Nagyreveko emakume pozoitzaileak

Argazkia: 'Dark histories'
Argazkia: 'Dark histories'
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nagyrev (Austro-hungariar Inperioa), 1911. Zsuzsanna Fazekas emagina hungariar herrixkara iritsi zen. Bere egitekoaz gain, medikuntza, kimika eta beste alor askotako oinarrizko ezagutzak zituenez, eta Nagyreven ez medikurik eta ez apaizik ez zegoenez, berehala eragin handia izaten hasi zen herrixkan, nagusiki emakumeen artean. 18 urte geroago, 1929ko uztailaren 19an, polizia Fazekasen bila joan zenean, emaginak bere buruaz beste egin zuen artsenikoa hartuta.

Emagina ezin zuten epaitu, baina 1929ko abenduan herriko 26 emakume eraman zituzten epaitegira; zortzi heriotzara kondenatu zituzten, eta gainerakoei kartzela zigorra ezarri zieten. Gutxik jo zuten beren burua erruduntzat eta inork ez zuen motiborik azaldu.

Geza Cseh mediku eta historialariaren ustez, hainbat arrazoik bultzatu zituzten pozoiketak: “Pobrezia, kodizia, asperdura... Zenbait txostenen arabera, Lehen Mundu Gerran, errusiar gerra presoak eraman zituzten herrira frontean zeuden gizonen lana egitera, eta herriko emakume askok maitaletzat hartu zituzten. Gerra amaitzen eta gizonak itzultzean, emakume haiek, bata bestearen atzetik, zerbait egitea erabaki zuten”.

Eta badirudi, hilketak ez zirela Nagyrevera mugatu. Handik hurbil dagoen Tyszakurt hirian ere artseniko arrastoak topatu zituzten hainbat gizonezkoren gorpuetan, baina kasu horiek ez zituzten sekula argitu. Zenbait estimazioren arabera, guztira 300 bat gizonezko hil zituzten emazteek inguru haietan

Baina Csehren hipotesia bertan behera uzten dute, batetik, kronologiak –artseniko arrasto zaharrenak 1911koak dira, gerra amaitu baino urte batzuk lehenagokoak– eta lekuko zuzenen testigantzek. Maria Gunya Nagyreven jaio eta hazi zen, eta 2006an BBCko dokumental batean kontatu zituen han bizitakoak eta entzundakoak. “Gure herrian gizonezkoek emazteak jipoitu eta bortxatu ohi zituzten. Tratu txarrak ohikoak eta oso larriak ziren, eta orduan ez zegoen dibortziorik eta tratu txar horiek salatzeko aukerarik”.

1950eko hamarkadan, Ferenc Gyorgyev historialariak herriko agure baten testigantza jaso zuen. Haren arabera, “emazteak aspaldi hasi ziren senarrak hiltzen”, Fazekas herrira iritsi baino lehen. Eta badirudi, hilketak ez zirela Nagyrevera mugatu. Handik hurbil dagoen Tyszakurt hirian ere artseniko arrastoak topatu zituzten hainbat gizonezkoren gorpuetan, baina kasu horiek ez zituzten sekula argitu. Zenbait estimazioren arabera, guztira 300 bat gizonezko hil zituzten emazteek inguru haietan. 

Indarkeria endemikoari erantzuteko muturreko neurriak hartu zituzten emakume haiek eta, Maria Gunya lekukoaren arabera, neurriak eraginkorrak izan ziren nolabait: “Pozoitzeen ondoren, gizonek emazteekiko zeukaten jarrerak hobera egiten zuen nabarmen”. 


Eguneraketa berriak daude