Literatur jaialdi batera gonbidatzen nautenero esker ona da sentitzen dudan bigarren gauza. Lehena, nagia da. Singapur, Macao, Hong Kong. Ez nuke nire kasa toki horietara bidaiatuko. Horregatik, ez diot nire buruari ezezkorik ametitzen. Literaturaren helburuetako bat horixe dela sinetsita bainago: zeure kasa inolaz ere joango ez zinatekeen lekuetara eraman zaitzan utzi behar diozu. Gauza ederra da hori.
Hamabi ordu ez dira deus. Frankfurten hartutako hegazkinak Singapurren utzi zaitu tarte horretan. Marlon Jamesi dagokio Singapurreko jaialdiko irekiera hitzaldia. A Brief History of Seven Killings liburuarekin Man Booker saria irabazi zuen lehen jamaikarra izan zen 2015ean (badakit Man Booker saria inportantea dela, baina inoiz ez diot nire buruari galdetu zergatik. Beste egun baterako gaia da hori, ziurtzat ematen ditugun estranjeria aldeko domina fantasmal horien atzean dagoen pedigria auzitan jartzeko brigada bat sortzea). Aretoa beteta dago. Postkolonialismoaz baino, postpostkolonialismoaz mintzo da James. Ingeles ahoskera ezberdinak imitatu ditu eta Jamaikako jerga eta joskera aldarrikatu. “Kolonizatuta bizi gara… Hizkuntz eredu batek kolonizatuta ere bai. Aski da!”. Apropiazionismoaz hitz egin du gero: “Komunitate beltzak ez dauka ezer inork gure historia kontatzearen kontra… nola egiten den da kontua. Musika beltzarekin bezalaxe gertatzen da, ongi lapurtu dezakezu ala gaizki. David Bowie izan zaitezke edo Vanilla Ice”. Showman hutsa da Marlon James eta umorea baliatzen du publikoa patrikan sartzeko. Euskal-Marlon-James nor ote den pentsatzen saiatu da buruan dudan homologazionista. Ez zait inor bururatu.
A Brief History of Seven Killings eleberri laudatuan Bob Marley hiltzen saiatu zirenekoa kontatzen da, besteak beste. Zer dago jamaikarragorik Bob Marley baino? Behiala kanonizatu zuen kritikaren ernegagarri, Marlon James bestelako jardunetan dabil egun: Eraztunen jaunaren tradizioaren ildo bereko trilogia fantastikoa idazten, alegia. Honekin jada ez du horrenbeste arrakasta izan. Agian ez delako idazle jamaikar batengandik espero daitekeena? Horregatik idatzi nahi du, hain zuzen; hori ei da postpostkolonial izatea.
Idazleak modu lotsagarrian beste idazleentzat hizketan. Endogamia eta kultur simulakroa ez da gure kontua bakarrik. Ogibide hau gure dekadentziaren onenean dago
1) Talentua. 2) Bob Marley aipatzea. 3) Umorea.
Derrigorrezkoa den bakarra bigarrena delakoan nago; beste biak, hautazkoak dira.
Galdetu edozein editoreri zein liburu/gaitegi itzuli nahi lituzkeen: finlandiarra bazara fiordoa eta sauna, holandarra bazara errotak eta kanalak. Eta euskalduna bazara? Finlandiar bati Lekeitioko antzara eguna azaltzen saiatu nintzen. Hurrengo egunean ez zen gosaritan nirekin eseri.
Ez esan miresgarria ez denik. Duela laurogei urte bazen jendea hiri artifizial hau gaur zer izango zen pentsatzen. Holandarrei ikasi zieten itsasoari puska nola kendu. Zuhaitzak landatu zituzten lurra finkatzeko eta etxeorratzak gero. Singapurren elkarrekin baina auzo bereizietan bizi dira musulman, malaisiar, txinatar, europar… Harro daude haien izaera kosmopolitaz. “Hemen ez dago pobrerik. Etorkinik ere ezin dugu hartu, txikiak garelako”. Ba ote? Hiri kitsch samarra izan liteke, lizuna da diruaren taupada. Trukean, Europan ametsetan ere izango ez genukeen aurrekontu itzela dute hemen ikerketari eskainia. Singapore Airlines, bultzada publikoa duten aire konpainia gehienak bezala, herrialde hura zapaldu aurretik ederretsi dezagun sortu zen: hankak jartzeko leku gehiago, tapizatu dotorea, aukerako janaria, puntako telesailak… Lufthansa bera low cost konpainia begitantzen zaigu haren ondoan. Estatu ikuspegiaren zolitasunaren parte da airean zu seduzitzen saiatzea, batez ere lur eremu ttipia edo klima desatsegina duten herrialdeen kasuan.
Chernobyl telesaila ikusi dut Macaorako hegaldian. Istripu hari esker, hamar urteko ume mokoek ere ikasi genuen non zegoen Ukraina. Tragedia bezalakorik ez, geografia ikasteko. Katastrofea behar bada ezagun izateko, agian hobe da ezezagun izan.
Akaso arrazoi du Gorbatxovek: Txernobil izan zen Sobiet Batasuna benetan pitzatu zuena.
Distopia bat. Portugesez daude kale izen guztiak, baina txineraz baino ez dira mintzo kalean. Unibertsitatean, idazle australiarrekin batera ekitaldi sorta; ikasle bakar bat ere ez da azaldu. Idazleak modu lotsagarrian beste idazleentzat hizketan. Endogamia eta kultur simulakroa ez da gure kontua bakarrik. Ogibide hau gure dekadentziaren onenean dago. Utikan idazleak. Gazte eta zahar, emakume eta gizon, kasinoan dago adin zein kondizio guztietako jendea. Ehunka dira. Selfirik ez da hemen. Jokoa ez baita jolasa. Macaoko hirurehun ludopata hauek dira mundua pedalkadaz pedalkada mugitzen dutenak.
Ongi moldatu naiz idazle letoniarrekin. Bi milioi biztanle eskas. Horietatik erdiak pasatxok hitz egiten du letonieraz. Zinema independentea indarra hartzen ari da. Telebista publikoa badute, baina haien telesailak eskasak dira. Aurrean ispilu bat jarri izan balidate bezala sentitu naiz
Azkenean beti topatzen dituzu zeure neurrikoak. Ongi moldatu naiz idazle letoniarrekin. Hogeita hamar urte ere ez independentzia lortu zutenetik. Bi milioi biztanle eskas. Horietatik erdiak pasatxok hitz egiten du letonieraz. Zinema independentea indarra hartzen ari da. Telebista publikoa badute, baina haien telesailak eskasak dira. Aurrean ispilu bat jarri izan balidate bezala sentitu eta Txillardegirekin gogoratu naiz, ezinbestean: “Estatu batekin, agian, euskara ez da salbatuko; baina estaturik gabe, ziur ezetz”.
Txinako presidentea chinazi izendatzen duten kartelak nonahi. Horma hutsik ezean, zebrabideetako marra zurietan egiten dituzte pintadak, Kataluniaren aldeko batzuk, tartean (Stand With Catalonia; Catalans we connect!). Protestatan zaurituetako bat hil da gaur. Nondik dator hau guztia, ordea? Txinako gobernuak 150 bisa eman ei ditu azken hogei urteotan egunero, Txina kontinentaletik Hong Kongera etor daitezen. Egin matematika apur bat: milioi bat pertsona dira horiek. Bi milioi –gehi haien oinordekoak– izango dira beste hogei urteren buruan. Letonia oso bat edo Euskal Herri oso bat. Zenbaki hauek aspaldi egin gintuzten irrelebante munduan. Ez gu bakarrik. Lufthansa ere bai. Eta baita mendebaldeko alfabetoa ere.
Fijazioa daukat egunotan aire konpainiekin. Letonian eurena ba ote duten jakin nahi izan dut. Badute. AirBaltic du izena eta Suediako SAS taldearen laguntzaz sortu zuen estatu letoniarrak eratu berritan, 90etan. Ustelkeria eta diru galera latzak jasan ondoren, hiru errepublika baltikoetan bizirik dirauen bi aire konpainietako bat da (Air Lituanica eta Estonian Air itxi egin zituzten).
Euskal aire konpainia bat sortu behar balitz gure “aliatu naturalak” nortzuk liratekeen galdetu diot nire buruari. Nola seduzituko genituzke bidaiariak airetik jada geurea ederrets dezaten? Zer kontatuko genieke?
Hain interesgarria da mugako giroa eta hainbeste literatura sorrarazi du… Agian kontua ez da mugak ezabatzea, mugak estatuak baino handiagoak izan daitezen baizik.
Parranda dezente egindakoa naiz Kardaberazen –Hernanin izen hori zeukan kalean, alegia–, baina ez nuen asko espero festa egin ahalko nuenik inoiz Kardaberazekin: a ze dibertimendua 1761ean argitaratu zuen Euskararen berri onak. Idatzi zituen beste lan gehienak ez... [+]
Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]
Belaunaldi oso baten liburua da Palinpsestoa. Idazten dakien modura idatzi du Arrieta Ugartetxeak, eta horixe dateke alde gaitza. Gainerakoan, hortxe gure iragan hurbila, gerra ondoa, apaiz giroa, euskara, militantzia… eta ez hain hurbila ere, senide nagusien gerra... [+]
Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.
Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez, Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]
Diziplina askotan ibilia da Amaiur Epher (Izpura, 1994). Aktore lanak egiten ezagutu nuen orain urte batzuk. Diabolo Kiwi edo Frigo taldeekin erritmo dantzagarriak joz ikusi eta entzun du, ziur, batek baino gehiagok. Eta idazlea ere bada. Bigarren liburua argitaratu berri du:... [+]
Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]
Heriotzak Eduardo du izena
-------------------------------------------------------------
Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]
Dantza, xake edo kirol topaketak egiten diren bezalaxe, literatura gustuko duten haur eta gazteek ere zaletasuna partekatu, elkar ezagutu eta egunpasa ludikoa egiteko aukera izango dute, datorren igandean. Ikasturtean zehar elkarri gutunak idazten aritu diren 130 gaztetxo... [+]
Unai Elorriagaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima liburua izan da lehiako bigarren finalista.
Ekainaren 7an izango da Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarrekin antolatzen duten Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Seigarren edizio honetan Aurelia Arkotxa izango da omendua eta egitarau oparoa ezagutzera eman dute prentsaurrekoan. Ziburuko Azokaren uhina inguruko... [+]
Orain denak aita santua baino frantziskotarrago bihurtu zaizkigunez, komeni da gogoratzea gure klasiko ez-sotanadunez. XVII. mendean izan zen bat, haren grazia zen Arnaut Oihenart. Eta ezin gaitezkeenez murgildu haren lan guztietan, gaur goretsiko dugu O.ten gaztaroa... [+]
Aurreko tertuliako galderari erantzuteko beste modu bat izan zitekeen, akaso modu inplizituago batean, bigarren solasaldi honetako izenburua. Figura literarioaz gaindi, pertsonaia zalantzan jartzeko, edo, kontrara, pertsonaiaren testuingurua ulertzeko saiakera bat. Santi... [+]