Nafarroa Nafarroa da

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

1977ko udan Iruñea inguruko Arazuriko soroetan sartu ginen Askatasunaren Ibilaldia-ko milaka lagun, zutabeetan antolatuta eta ikurrinaz josita, Nafarroa Euskadi da oihukatuz. Hogei bat urte geroago, aukera izan nuen Juan Cruz Alli elkarrizketatzeko, eta pasarte hura gogoratzean zorrotz esan zidan: “Hanka sartu zenuten barruraino; 30 urte kostatuko zaizue horri buelta ematea”. Gutxiagatik erratu zen: 27 urte eta txiripa handia behar izan ziren Uxue Barkos Nafarroako lehendakaritzara iristeko.

Zinez uste dut 2015ekoa txiripaz gertatu zela. Nafarroak ez zuen lehendakari abertzalea izan abertzaletasunak gehiengoa lortu zuelako, baizik Espainian une horretan batera gertatu ziren hainbat mugimenduren eraginez: Podemosen gorakada, PPren ahulezia, Ciudadanosek ozta-oztako porrota... Aski izan da horietako faktore batzuk mugitu izana “aldaketaren gobernua” errebalida gainditu gabe geratzeko.

Distantziatik, badirudi agintari abertzaleek gauza asko egin dutela ondo azken lau urteotan. Baina lan on horrek ez du behar adina sari jaso hauteskundeetan eta, oraindik ere, Nafarroa urrun dago gehiengo abertzaletik. Hau oso argi behar genuke Euskal Herria amesten dugunok, ezin dugu jokatu hori egina balego bezala. Euskal Herriaren ideiak batzuen ilusioa pizten du, baina baita askoren aurkakotasuna eta beste hainbaten errezeloa ere. “Aldaketa” kategoriak ez du funtzionatu, mugitu diren botoak ez baitira laukoaren baitan geratu; eta “erregimena” mamuak ere inor gutxi beldurtu du, aldaketak galdu dituen boto asko erregimenaren parte omen den PSNk jaso baititu.

Egindako akatsen erru zati bat, eta ez txikia, Nafarroatik kanpo dago. 1977an bezala, beste euskal lurraldeetatik Nafarroan sartu gara maiz nafarrek egin behar zutena esatera, guretzat aski ez ziren urratsak kritikatzera, oraindik ez dauden gehiengo sozialak ordezkatzera... Eta berriro hanka sartu dugu; orduan baino arinago, baina sartu egin dugu.

Nafarroa Nafarroa da, eta izango da nafarrek nahi dutena. Ez du balio esateak, neronek ere egin izan dudan bezala, euskaldun guztiak garela nafarrak; honetarako ez. Nafarroa Garaian bizi direnen artean ehundu behar da egitasmo burujabe bat, haien gehiengoaren sostengua izango duena. Urrats hori aurrebaldintza da Nafarroa inolako egitasmo partekatutan sartzeko. Eta, hau idazten ari naizela, zabalik dago bide horretan abiatzeko aukera, nafar gobernu berriaren osaketarekin.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Analisia
Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


2025-09-17 | Cira Crespo
Modernoak gara?

Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]


2025-09-17 | Iñaki Murua
'Azalapain'

Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]


2025-09-17 | Mikel Zurbano
Berdintasuna

Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Eguneraketa berriak daude