebook-ek irakasleentzat konplexutasuna txikitzea dakar, ikastetxeentzat kontrola handitzea, arazoak eta kostuak murriztuz, eta Google-entzat bere negozio eredua dibertsifikatzeko aukerak handitzea. Baina gurasook bi ardura ditugu buruan: behartuta gaudela gure haurrak Google mundura aldatzera, eta gure haurren ikasteko eta harremantzeko moduak enpresa pribatu honen esku egoteak arriskuak izan ditzakeela.
2020. urtean Erresuma Batuan bigarren hezkuntzako ikasketak ebaluatzeko Ofqual algoritmoak %40 jaitsi zuen zenbait ikasleren noten aurreikuspena, irakasleen ebaluazioarekin alderatuta. Jaitsiera gehien igarri zuten ikasleak baliabide gutxiko ikastetxeetakoak izan ziren, algoritmoarentzat ikastetxea arrakastarako aldagaia baitzen eta baliabide gutxiko ikastetxeetako ikasleen gain errendimendu bajurako joera definitzen zuen. Zorionez, algoritmoa auditatu eta atzera bota zuten.
Eremu digitalean gure ikasleen jokabideek sortzen dituzten datuekin elikatuta eta auditatu ezinik hezkuntzan erabiltzen ditugun plataformen adimen artifiziala eta algoritmoak noraino izan daitezkeen gure alaba-semeen etorkizunerako oztopo pentsatzen nabil azkenaldian. Beharbada plataforma horiek alabak egindako bilaketen emaitzetan eragina izango dute, bere etorkizuneko aukerak baldintzatuz. Cathy O´Neil matematikan doktoreak hala dio Suntsiketa masiboko arma matematikoak liburuan: "Konturatu barik bazterkeria sustatu dezakegu ez badugu gai honetan arreta jartzen". Chromebook-a ez dut nik ikasleentzako tresna bezala ulertzen, haur eta gazteek euren etorkizunean eragiteko aukera gutxiago ematen dizkien gailu bezala ulertzen dut, ordenagailuarekin alderatuta.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]