Guillem Agullóren hazia

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

1993ko apirilaren 11. Montanejos; Valentziako Erkidegoko herria. Guillem Agulló i Salvador bihotzean sastakatuta hil zuten. Opor egun batzuez lagunekin gozatzen zegoen, bost neonazik identifikatu zuten arte. Bere bila joan ziren, hil egin zuten eta agur faxista eginez lurrean utzi. Bere jakan arrazakeriaren aurkako intsigniak zeramatzan. Antifaxista zen, Maulets erakunde independentistako militantea eta SHARP kolektiboko kidea. 18 urte besterik ez zituen, bizitza osoa borrokarako.

Espainiako Justiziak –gure garaiko oximoron bereziak– kolpe hilgarria jotzeaz baino ez zuen akusatua kondenatu. Gainerakoak absolbitu zituen. Pedro Cuevas Silvestre borrero aitortuari hamasei urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Lau bete zituen, eta aske geratu zen. Krimenaren motibazio ideologikoak gazteen arteko borroka faltsu batera murriztu zituzten, sare mediatiko eta politiko baten laguntza ordainezinarekin. Horra hor!

Hamabi urte geroago, kondenatuaren zigorgabetasuna finkatuta zegoenean,  Guardia Zibilak Panzer Operazioa deiturikoa burutu zuen, armategi bat zeukan talde neonazi baten aurka; ezkerreko militanteen, migratzaileen eta homosexualen aurkako ehizaldiak egiten zituen. Atxilotutako 27 ultretatik 18 akusatuen aulkian eseri ziren, eta guztiak absolbitu zituzten. Horien artean zegoen, berriz ere, Pedro Cuevas.

“Orain eta hemen” borrokak jarraitzen du. Gaur egun, inoiz alde egin ez duen faxismoa konbatera itzultzen ari da, baina ez gara geldirik egongo, ez horixe!

Auzitegi Gorenak epaia berretsi zuen. Poliziaren ikerketa-aldian akusatuen telefonoak kontrolatuta egon izanak komunikatzeko duten sekretu-eskubidea urratu ziela iritzi zuten epaileek. Herri akusazioa, bost elkartek eratua, 43.000 euro ordaintzera behartu zuten prozesu judizialeen kostuengatik. Aurreko urteetan ehunka eraso eta hogei bat atentatu izan ziren ezkerreko erakundeen egoitzen aurka: giza eskubidearen aldekoak, meskitak... Artean, Alderdi Popularraren nagusitasun instituzionalak isiltasuna eta ahanztura bermatu zituen.

Hala ere, batzuek ez zuten amore eman. Carme Salvadorrek, Guillem i Betlém Agullók, Burjassot herriko gaztearen gurasoek eta arrebak, milaka kilometro egin dituzte haren memoria aldarrikatzeko. Ez dituzte beldurtu, ez beren herrian egindako pintada mehatxagarriek, ez “Guillem, izorra hadi!” kantuek eskuin muturraren deialdi guztietan. Haiei esker, Katalan Herrietako belaunaldi antifaxista oso bat ez da inoiz umezurtz sentitu. Erailketak eragindako gorrotoa energia bihurtu duen pertsonetako bakoitzean bizi da Guillem, diskriminaziorik gabeko gizarte bat eraikitzeko.

. Hain zuzen ere, horixe da 40 egunetan 134.786 euro bildu dituen mikro-mezenasgo kanpainaren izena, haren ondarea ez dadin inoiz desagertu. 2.498 lagunek euren hondar alea jarri dute haren historia pantaila handira eramango duen film luzea gauzatzeko. Liburu batek, hitzaldi ziklo batek, omenezko bi kontzertuk eta crimenesdeodio.info dokumental proiektua gaurkotu eta osatuko dute, kontzientziak eraikitako “artefaktua” astintzeko. Gaur egun, inoiz alde egin ez duen faxismoa konbatera itzultzen ari da, baina ez gara geldirik egongo, ez horixe!

Arrebak duela gutxi egindako elkarrizketa batean gogorarazi zigun zergatik jarraitzen dugun hemen: “Haiek izorratzen ditu gure ekimenak, oraindik ere modu honetan gogoratzen dugulako. Guillem bizirik dago, oroimenean dagoelako. Hil nahi izan zuten, eta ez zekiten hazia zela”.

Betlém, ziur egon zaitezkete: Guillemen sustraiak sakonak dira, oroitzapen suntsiezina. Ez dugu ahazten, ez dugu barkatzen. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-10-09 | Patxi Aznar
Estatu Batuen gainbehera, eta arrisku nuklearra

Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:

Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]


2025-10-09 | Markel Elortza
Bi urteko genozidioa, bi urteko isiltasuna

Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.

100 urte pasatxo... [+]


Noizko greba bat CAFen Palestinaren alde?

Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]


Asilo-leku sakratua

Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]


Arrakalak Bilboko Manhattanen

Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]


2025-10-08 | Roser Espelt Alba
Eskasia

Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]


2025-10-08 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]


2025-10-08 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Trumpen bake-plana Bernedorako

1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.

2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]


2025-10-08 | Edu Zelaieta Anta
Diluzio

Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]


Txiki eta Che

Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]


Nork irabazten du?

Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]


Eskola, erreformatu ala eraldatu?

Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]


Teknologia
Kultura sinboloak

Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]


Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eguneraketa berriak daude