11 suite, hamaika salaketa

  • Zarauzko EAJko zinegotzi baten familiak naturgune babestuan eraikitako etxe puskak bost urte beteko ditu ikerketapean aurten. Legea interpretatzen dihardutenak ez dira ados jartzen, eta epailez, instrukzioz eta dena delakoz aldatuta ere, bakoitzak bere etxean jarraitzen du deklaraziorik egin gabe. Azkenekoz, abenduan artxibatu zuen kasua hirugarren epaile batek behin-behinean, aurreko epaileak egindako hanka-sartzeak behartuta. Kasua zertan den errepasatuko dugu.

Hau da Talaimendiko eraikin polemikoa. Hamaika logela ditu eraikinak.
Hau da Talaimendiko eraikin polemikoa. Hamaika logela ditu eraikinak.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Playa de moda zioen Zarauzko (Gipuzkoa) herrian turismoa sustatzeko 1929 urtean eginiko kartel batek. “Kantauri itsasoko zabalena”, irakur zitekeen behekaldean. Luxua aipatzen zen orduan ere. Zarauzko hondartza bezain zabala da etxebizitzek osatzen duten lehen lerroa, asko eta asko turisten alokairura bideratuak, kokaleku ederrean eraikiak. Badirudi jada lehen lerro horrek ez duela gizakia asetzen; bada itsasoaren gainean, ziurrenik herriak duen begiralekurik ederrenean, beretzat lekua hartu nahi izan duenik ere. Urteetako soka luzea ekarri du, ordea, Talaimendi magalean, naturgune babestuan, eraikitako etxe edo eraikinak. Urtez urte, epaitegiz epaitegi eta epailez epaile, gogor tenkatu den soka luzea. Hura askatzea eta kontua argitzea zinez korapilatsua egiten ari zaio salaketa ipini zuen Gipuzkoako Aire Kirol Federazioari.

Aia herriaren lurretan da Amezti baserria, Zarautz eta Orio banatzen dituen mendi edo muinoan. Baserriak urte asko zeraman abandonaturik, eta 2010 urtean, baserriaren jabe den Garrastazu familiak Aiako Udalari hura eraberritzeko lizentzia eskatu zion. Bi urte geroago beste lizentzia baten eskaera egin zuten, beste eraikin bat egin ahal izateko leku berean. Bi lizentziak onetsi zituen Aiako udal gobernuak (Igor Iturain zen alkate; EAJ), nahiz eta ondoren frogatu –eta udalak onartu– proiektuak ez zuela udalaren urbanizazio legea betetzen. Jabeek ez zuten baserria eraberritzeko edota eraisteko proiekturik aurkeztu; eraikin berriarena soilik aurkeztu zen.

Ibilbide judizial luzea izaten ari da kasua, gaur egun lau ikerketa daude irekita

Inguruetako herritarrek estimuan duten naturgunea da aipagai duguna, oinezko, bizikleta zale edota parapentean aritzen direnak ez dira gutxi izaten. Azken hauek gaur egun eraikina dagoen gunea baliatu izan dute euren jarduna praktikatzeko azken 30 urteetan. Otsailetik ekainera izan ezik urte osorako baimenduta zuten, izan ere, tarte horretan falco peregrinus belatz espezie babestuak habitatzeko eta ugaltzeko erabiltzen du gunea.

Etxearen eraikuntza prozesuaz aurrez jakitun eta kexu izanda ere, parapente zaleek 2015eko maiatzean sorpresa eraman zuten eraikinaren ingurua guztiz hesituta, eta hesia eraikinetik oso urrun, aurkitu baitzuten. Leku publikoa pribatizatu izana salatu zuten sare sozialetan. Aranzadi Zientzia Elkartea ere hesituraren aurka azaldu zen, eta Gipuzkoako Aire Kirol Federazioak salaketa jarri zuen epaitegietan.

Etxebizitza baino, eraikitzen ari zirena hotela zela salatu izan du parapente zaleek sortutako SOS Talaimendi plataformak. Eraikinak hamaika logela, beste hainbeste bainugela eta sekulako sukaldea ditu, hotel baten pare. Hamaika logela edukitzeaz, Aiako Udalak adierazi zuen “ezohiko familia konposizioarengatik” dela, hamaika anai-arreba direlako. Salatzaileek diote, bestetik, eraikin berriaren oinarriak bikoiztu baino gehiago egiten duela baserri zaharrak zituen metro karratuak: 183tik 469ra.

Horixe bera da salaketak duen oinarririk garrantzitsuena: baserria eremu babestuan kokatzen denez, Aiako Udalaren urbanizazio legeek diote eraikina eraberritu edo gehien jota berreraiki daitekeela –egoera kaskarrean aurkitzen bada–, baina 50 metroko erradioan. Eraikin berriak antzerako neurriak mantentzeko agintzen du Eusko Jaurlaritzaren hirigintzari eta lurzoruari buruzko 2/2006 legearen 28.4 artikuluak. Plataformak dioenez, eraikin berria gutxienez 200 metrora kokatzen da. “Berritzea” zer den, hor dago gakoa.

Hamaika anai-arrebaz osatuta dago eraikinaren jabe den familia. Senidetako bat Maite Garrastazu da, lizentziak eskuratu eta eraikuntza egin zutenean Zarauzko Udaleko hirigintza eta obra zinegotzia zena (EAJ). SOS Talaimendi plataformak EAJk gobernatzen zituen Zarauzko eta Aiako Udalei “elkarlanean irregulartasunak egiten” aritzea leporatzen die.

Trabak epaitegietan

Ibilbide judizial luzea izaten ari da kasua. Gaur egun lau ikerketa daude irekita: bi pausaturik daude –horietako bat erabaki penalaren zain–, bide administratiboko bestea badirudi aurrera egiten ari dela eta, azkenik, abenduan behin-behinean artxibatutako bide penala irekitzeko eskatu dute salatzaileek.

2015ean jarri zuen lehen salaketa Gipuzkoako Aire Kirol Federazioak, eta Azpeitiko lehen Instrukzio Epaitegiak bide penala ireki zuen lurrak bidegabe erabiltzeagatik; Garrastazu zinegotzia prebarikazioa egotzita ikertu zuten. Urtebete geroago, kasua behin-behinean artxibatu zuten lizentzia legezkoa zela arguadiatuz. Epaiarekin ez ziren kontent geratu salatzaileak, izan ere, ez zen aztertu lurgune babestuan etxebizitza berri bat eraikiko zenik, eta beraz, Gipuzkoako Auzitegian errekurtsoa jarri zuten.

Bi aldiz eskatu zen epaiketaren epea zabaltzeko; bi urte behar izan zituen Gipuzkoako Auzitegiak epai irmoa emateko. Bitarte horretan Arartekoa eraikinaren aurka azaldu zen, Eusko Jaurlaritzaren legeei men eginda, “bidegabekeria handia” zela esanaz. 2018ko uztailean Gipuzkoako Auzitegiak probisionalki artxibatu zuen kasua, “eraikin aldaketa” zela argudiatuz eta ez “eraikin berria”.

Honela jarraitzen du epaiak: “Eusko Jaurlaritzaren lurzoru legeak ez du zehazki debekatzen eraikina lekuz alda daitekeenik, baina Aiako udal legeek baimentzen dute. Beraz, zaila egiten da jakitea obra lizentzia hori administratiboki irregularki eman den, arbitrarioki eta engainatzeko intentzioarekin; hori litzateke prebarikazio urbanistikoa (...) Ez da berreraikitze gisa kontsideratzeko zantzurik aurkitu”.

SOS Talaimendi plataformak EAJk gobernatzen zituen Zarauzko eta Aiako Udalei “elkarlanean irregulartasunak egiten” aritzea leporatzen die

2017ko martxoan Azpeitiko bigarren Instrukzio Epaitegia sartu zen jokoan, ordura arteko hirugarrena: orduan ere martxan zegoen Gipuzkoako Auzitegian administrazioarekiko auzi-prozesua. Aiako Udalak eraikinera heltzeko urbanizazio lanak egiteko eta inguruan zuhaitzak landatzeko baimena eman zuen inolako lizentziarik aurkeztu gabe –kexu dira etxearen ingurua pribatizatu dutelako, ingurua “itxi” dutelako– ; hori zen ikerketa berri hau irekitzearen arrazoia. 2016ko abuztuan lanak gelditzeko agindua eman zuen udalak. Ordurako, egin beharrekoak eginda zeudela salatu zuen SOS Talaimendik. Ikerketa honetan Garrastazu familiako bi kide –zinegotzi izandakoa ez–, 2015etik Aiako alkate den Nekane Arrizabalaga (EAJ), aurreko alkate Igor Iturain eta udaleko idazkaria, arkitektoa eta aparejadorea ziren akusatuak.

Epea urtebetez luzatzeko eskatu zuen Maria de Blas epaileak ikerketa ireki bezain pronto, 2018ko irailaren 3ra arte. Gipuzkoako Auzitegiak 2018ko uztailean bide penaletik zihoan kasua artxibatu ondoren hasi ziren mugimenduak Azpeitiko bigarren Instrukzio Epaitegian: Arrizabalaga alkatea akusatuen aulkitik kendu zuen epaileak, eta lau akusaturekin geratu da kasua orduz geroztik. Abuztuaren 30ean,  instrukzio epea amaitu baino egun gutxi lehenago, epaileak auto baten bitartez adierazi zuen lehen eta bigarren Instrukziozko Epaitegien kasuak “kontu bera” zirela, eta kasua ez zegokiola berari, baizik eta alboan zuenari. Izapiderik egin gabe hanka egin nahi izan zuen, baina Gipuzkoako Fiskaltzak ez zuen baimendu. 2018ko abenduan, lau urteren ostean, bost inputatuak deklaratzera deitu zituen 2019ko martxorako.

Ez zen lizentziarik aurkeztu Amezti baserria eraisteko edo eraberritzeko, eraikin berriarenak soilik aurkeztu ziren (2010).

Ez zen deklaraziorik egin. Akusatuek adierazi zuten instrukzio judizialaren epea irailean amaitu zela, eta arrazoi zuten; izan ere, Gipuzkoako Auzitegiak Maria de Blas epailea jo zuen errudun epea luzatu ez izanagatik. Epailez aldatu eta azaroan kasua behin-behinean artxibatzea erabaki zuten, beste behin.

Atea zabalik

“Denbora galdu dute Azpeitiko instruktoreek”, dio Asier Garate Gipuzkoako Aire Kirol Federazioko abokatuak. Aurreko epaileari salaketa jarri diola ere iragarri du. Hala eta guztiz ere, ontzat jotzen du behin-behineko artxibatzea: “Epaile berriak dio ezin dela jarraitu auziarekin ez dagoelako dilegintziarik aplikatuta, baina ez dio zantzurik ez dagoenik; ate bat zabalik utzi du eta baliatuko dugu”.

Gipuzkoako Batzar Nagusiei galderak luzatu dizkiete erantzukizun eske, eta bestetik, abenduaren 12an kasua berrartzeko parte berri bat aurkeztu zuten. Honakoan beste bi protagonista sartzen dira auzian: Xabier Txurruka (EAJ) Zarauzko alkatea eta udal teknikari bat ur eta bestelako hornidurak esleitzeagatik kasua ikerketapean zegoenean, 2015 eta 2016an –udal gobernuak ez du ARGIArekin hitz egin nahi izan–. Urtarrilean onartu zuen Adrian Camara epaileak salatzaileek eginiko eskaera, baina erreportajea idazteko unean kasuak ireki gabe jarraitzen du.

Auzia bide administratibotik soilik tratatzea ekidin nahi dute salatzaileek: “Udala zigortzen badute eraikina eraistera edota kalte-ordainak ordaintzera, guztiok gure poltsikotik jarriko dugu. Lotsagarria litzateke. Eta bestetik, bistakoa eta agerikoa litzateke, eta ulertezina kasu horretan, epaile batek ebaztea urbanizatu ezin den gune batean lizentzia ilegal bat eman dela. Horrek esan nahiko luke zigor kodeko 329 artikulua urratu dela: ingurumena prebarikatzearen delitua”. Zigor kodeko artikulua interpretatuz gero, espetxe zigorrak eta inhabilitazioak egon daitezke prebarikazio administratiboagatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


2025-08-20 | Ahotsa.info
Ibaitik itsasoraino, Tuteratik Hendaiara, Palestinaren aldeko ibilaldia irailaren 10etik 20ra

Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]


Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


Zizur Nagusian emaztea hil zuen gizonak behin-behineko espetxealdia etxean beteko du

85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.


Bi langile hil dira lan istripuetan pasa den astean

Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.


Eguneraketa berriak daude