Ile bat transgresorea da berez, izatez; errebeldea, intsumisoa, bihurria, apurtzailea, ausarta. Tokiz kanpo egon ohi da gehienetan. Deserosoa da sarri. Arrain zoparen platerean, luxuzko hoteletako perfumedun izara zurietan, bainerako ura urmaeltzen duen buxatutako hoditerian, bibote izatera iristen ez den nerabearen ezpain gaineko esparru minatuan, maitale kartsuaren ahoan, edozein emakumeren gorputzean… Traba egiten du ia beti.
Besapeetakoak politizatzen asmatu du zenbaitek dagoeneko. Buruhauste gehixeago sortu ohi dituzte, ordea, iztarteetatik iztarretara hedatzen direnek, zangosagarretakoek, orkatiletakoek, bi bekainen tarteko gunean sortzen direnek, belaunburuetakoek, belarri azpitik masailezurretarantz doazenek… Baina ari gara. Hitz egin dugu publikoki gaiari buruz, madarikatu dugu kanon estetiko zapaltzailea depiladoraren torturarako kamila deserosoan, oihu egin nahi eta ezinean, hanka zabalik eta izerdi patsetan geunden bitartean. Saldu dizkigute mila teknika ezberdin –bide batez, denak mingarri–, mila produktu eta negozio berritzaile, eta saldu nahi izan digute hauen artean aukeratzeko nolabaiteko askatasuna.
Bizitzan lehen aldiz aditu ahal izan dut norbait titiburuen inguruan
agertu ohi diren
ile bakan kiribilduei buruz
umorez hizketan
–eta, kasu honetan, kantuan–
Telebistako iragarkiek ahots alaiz gomendatu dizkigute ileek azken orduko plan eguzkitsu bat inola ere izorratu ez diezaguten erosi beharrekoak. Pixkanaka ulertarazi digute zenbateraino diren hil ala biziko, zenbateraino baldintzatu gaitzaketen. Gorpuztu dugu opresioa eta borrokatu dugu norberak kentzeko edo ez-kentzeko izan dezakeen nolabaiteko aukera ere.
Eta, hala eta guztiz ere, bi asteburutan jarraian harritu naute gune feministetan egindako saioetan bertsokide izan ditudanetako bi emakumek kantatutakoek. Oholtzan nahiz handik kanpo, bizitzan lehen aldiz aditu ahal izan dut norbait titiburuen inguruan agertu ohi diren ile bakan kiribilduei buruz umorez hizketan –eta, kasu honetan, kantuan–.
Baliteke ordura arte norbaitek bakarra zela uste izatea. Bere gorputzak pintzekin lehenbailehen erauzi beharreko arrarotasun bat gehiago zuela ondorioztatuko zuen agian. Ahalik eta azkarren ezkutatu beharreko bitxikeria bat gehiago.
Eta kalkulatu nahi izan nuen zenbat aldiz errepikatu izan dugun esaldi berbera; izendatzen ez dena ez dela existitzen. Eta berretsi nuen zenbat lan daukagun egiteke, zenbat borroka eta sormen lur ibiltzeke. Zenbat errealitate zati ditugun oraindik aipatzeke, ahoskatzeke, kantatzeke, kontatzeke.
Existitu arazteke.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]