Paleolitoko grabatuak Tarragonan

  • Font Major kobazuloa (Tarragona, Katalunia) 1853an aurkitu zuten eta urte asko dira bertan arkeologoak lanean ari direla.

(Arg: Iphes)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Iazko urriaren 30ean, ekaitz bortitz batek inguru haietan uholdeak eragin ondoren, Rovira i Virgili unibertsitateko Josep María Vergès ordurarte esploratu gabeko eremu batean sartu zen, eta duela 15.000 urte inguruko 100dik gora grabaturekin egin zuen topo, orain arte Katalunian aurkitu diren zaharrenak.

Dagoeneko hasi dira kobazuloaren zati hori 3D teknologia erabiliz eskaneatzen eta, ondoren, pieza bakoitzaren bereizmen handiko irudiak egiten hasiko dira. Horri esker “Kataluniako arkeologiaren historian mugarritzat” jo dutena behar bezala aztertzeko aukera izango dute, Madeleine aldiko grabatu sorta kaltetu gabe.


Eguneraketa berriak daude