Bergarako Zezenak ganadutegia 90 abelburu hiltzera behartua, tuberkulosi kasu batengatik

  • Europako araudiari jarraituta hil beharko ditu abelburu guztiak. Adierazi dute ez dela “bidezkoa”, eta “urteetako lana galtzea” deitoratu dute. 


2025eko urriaren 28an - 11:13
Bergarako Zezenak Ganadutegia
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bergarako Zezenak ganadutegiak bere abelburu guztiak (90) hil beharko ditu, tuberkulosi kasu bat atzeman dutelako. Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdea departamentuak baieztatu duenez, “hustuketa sanitarioaren” Europako protokoloa aplikatu da. Araudi horrek ezartzen duenez, behi-tuberkulosiaren intzidentziak % 1 gainditzen badu, kasu positibo batekin kontaktua izan duten abelburu guztiak sakrifikatu behar dira. Ganadutegiko arduradunek erabakia gaitzetsi dute: “Ez da bidezkoa infektatu batengatik animalia osasuntsu guztiak hil behar izatea”.

Bergarako Zezenak ganadutegia ezaguna da jaietako sokamutur eta errekortari saioetarako zezenak eta bigantxak dituelako. 90 abelburuak galtzeaz gain, kalterik handiena urteetan egindako  lortutako “genetika” galtzea dela adierazi dute sare sozialetan. “Bihotza, arima eta diru-zorroa jarri ditugu, eta orain dena pikutara doa”, adierazi dio Iñigo Almorza Bergarako Zezenak ganadutegiko arduradunak Diario Vasco-ri. Hala ere, konbentzimendu osoz jakinarazi du ez dutela etsiko: “Ez dugu amore emango, itzuli egingo gara, hutsetik hasi behar da berriro. Animaliak erosi eta leinu oso bat sortu. Aurrera egingo dugu”. 

Ez da aurten Gipuzkoan sakrifikatu behar izan den lehen azienda. Debako Marqués de Saka ganadutegiak 160 abelburu hil behar izan zituen otsailean, tuberkulosi agerraldi baten ondorioz. 

Bestalde, asteotan abere azokak debekatu dituzte Hego Euskal Herrian, behiei eragiten dien dermatosi nodular kutsakorra dela eta. Gaitzak Euskal Herriko behirik gaixotu ez badu ere, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak azaroaren 30era arte debekatu dituzte abere azokak, prebentzio neurri gisa. 


Abeltzaintza kanalean gehiago
2026ko otsailaren 16
Istrupiza baserria
Baratzezain izatetik erlezain izatera

2026ko urtarrilaren 26
Isiltasuna

2025eko abenduaren 24
Espainiako Estatuko esperientziak
Ahuntzak, astoak eta mastinak otsoa uxatzeko

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.