Arrazakeriaren aurkako borroka eta eskuin muturraren gorakada, Gasteiz Anitza-ren jardunaldietako ardatz

  • Gasteiz Anitza ekimenak antolatuta, "hausnarketarako, elkartrukerako eta ekintzarako espazio izango diren" jardunaldiak egingo dira azaroaren 14an eta 15ean Gasteizen, arrazakeriaren aurkako borroka eta eskuin muturraren gorakada ardatz.

Arrazakeriaren eta pobreziaren aurrean “ardura” hartu eta erreminta berriak garatzera deitu zuen Gasteiz Anitzak maiatzaren 31n egindako agerraldian. Gasteiz Anitza

2025eko urriaren 28an - 11:17
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gasteizen sortutako hiri-ekimena da Gasteiz Anitza, auzoz auzo diskurtso arrazisten gorakadari eta bazterketari aurre egitea helburu duena. Horretarako, "auzoko elkartasuna,
bitartekaritza komunitarioa eta bizikidetza" jartzen ditu erdigunean, "hiri justu eta inklusiboagoak eraikitzeko tresna gisa".

Dioenez, jardunaldi hauek aukera eskainiko dute elkarrekin hitz egiteko, konektatzeko eta sareak eraikitzeko. Hitzaldi, mahai-inguru, tailer edota kontzertuak izango dira Gasteizen bi egunez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimendua
Eguneraketa berriak daude