Neolitoko giza irudi “berriak”

  • Jordaniako Kharaysin aztarnategian suharriz egindako dozenaka giza iruditxo topatu dituzte, duela 9.000 eta 10.000 urte ingurukoak, Juan José Ibañez buru duen Espainiako CSIC ikerketa agentziako arkeologo taldeak Antiquity aldizkarian jaso duenez.

(arg: Arkadia Firma Archeologiczna)
(arg: Arkadia Firma Archeologiczna)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Suharria lanabesak egiteko erabili ohi zuten, baina pieza horietan egindako hozkek ez dute erabilera praktikorik; gizakiak irudikatzea omen zen asmo bakarra, hau da, hozkek gizakien lepoa eta gerria  markatzea, eta erritualetan erabiltzen zituztela uste dute adituek.

Berez, gizakiak pare bat milurte lehenago hasi ziren, animaliez gain, beren burua ere irudikatzen. Beraz, ez dira giza irudirik zaharrenak. Baina pieza hauen berrikuntza eta aurkikuntzaren balioa, materialean dago: aurkitu diren Neolitoko suharrizko lehen giza figurak dira.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.