Erliebe asiriarrak nonahi

  • Kurdistango Faida aztarnategian, arrokan zizelkatutako 10 erliebe aurkitu ditu ikerlari italiarrez eta kurduz osatutako lan-talde batek.

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Artelanok 2.700 urte inguru dituzte eta Sargon II.a erregea irudikatzen dute jainko-jainkosez inguratua. Aurkikuntza garrantzitsua da horrelako erliebe asiriar gutxi aurkitu dituztelako orain arte, baina batez ere hemendik aurrera askoz gehiago topatzeko itxaropena piztu duelako.

Erliebeak ubide batean topatu dituzte, eta ez tenplu batean edo jauregi batean. Jason Ur arkeologoaren hitzetan, horrek erakusten du horrelako erliebeak “leku guztietan egiten zituztela, baita nekazari xumeenek laboreak ureztatzeko ura biltzen zuten tokietan ere”.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!