“Gure hirian berdintasun eza oso nabarmena da, Alardearen gatazkatik harago”

  • “Emakume migratzaile(ak) artean” da Parean talde feministaren lan izarretako bat. Itzalpean eta estalirik egon dena azalera atera eta hainbat historia parez pare jarriko dizkigute. Garai bateko eta egungo emakumeen lan, esfortzu, bazterkeria, ilusio, amets eta borrokak hain ezberdinak ez direla bistaratzeko. Izan bertako ala ez. Argazki eta bertsoak lagun, erakusketa batekin borobilduko dute prozesua Miren Lanz Solbesek (1988, Irun) eta taldeko gainontzeko kideek.

"Migrazio jario handiko hiria da Irun, joan eta etorri handia dago hemen, baina badira gelditzeko asmoz etorri zirenak eta direnak (...) egungo Irungo errealitatea ikusirik, askoz pentsaera zabalagoa ukan beharko genuke orokorrean"(Argazkia: Irantzu Pastor)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zer da Parean elkartea?

Gaur egun gizartearen baitan eta periferian dauden pertsonak aintzat hartzen dituen proiektuak burutzen ditugu. Izan daitezke emakumeak, baita haurrak, adineko pertsonak zein emakume etorkinak ere, periferia horretan bizitzearen ondorioz jasaten dituzten baldintzengatik –izan prekarietatea, bazterketa, zapalkuntza…–. Mugimendu feministan militatu izan dut urte askoan, eta Parean beste kide batzuekin sorturiko proiektua da. IFZ gabe eman ditugu urteak eta urteak, baina ohartu ginen finantzazio beharra genuela garatu nahi genituen egitasmo batzuk aurrera eramateko. Formalki egituratzea erabaki genuen orduan.

Urte askoan aritu zara hainbat herri mugimendutan militatzen, IFZ eta antzekorik gabe. Aldaketa handia izan da?

Nire lan profesionalean ere, aldi berean egokitu zait mundu burokratiko horretan murgiltzea eta aritzea, beraz ez zait hain bitxia egin. Elkartea sortu eta egituratzea, bi etapa izan ziren. Formalki egituratzeak molde berriekin aritzea ekarri digu, eta horrek berriz sortzea ere eskatu digu hein batean. Egokitzen ari gara eta martxa polita dugu. Orain dela hiru urte proiektu zehatz batzuk garatzeko sortu genuen elkartea, eta gaur egun ohartu gara aukerak baditugula kideren batek edo bestek ibilbide profesionala bertatik  garatu dezan; gustuko duzunean aritu eta ogibide izatea, hori oso polita da. 2019. urtekoa salto kualitatiboa izan da guretzako.

Irungo hiriak baditu hainbat gai parez-pare hitz egin beharrekoak: Alardea, Irungo harrera sarea, mugalariak…

Argazkia: Irantzu Pastor

Bai, asko dago egiteko. Eta gure kasuan, baita ikasteko ere. Berdintasun sinbolikoa landu nahian, Emakumeak plazara dokumentala argitaratu genuen 2018. urtean; gure hirian berdintasun eza oso nabarmena baita, Alardearen gatazkatik harago. Oso lan emankorra izan zen. Dokumentalarekin hasi aurretik, Irungo kale izendegiaren azterketa egin genuen, eta soilik lauk zeukaten emakume izena! Artxiboa landu genuen, eta horretan, baita gainontzeko egitasmo gehienetan ere, irundar historialari feminista den Mertxe Trantxe Iparragirre izan genuen bidelagun. Lanketa horretatik zazpi historia aukeratu genituen eta horiekin osatu genuen dokumentala. Zazpi emakume dira, norbere izenean edo kolektibo baten izenean mintzo direnak. Plazara, espazio publikora, argitasunera atera nahi izan ditugu beti ezkutuan egon direnak.

Paseoak dira proiektu horren bigarren atala. Zazpi historia horiek grabatu egin ditugu, nahi duen orok mugikor bidez entzun ahal izateko Irunen buelta bat egin bitartean. Oso proiektu polita eta emankorra da.

“Emakume migratzaile(ak) artean” proiektua duzue orain esku artean.

Irunera heldu diren bi belaunaldiren bizipenak bildu nahi izan ditugu azken proiektu honetan. Batetik, 60 eta 70eko hamarkaden artean iritsi ziren emakume etorkinen belaunaldiarena, eta bestetik 2000. eta 2010. urteen artean heldutakoarena. Migrazio jario handiko hiria da Irun, joan eta etorri handia dago hemen, baina badira gelditzeko asmoz etorri zirenak eta direnak. Lehen belaunaldi hura Espainiako Estatutik etorri zen, eta bigarren belaunaldia aldiz Hego Ameriketatik edota Afrikatik. Azken horiekiko arrazakeria handia dago oraindik ere. Zurrumurruak aditzen dira: lana kentzera datozela, prestazioetatik bizi direla… Askok ahantzi egin dute baldintza beretan etorri zirela, eta arrazakeriaz jokatzen dute. “Zergatik integratu dira batzuk hain azkar eta besteak ez?”edota “Zergatik epaitzen ditugu batzuk hain erraz eta besteak ez?”, galdetu izan diogu gure buruari sarri. Jakina, gazteleraren ezagutzak eta kulturalki gertuago egon izanak badu horretan eragina, baina egungo Irungo errealitatea ikusirik, askoz pentsaera zabalagoa ukan beharko genuke orokorrean.

Nola garatu duzue proiektua?

Aipatu bi belaunaldietako emakumeekin hitz egin dugu, beren ahotik jaso ditugu bizipenak. Parez pare jarri gara haiekin. Beren errealitateak ere parez pare jarri ditugu, eta ohartu gara historiak berdinak direla. Batzuen eta besteen izuak eta ilusioak berak dira.

Elkarrizketez gain argazkiak ere atera ditugu, sentsibiliazio lana burutzeko argazki erakusketa bidez. Hain justu aurrez aipatutako bi galdera horien eta beste askoren erantzuna topatu nahian, eta eztabaida piztu nahian garatu dugu proiektua.

Eta orain zer?

Orain garapen lanari ekingo diogu, sentsibilizazioarekin hasteko. Argazkiak osatzen Bostok Photo taldeko Gari Garaialde argazkilariak parte hartu du, eta eskualdeko Irunabar bertso eskolako hainbat kidek emakume protagonista bakoitzeko bertso sorta bana osatu dute. Atzeko lan guztia amaiturik, aldizkari bat argitaratuko dugu, eta horrez gainera urtarrilaren bigarren hamabostaldian Irungo zentro zibikoan jarriko ditugu ikusgai argazki eta bertsoak. Aurrerago, adineko egoitzetara eta emakume etorkinen elkarteetara hurbiltzeko asmoa dugu, sentsibilizazio lanarekin segitzeko eta parez pareko historien kontakizunarekin sentsibilizatzen jarraitzeko.

IRUNDAR NAFARRA
Lau anai-arrebako familia batean zaharrena. Bidasoa eskualdea sakonki ezagutzen du, bertako sei hezkuntza zentro ezagutu baititu haurtzarotik; “Garaian bizitakoak egin nau eta baikorki baloratzen dut”, dio. Bortziriak gertu eta etxeko sentitzen ditu, egun Malerrekan bizi eta Irunen lan egin arren. Militantzia sozial eta politikoa intentsiboki ezagutu zituen nerabezaroan eta unibertsitate garaian, eta “horrek egin du” bere egungo izana. Parean elkarteak hainbat gai parez pare ezagutu eta lantzeko beta ematen dio.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
Eskoletako euskalduntzea “arriskuan” ikusita, Aiaraldeko dozena bat ikastetxek konpromisoen dekalogoa adostu dute

Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]


Kai Nakaik, Marenek eta Olatz Salvadorrek gezurtatu egin dute Bilboko Udalak esandakoa: ez zien beste eszenatoki bat eskaini

Bilboko Udalak ostegunean adierazi du Abandoibarrako kontzertua bertan behera geratu eta gero, Plaza Biribileko agertokia eskaini ziela hiru artistei, baina ezezkoa eman zutela. Abeslariek bertsio hori ukatu eta zehaztu dute: bakarrik Kai Nakari eskaini zioten.


“Bero jasangaitza” eta “arreta urria” salatu dute Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan

Nafarroako Osasun Departamentuak iragarri du ospitaleko solairu gehienak klimatizatuko dituztela 2026 amaierarako. ARGIAk elkarrizketaturiko bi erizain laguntzaileek nabarmendu dute premiazkoa dela banako gelak, komun irisgarriak eta aire girotua izatea.


2025-08-29 | Euskal Irratiak
Maitena Chohobigarat
“Beharbada menopausia gehiago aipatu beharko genuke, aterabideak badirelako”

Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.


2025-08-29 | UEU
Ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute UEUk eta BadaLab-ek

UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Eguneraketa berriak daude