Galdutako hitzorduez

Hedoi Etxartek behin baino gehiagotan egin du galdera eta ez dio inork erantzun: zenbat hitzordu geratu dira bertan behera COVID-19aren eraginez ospitale eta osasun etxeetan? Inguruan galdetuta sumatu dezakegu asko izan direla egin

"Beldurra. Zenbat aldiz aipatu eta sentitu dugu egunotan. Gaitzari eta kutsatzeari, baina nik beste adiera bat gehituko nioke: bakardadeari beldurra"

ez diren probak eta ebakuntzak. Luzamenduak ekarri du hainbaten osasun egoera makurtzea, areago, hitzorduak noiz jarriko horren zain, askoren ezinegona handitu da. Onintza Enbeitak aipatzen zuen bere ustez batzuek koronabirusa ezer esan gabe pairatu dutela, lotsaz, gaitz horrek ekarri duen estigmarengatik. Beharbada bai. Eta iruditzen zait hori eta beste gaitz batzuk isildu dituztela batzuek kontsultategian txanda ez eskatzeagatik. Kutsatzearen beldurrez. Beldurra. Zenbat aldiz aipatu eta sentitu dugu egunotan. Gaitzari eta kutsatzeari, baina nik beste adiera bat gehituko nioke: bakardadeari beldurra, eta ez bakarrik hiltzeari soilik, ohartu garelako bakarrik egon garela geure buruarekin, etxean jendea eduki dugun arren. Eta ez dago nork bere buruari dion beldurra baino gauza ankerragorik.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Eguneraketa berriak daude