“Momentu batzuetan gogoa dut esateko: aizu, lasai, ni laguntzeko nago”

  • Mundu berri bat deskubritzen ari denaren modura mintzo da Uxue Razquin (Iruñea, 1992), Erein argitaletxeko editore berria. “Beti liburu bat eskuan” du idatzia Twitterreko bere soslaian, eta hala omen da, txikitatik. Baina inoren eskuetara heldu aurretik liburuak egiten duen bide osoa ezagutzen ari da orain. Azken batean, elkarrizketa hau egiterako, hilabete baino ez darama editore lanetan.

"Eskuizkribu asko iristen dira oso denbora murritzean, eta hori kudeatzea oso zaila da. Bat irakurtzen hasten naizenerako beste hiru dauzkat postan". (Argazkia: Josu Santesteban)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nola doa egokitzapena?  
Pozik nago, baina urduri ere bai, lan zamagatik. Ereineko lantaldeak asko lagundu nau, ez nago bakarrik; editorea naiz, baina baditut ondoan beste sailetako langileak. Nik ez dut oso ongi ezagutzen liburuaren sektore osoa. Produktua ezagutzen dut, baina liburu-dendara iritsi arte egiten den prozesu guztia ez nuen ezagutzen. Nire lana da eskuizkribuak iristerakoan irakurri eta balio duten edo ez erabakitzea eta idazleekin harremana izatea, baina jakin behar dut ere beste pausuak zeintzuk diren, eta asko ikasten ari naiz.

Espero zenuena topatu duzu?
Oso erromantizatua nuen ofizioa. Txikitan amari esaten nion editore izan nahi nuela, ongi jakin gabe zer zen. Imajinatzen nuen sofa bat, liburuak iritsi eta asko irakurri. Baina eskuizkribu asko iristen dira oso denbora murritzean, eta hori kudeatzea oso zaila da. Bat irakurtzen hasten naizenerako beste hiru dauzkat postan. Nik ongi irakurri nahi dut, liburu batek zertan egiten duen huts ikusi, edo nola laguntzen ahal diodan idazle bati. Eta horrek eskatzen du mundu osoa ezagutzea: ematen du logela batean zaudela sartuta, eta inorekin ez duzula hitz egiten, baina bai zera, badakizu noiz doan inprentara, nola egin duten azala... Ate asko izaten dira irekita, eta hori kudeatzen ikasi behar dut.

Bada tokirik iristen zaizuen guztiarentzat?
Ez. Ni kanpoan bizi izan naiz, eta euskal literaturatik pixka bat deskonektatua ibili izan naiz, nola dagoen, zer kontsumitzen den. Ikusten ari naiz liburu asko argitaratzen direla, eta irakurleok ez dugula denborarik erritmo horri jarraitzeko. Asko dago, eta dena ezin dugu sartu. Eta ezetza ematea oso zaila da.

Literaturazale batentzat, lanik onena da editorearena?
Orain baietz esango dizut, baina urtebete barru... [barrez]. Uste dut asko sufritzen dela. Ez idazleekin, e! Hori oso polita da, egiten dituzu harremanak, jendea ezagutu... Baina nik, adibidez, sufritzen dut ezetz esatearekin; azkenean, idazle batek eman dizu beretzat oso intimoa den zerbait, eta zuk irakurtzen duzu, eta zure irizpideen arabera, esaten duzu: “Bada ez”. Kostatzen zait hori, baina are garratzagoa da horren erantzuna jasotzea. Batzuetan ez dute ulertzen, eta badirudi editorea dela idazlearen antagonista. Eta kontrakoa da, editoreak lagundu behar du idazlea bere ibilbidean, obra ahalik eta hoberena izateko. Momentu batzuetan gogoa dut hori erantzuteko: aizu, lasai, ni laguntzeko nago.

Editorearentzat idazlea zer da?
Denetarik da. Lankide bat da, berarekin lanean zaudelako, produktu bat egiten. Idazketa oso gauza indibiduala da, baina editoreak lagundu behar du, batzuetan coach moduko bat ere bada. Demagun idazlea trabatuta dagoela, ez dakiela paragrafo bat nola egin, edo liburua nola bukatu. Editoreari dagokio hor egotea, laguntzen.

Argazkia: Josu Santesteban

Baina prest egon behar du maite dituen idazleekin haserretzeko?
Oraindik ez dit denborarik eman [barrez], baina bai. Bakoitzak izango ditu bere arrazoiak, zeren eta, azkenean, nahi duzuna da liburu hori ongi egotea, gero gustatu ala ez. Eta batzuetan, horra iristeko, haserrealdiak izaten dira. Baina edozein harremanetan gertatzen da hori.

Editoreak idazle izan behar du?
Ez du zertan, baina esango nuke editore gehienek idazten dutela. Nik beti idatzi dut, txikitatik, baina ez dut ezer publikatu, tiraderan daude paperak. Uste dut zerbait idatzi behar duzula, hobeto ezagutzen dituzulako idazle baten prozesuak. Ez da ezinbestekoa, baina lagungarri da. Beharrezkoa irakurtzea da, pista asko ematen dizkizu horrek.

Aldatu zaizu irakurtzeko modua?
Bai eta ez. Aurretik ere oso irakurketa analitikoak egiten nituen. Batzuetan plazerezko irakurketak direnetan ere bilatzen ditut erratak eta abar, obsesio pixka bat badut. Baina disfrutatu izan dut istorio baten irakurketa hutsaz, bestea ahaztuta. Orain, lehen irakurketa batean oso analitikoa izaten naiz, eta akatsak edo hutsuneak bilatzen ditut. Baina gustatzen zait bigarren irakurketa batean, gauza horiek azpimarratuta ditudala, irakurlea banintz bezala irakurtzea.

Sarri ematen duzu sare sozialetan literaturaren berri. Ze toki du literaturak eremu horretan?
Uste dut lekua baduela. Nik natural bizi dut, zerbait gustatzen zait eta igotzen dut sare sozialetara. Paisaiekin egiten dugun bezala: hemen gaude, mendi honetara igo gara, hor duzu argazkia. Modu horretan ikusten dut; liburu hau irakurtzen ari naiz, gustatzen zait eta gomendatzen dizuet.

Asko zarete azkenaldian euskal editore gazteak.
Zikloak dira, eta bazen beharra. Ereinen gertatu da, Igelan, Txalapartan... Aldaketak izan dira eta gazteok hartu dugu lekukoa. Beharrezkoa zen, baina oso modu naturalean etorri da, argitaletxeek ikusi dute mundua aldatzen ari dela alor guztietan, eta jende gaztea behar dela literaturan. Oso jarrera irekia eta naturala ikusi dut.

Eta asko zarete nafarrak. Kasualitatea da?
Sentsazioa dut Nafarroa beti izan dela mugimendu baten erdigune, batez ere kulturan, eta ez bakarrik literaturan. Beti ikusi dut gazteria gauzak egiteko prest.

Handitan editore izan nahi dut
“Txikitatik amak liburuak oparitu dizkit, eta banekien liburuekin zerbait egin nahi nuela. Amari esaten nion editore izan nahi nuela. Irakurri nahi nuen, autoreak deskubritu, haiekin bide bat egin. Baina horretarako ez da ikasten, ez dago karrera bat, eta zaila da mundu horretara sartzea. Ez dago Infojobsen eskaintzarik: 'Editorea behar dugu'. Bartzelonan liburu saltzaile ibili nintzen FNACen, eta liburuekin kontaktuan nengoen. Banuen hori buruan, baina amets bat zen. Berriarako eta Deiarako idazten nuen, eta emakume zientzialarien erreportajeak ere, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrarentzat. Iruñera itzuli nintzenean Ereinetik deitu ninduten, eta esan zidaten ikusia zutela nire izena sare sozialetan. Lana eskaini zidaten, eta baietz esan nuen, bi aldiz pentsatu gabe".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
Agustin Kardaberaz
‘Euskararen berri onak’: dagoenean dale, ez dagoenean bale

Parranda dezente egindakoa naiz Kardaberazen –Hernanin izen hori zeukan kalean, alegia–, baina ez nuen asko espero festa egin ahalko nuenik inoiz Kardaberazekin: a ze dibertimendua 1761ean argitaratu zuen Euskararen berri onak. Idatzi zituen beste lan gehienak ez... [+]


Joxe Azurmendi idazle eta pentsalaria hil da

Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak... [+]


Debako liburutegian haurrek jasaten duten diskriminazioa ezabatuko dute

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]


Joxe Austin Arrieta. Irabazlearen errelatoaren aurka
“Memoria-ariketa da ‘Palinpsestoa’, ahal izan dudan zorrotzena eta zintzoena”

Belaunaldi oso baten liburua da Palinpsestoa. Idazten dakien modura idatzi du Arrieta Ugartetxeak, eta horixe dateke alde gaitza. Gainerakoan, hortxe gure iragan hurbila, gerra ondoa, apaiz giroa, euskara, militantzia… eta ez hain hurbila ere, senide nagusien gerra... [+]


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


2025-06-04 | Lander Arretxea
“Galdera da lan batek noiz balio digun, ez geuk distira egiteko, baizik eta kolektibo gisa”

Diziplina askotan ibilia da Amaiur Epher (Izpura, 1994). Aktore lanak egiten ezagutu nuen orain urte batzuk. Diabolo Kiwi edo Frigo taldeekin erritmo dantzagarriak joz ikusi eta entzun du, ziur, batek baino gehiagok. Eta idazlea ere bada. Bigarren liburua argitaratu berri du:... [+]


Trapu gorria, Arestiren omenez

Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]


Bunkerretik ihes egiteko manifestua

Heriotzak Eduardo du izena

  • Egilea: Formol konpainia (eta Ander Lipusen manifestua)
  • Non: Modelo Aretoan, Zarautzen, Literaturia jaialdia
  • Noiz: Maiatzaren 23an.

-------------------------------------------------------------

Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]


Haur irakurzaleek ere beren topaketa eguna izango dute

Dantza, xake edo kirol topaketak egiten diren bezalaxe, literatura gustuko duten haur eta gazteek ere zaletasuna partekatu, elkar ezagutu eta egunpasa ludikoa egiteko aukera izango dute, datorren igandean. Ikasturtean zehar elkarri gutunak idazten aritu diren 130 gaztetxo... [+]


Miren Amurizaren ‘Pleibak’, 111 Akademiako irabazle

Unai Elorriagaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima liburua izan da lehiako bigarren finalista.


2025-05-13 | ARGIA
Aurelia Arkotxa omenduko du aurtengoan Ziburuko Azokak

Ekainaren 7an izango da Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarrekin antolatzen duten Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Seigarren edizio honetan Aurelia Arkotxa izango da omendua eta egitarau oparoa ezagutzera eman dute prentsaurrekoan. Ziburuko Azokaren uhina inguruko... [+]


Arnaut Oihernart
‘O.ten gaztaroa neurtitzetan’: nehor ere hura bezi

Orain denak aita santua baino frantziskotarrago bihurtu zaizkigunez, komeni da gogoratzea gure klasiko ez-sotanadunez. XVII. mendean izan zen bat, haren grazia zen Arnaut Oihenart. Eta ezin gaitezkeenez murgildu haren lan guztietan, gaur goretsiko dugu O.ten gaztaroa... [+]


2025-05-07 | Iñigo Satrustegi
Jon Miranderekin dantzan II
Zer egin Jon Miranderekin?

Aurreko tertuliako galderari erantzuteko beste modu bat izan zitekeen, akaso modu inplizituago batean, bigarren solasaldi honetako izenburua. Figura literarioaz gaindi, pertsonaia zalantzan jartzeko, edo, kontrara, pertsonaiaren testuingurua ulertzeko saiakera bat. Santi... [+]


Eguneraketa berriak daude