Zorigaiztoko ‘Dublindarrak’

  • Dublin (Irlanda), 1904. James Joyce (1882-1941) idazlea kontakizun bilduma bat idazten hasi zen, gerora Dubliners (Dublindarrak) izenburua izango zuena. Hiru bat urtetan osatu zuen liburua, baina ez zuen berehala argitaratzea lortu. Seigneur edo jaunaren esku dago oraindik.

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Guztira, 15 editoreri bidali zien orijinala. Egia da guztiek ez ziotela ezezkoa eman; 1910ean Maunsel & Roberts editoreek mila kopia inprimatu zituzten, baina testuari buruzko desadostasunak medio, argitaratzaileek akordioa hautsi zuten eta ale guztiak erre. Gainera, James Joycek inprentako gastuak ordaindu behar izan zituen; inprentan erabili zituzten xafla originalak behintzat beretzat gorde ahal izan zituen eta beste editore batek erabiltzeko eskubidea ere lortu zuen. Baina, abantaila hori ez zen nahiko izan eta beste lau urte eman zituen idazleak, editorez editore.

Azkenean, liburua idazten hasi eta 10 urtera, 1914ko ekainean, Grant Richards argitaletxeak merkaturatu zuen kontakizun laburren bilduma. Lau urte lehenago etxe berak interesa adierazi zion egileari, baina ez zuten adostasunik lortu. 1914an Joycek hainbat baldintzatan amore eman behar izan zuen: saldutako lehen 500 kopiengatik egileak ez zuen sosik jasoko eta, gainera, 120 kopia berak erosi behar zituen. Baina, azkenean, Dublindarrak lanaren 1.250 ale merkatuan zeuden.

Irlandar klase ertainaren deskribapen naturalista hura ez zen, ordea, berehala klasiko bihurtu. Hil horretan bertan, ekainaren 28an Frantzisko Josef I.a Austriakoa hil zuten Sarajevon eta Lehen Mundu Gerra piztu zen, eta hori ez zen lagungarri izan  salmentan. Lehen urtean 379 kopia saldu zituen; ez dakigu egileak kontratuz ordaindu beharreko 120 aleak kopuru horren barruan dauden edo, horiek gehituta, guztira 499 saltzea lortu zuten, baina kontua da ez zela 500 alera iritsi eta, beraz, Joycek ez zuela ezertxo ere jaso. Eta ordurako 1.120 ale bere poltsikotik ordainduta zeuzkan.

1915. urtea oraindik eta txarragoa izan zen: 33 ale besterik ez ziren saldu eta, gainera, 499 kopia betirako galdu ziren. Irlandatik irten eta New Yorkera zihoan SS Arabic ontzian liburuaren ia 500 ale zeramatzaten, ozeanoaren beste aldean arrakasta handiagoa izango zuelakoan. U-24 alemaniar itsaspeko batek ontzia torpedoz eraso eta hondoratu zuen irlandar kostaldetik 80 bat kilometrora. Eta liburu haiek guztiak hondoan geratu ziren betiko.

Gaur egun, Dublindarrak klasikoaren milaka kopia saltzen dira dozenaka hizkuntzatan, eta zorigaiztoko lehen edizio hartako ale urriak 150.000 euroko preziora iritsi izan dira enkanteetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
Sally Rooneyri orain egin diogu kasu

Sally Rooney bezalaxe, Ken Loach. Atxilotuak izan beharko lukete biek. “Behar”, ez premiatik ulertuta, baizik eta desobedientzia zibila zigortzeko maneretan, demokrazian, paradoxikoa badirudi ere. Baina ez dituzte atxilotu. Eta itxuraz, ez dituzte atxilotuko. Rooney... [+]


Aberria eta hil

Eresia. Hil-kanta aitari
Goiatz Labandibar
Elkar, 2025

------------------------------------------------------------------

Goiatz Labandibarrek azken urteotan Amez (2022), Bekatua (2023) eta Zoo (2024) idatzi ondoren, Eresia. Hil-kanta aitari (2025) argitaratu berri du... [+]


Juan Luis Larraza
"Lizarraga kapitaina gure herriaren askatzailea izan zen, eta dagokion lekua behar du gure memorian"

Idatzi duen eleberriko pertsonaia mirestera heldu da Juan Luis Larraza Lakuntza (Etxarri Aranatz, 1950), eta, beharbada, mitifikatu ere egin du. Han eta hemen, eta, oroz gain, Nafarroako Artxibategiko agirietan Luis L(e)izarraga kapitainari buruzko datu bakanak bildu, Pello... [+]


Ezberdinak eta antzekoak

Umea hemen, Umea han
Chuck Groenink. Itzulpena: Nagore Perez
Ibaizabal, 2025

---------------------------------------------------------------------

Historiaurreko istant bat du azpi izenburu liburu honek, eta horixe da, hain zuzen, egileak kontatu nahi diguna, istant... [+]


Saioa Alkaizak uko egin dio Igartza literatur bekari, CAF diru-emaile delako

"Israelen kontrako boikot kanpainak martxan dauden honetan, kulturgileoi lerratzea dagokigu", adierazi du Saioa Alkaizak komunikabideetara igorritako oharrean. BDZk txalotu egin du Alkaizaren erabakia, eta Elkar argitaletxeari gonbita luzatu dio, "erabaki ausartak... [+]


Irati Zubia. Jakintzari begirunez
"Laguntasuna iruditzen zait sekulako potentzialitatea daukan harreman mota, Akaso horizontalagoa delako"

Amonarena zen etxean bizi da Irati Zubia duela urte batzuk, lagunekin. Donostiako atari zaharren usaina dauka atariak. Zaintza existitzen ez den mundu batean izan nahiko luke zaintzaile eta eskarmenturik ez zaio falta: irribarre zabalaz hartu nau etxean Aste Nagusi betean, sofa... [+]


‘Esnatu ala hil’, kaleko euskaltzaleentzako liburua ondu dute Goikoetxeak eta Iurrebasok

Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]


Liburu ktitikak
Bizitzaz eta beste

Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta
Balea Zuria, 2025

------------------------------------------------------------------

Lierni Azkargortak Anatomia Bertikalak liburuaren aurkezpen saioan esan eta Berria egunkariak jaso moduan irakurri ditut poema gehienak: ozen, ahoz... [+]


2025-09-03 | June Fernández
Aixa de la cruz
"Jainkorik gabeko belaunaldia gara, eta bi aukera eman dizkigute: kontsumoa eta lana"

2020ko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Cambiar de idea (Ideiaz aldatu) autofikzio feministarekin. Emakume idazleek literatura kanon patriarkalera egokitu beharra kritikatu zuen liburu horretan. Todo empieza por la sangre (Dena odoletik hasten da) bere seigarren... [+]


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Miren Agur Meabe
"Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera"

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Gu, jende berria, jende zaharra

Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022

-----------------------------------------------------

Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]


Eguneraketa berriak daude