Oihalek esaten digutena

  • Norvegian, Trondheim Unibertsitateko ikertzaileek zortzi oihalen arrastoak topatu dituzte X. mendeko emakume bikingo baten hilobian: sei artilezkoak dira eta beste biak, lihozkoak.

(argazkia: Ntnu University Museum)
(argazkia: Ntnu University Museum)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Oso gutxitan aurkitu dira hainbeste zati eta hain anitzak, eta emakumea ziurrenik eliteko kidea zela jakiteaz gain, beste ondorio batzuk atera nahi dituzte adituek: bikingoen jantziak uste baino konplexuagoak –brodatu bat aurkitu dute– eta koloretsuagoak zirela –pigmentuak ere aztertzen ari dira–; oihalgintza jarduera garrantzitsua zela –itsasontzi bikingo baten oihalak egiteko 2.000 ardiren ilea behar zen, eta familia baten jantziak egiteko, pertsona baten urte osoko lana–.

Gainera, oihal horiek bertan eginak edo inportatuak ziren aztertuko dute, eta horrek merkataritza harremanei buruzko informazioa ere emango du.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...