Erraldoi eta buruhandiek lagunduta aurkeztuko du ARGIAk ‘Abentura erraldoia. Hegan’ liburua

  • Bidasoako erraldoi eta buruhandien kalejira eta dantza ostean aurkeztuko dute Adur Larrea eta Gorka Bereziartuak Abentura erraldoia. Hegan liburua Irunen, urriaren 18an (larunbata), 17:30ean.

"Abentura erraldoia" bildumaren lehenengo liburuaren aurkezpena, iaz.

2025eko urriaren 17an - 07:00
Azken eguneraketa: 10:11
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Salba dezagun kalejira haurrentzako liburua Donostian aurkeztu zuen iaz ARGIAk, Groseko erraldoi eta txistulariek lagunduta. Lehenengo ipuin horretan, Ainubi, Etxahun eta Izarrek osatutako haur kuadrilla ezagutu genuen, baita Alajaineta herrian gertatzen diren gauza harrigarriak ere. 'Abentura erraldoia' bildumaren bigarren alea, Hegan, eskuragarri duzu jada; oraingo honetan aspaldi-aspaldi gertatutako kontuak ezagutuko dituzte haur protagonistek… baita erraldoi hegalariak ere!

Naturari lotuta Bidasoako konpartsak dituen pertsonaietan inspiratutako erraldoiei leku egin zaie bigarren ipuin honetan, eta horrexegatik, aurkezpena haiekin batera egingo dugu, Irungo Palmera Montero Gunean, urriaren 18an (larunbata), 17:30ean hasita. Gorka Bereziartuak idatzi eta Adur Larreak ilustratutako ipuinaren bueltan, Bidasoako erraldoi eta buruhandien festa, kalejira eta dantzez gozatzeko aukera izango da, eta jakina, baita marrazketarako eta ipuin kontaketarako tartea ere. Gainera, Adur Larreak egindako maskarak jarriko ditugu eskuragarri, umeek eurek barrutik margotu eta janzteko.

Iazko aurkezpenaren kronika eta irudiak, lotura honetan.

Gogoratu liburua eskuragarri duzula Argiaren Azokan.

Bidasoako erraldoi eta buruhandien konpartsa.
Bidasoako erraldoi eta buruhandien konpartsa.
Gorka Bereziartua eta Adur Larrea, "Abentura erraldoia" ipuin-bildumako bi liburuekin. Dani Blanco - ARGIA CC BY SA
"Abentura erraldoia" bildumaren lehenengo liburuaren aurkezpena, iaz.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Haur eta gazte literatura
2025eko urriaren 29
Heriotza haur literaturan
Bazen behin... izan zen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.