Gurutze Iantzi HBko Urnietako zinegotzia hilik agertu zen Guardia Zibilaren komisaldegian, tortura zantzuekin

Duela
33
urte

1993ko irailaren 24an,

Gurutze Iantzi Igerategi urnietarra hil zen Guardia Zibilaren Tres Cantosko komisaldegian, zantzu guztien arabera, torturen ondorioz. Herri Batasuneko zinegotzia zen herrian eta agindu judizialik gabe atxilotu zuten ordu batzuk lehenago. 31 urte zituen.

Bere bikotea ere atxilotuta zuten leku berean eta Iantziren oihuak entzun zituela adierazi zuen. Sendiaren auzi medikuak zehaztu zuen “poltsa” metodoarekin torturatuz hil zutela.

Poliziaren txostenaren arabera heriotza naturala izan zen eta tortura ez zuten inoiz ikertu. Bere kasua ez dute inoiz epaitu.

Gaian sakontzeko, irakurri Garan Ramon Solak idatzitako erreportajea: Gurutze Iantzi, cuando morir en comisaría era lo “natural”.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.