“Feminismoa da antidotoaren antidotoa”

  • Eskuin muturra indartzen ari den honetan, feminismoa da fenomeno horri aurre egiteko tresnarik eraginkorrena Maria Eugenia R. Palopen iritziz. Biak hutsune eta porrot beretatik jaio direla uste du, baina erantzun antagonikoak direla izatez. Eskuin muturrak gizarte itxi eta punitibista proposatzen duen bitartean, elkarrekiko zaintzan oinarritutakoa defendatzen du feminismoak elkarrizketatuaren arabera. Horregatik balio du bigarrenak lehenari aurre egiteko.

“Ez da izan argiki emakumeak mespretxatu dituen autoritarismo matxistarik, emakumea mitifikatzera ere iritsi izan dira, baina gero espazio publikoan azpiratu dute” (Argazkia: Josu Santesteban)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zer aldatu da eskuin muturraren mehatxua benetakoa izateko?

Lehen ezohikoa zena gehiengoa izateko bidean da. Eskuin muturreko alderdiek Europako Parlamentua kontrolatzeko aukera dute. Honezkero eskuin muturreko 39 alderdi daude Europan, gehiengo sozialak arriskuan jartzen dituztenak: pobreak, etorkinak, emakumeak eta munduaren %99a, jende zaurgarriena. Erretorika protekzionista erabiltzen dute, ustez gehiengoen alde aurkeztuz, baina badakigu haien praktika ez datorrela bat diskurtso horrekin.

Zure iritziz, oinarri beretik sortzen dira eskuin muturra eta feminismoa. Zergatik?

Eskuin muturrak beldur eta isolamendu egoera bati erantzuten dio, eta egoera hori erreala da, 80ko hamarkadatik honako politika neoliberalak sortu du. Feminismoa ere bada egoera horrekiko sentikorra. Hain justu, nik defendatzen dudan feminismoak, feminismo erlazionalak, erdigunean jartzen du dependentzia eta zaurgarritasuna, dependentziak izan ohi duen estigma ezabatuz. Menpekoei zuzentzen zaie, zaurgarriei, beldur direnei, eta komunitate ezberdin baterako esperantza ematen die.

Bi erantzun antagoniko dira beraz. Zein da aldea?

Eskuin muturrak pobreari dio beldur, eta feminismoak pobreziari. Eskuin muturra pobrearen beldur da, eta feminismoa aberatsen diru-gosearen beldur. Eskuin muturrak etorkinari dio beldur, feminismoak erbesteari. Oso ezberdina da arrazoien edo ondorioen beldur izatea.

Bi erantzun aukerazko badira, nola egin jendeak feminismoarena aukeratu dezan?

Jendearentzat erakargarri egiteko, pedagogia egiteko, feminismoak badu alde on bat: bizi esperientziarekin lotua dago, bizitzatik abiatzen den teorizazioa da. Denok zaindu gaituzte eta denok zaintzen dugu, eta denak gara elkarren dependiente, bizitzaren une batzuetan gehiago. Beraz, ez dio ezezaguna den ezeri egiten erreferentzia. Horretan ere badu antza eskuin muturrarekin, honek ere oso identifikagarriak diren gauzei egiten baitie erreferentzia. Bizitzarekiko lotura horrek bihurtzen du garaile mugimendu bat, eta eskuin muturrak egiten du, baina baita feminismoak ere. Bi bide oso ezberdin dira, baina bientzat da oinarri bizipena. Sozialdemokraziak, hain justu, horretan egin du porrot, bizitzaren esperientzietatik oso urrun dauden erreferentziak egin dituelako.

Zer dira zaintza lanak zuretzat?

Zaintza lanek erabat aldatzen dute logika. Erantzun punitibistaren aurrean -eta tira, bada feminismo punitibistarik ere-, segurtasun eta harresien politiken aurrean, guk beste zentzu batean aurkezten dugu segurtasuna: bizi ahal izateko beharrezkoa dena edukitzea. Milizien segurtasunak ez digu segurtasunik ematen. Segurtasuna etxe batek ematen digu, bizi ahal izateko lehengaiak edukitzeak, ura izateak.

Argazkia: Josu Santesteban

Zaintzek bermatzen dute hori?   

Zaintzea hain justu hori da: komunak diren ondasunez arduratzea.

Zaintza lanak erdigunean jarri izanak eraman du borroka feminista iraultza izatera?  

Bai, eraldaketa soziala da, begirada eta logika erabat aldatu dituelako. Azpimarra erantzukizunaren kulturan jarri behar da, eta ez hainbeste eskubide klasikoen kulturan. Eta ez dut esan nahi eskubideak aldarrikatu behar ez direnik. Bai, baina ez pistola gisara ulertuta, besteengandik defendatzeko, baizik eta modu erlazionalean, elkarrizketarako zubi gisara. Gure gizartea eraikitzeko orduan eskubide zibilak jarri izan dira lehenengo, eta gero etorri dira eskubide politiko eta sozialak. Pentsa aldrebes egingo bagenu: lehenbizi gizartearen kohesioa eta justizia soziala, eta hortik eratorri daitezela norbanakoen eskubideak. Pentsa zein ezberdin litzatekeen.

Eskuin muturrak feminismoa bereganatu nahi du?  

Marine Le Penek egin zuen feminista bezala agertzeko saiakera bat, baina bere bidelagunak feminismoaren kontra aurkeztu dira erabat, ez dute nahi izan borroka hori bere egin. Edo, asko jota, emakume tradizionalaren nolabaiteko defentsa egin dute, frankismoan egin zitekeen bezala. Baina horri ezin zaio feminismo esan.

Baina kontziente dira gaia erdigunean dela.

Hori da. Ez dira saiatzen feminismoa berenganatzen, ez dira horrekin identifikatzen, baina noski, programa oso bat dute emakumeentzat, eta programa hori bihurtu dute ardatz: lan merkatutik bota nahi gaituzte, etxera itzuli gaitezen, familia heteropatriarkalaren menpe. Diktadura eta autoritarismo matxista eta misogino guztietan eman da hori. Ez da izan argiki emakumeak mespretxatu dituen autoritarismo matxistarik, emakumea mitifikatzera ere iritsi izan dira, baina gero espazio publikoan azpiratu dute.

Antidotoaren antidotoa. Hori da zuretzat feminismoa.

Eskuin muturrak neoliberalismo erradikalari eta alderdi sozialdemokraten porrotari erantzuten dio, eta horren aurkako antidototzat du bere burua. Oligarkien eta elite ekonomikoen kontra borrokatzen dutela diote, eta antidoto gisara agertzen dira. Nik diodana da feminismoa dela antidotoaren antidotoa, erantzuna garelako. Ez haiei bakarrik. Gehiagori ere bai

 

Akademian eta kalean, feminista
“Doktore tesitik hasita, hiru lerro nagusiren ikerketan aritu izan naiz: feminismoa, ekologismoa (beti elkarrekiko loturan, ikuspegi ekofeministatik) eta bakea, biktimekin lotua. Frankismoaren, terrorismoaren eta eskuin muturraren biktimen inguruan lan asko egin dut. Zuzenbidearen filosofia eta giza eskubideen inguruko klaseak ematen ditut. Unibertsitatetik kanpora ere aritu naiz sarri, dibulgazio taldeetan, gizarte zibileko elkarteetan, pentsamenduan, eta baita instituzioetan ere. Besteak beste, En Comú Podem taldeko koordinatzailea izan naiz parlamentuan. Oraingoan, Europako hauteskundeetarako Ahal Duguren zerrendaburua naiz, baina erabat independentea naiz, ez naiz sekula alderdi batean izen emanda egon”

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Euskal Udalekuetako hezitzaileek berretsi dute ez dutela "eraso salaketarik" jaso, eta “difamazioa” gaitzetsi dute

Euskal Udalekuetako hezitzaileek agerraldi jendetsua egin dute ostiralean. Azaldu dute edozein eraso “erabat” gaitzesten dutela eta prest agertu dira, beren artean erasotzailerik balego, “neurriak hartzeko”. 


2025-10-03 | ARGIA
Euskal udalekuen aurka eskuinak abiatutako lintxamendua salatu du mugimendu transfeministak

Mugimendu transfeministaren ustez, Bernedoko udalekuen inguruko gezurrak hedatu dituzte eskuin muturrak eta sektore erreakzionarioek. “Lintxamendu kanpaina” eta “eraso antolatua” olatu erreakzionario orokorrago baten markoan kokatu dituzte. Sexu-genero... [+]


Rakel Mateo
"Ez dut saiatu ez izanaz damutu nahi"

Ideia bat argi duenean, oztopoak oztopo aurrera doa Rakel Mateo triatleta (Mungia, Bizkaia, 1975). 2001ean lan istripu bat izan ostean, ezkerreko hanka txikituta geratu zitzaion. Horren ondorioz, kirol egokitua deskubritu zuen eta hiru Paralinpiar Jokotan parte hartu du. 


2025-09-26 | Leire Artola Arin
Bernedoko udalekuetako hezitzaileen aurkako difamazioa eta mezu transfoboak gaitzetsi dituzte

Bernedoko hezitzaileen aurkako salaketa publikoak zabaldu dira azken asteetan, besteak beste, nerabeak dutxa mistoak izatera "behartzeagatik". Hezitzaileek gezurtatu egin dute halakorik zein gazteekiko tratu okerrik, eta gaitzetsi dute "mezu transfoboak zabaltzeko... [+]


Esterilizazioa atzo, gurasotasun azterketa gaur: arrazismo instituzionala danimarkan

Danimarkaren menpe segitzen duen Groenlandiako biztanleriaren %88 da inuita, eta beraien hizkuntzan eta kulturan aitzina egite hutsa dute eguneroko desafio. Zuriek kolonizatu zituzten eta gaur egun egoerak bere horretan segitzen du: zurien begietatik bideratuta dagoen... [+]


2025-09-17 | ARGIA
Egitarau oparoarekin dator aurtengo Baterajotzea

Urriaren 31tik azaroaren 2ra Baterajotzea izango da Zaldibarren, Euskal Herriko Gazte Feministek antolatuta. Egitaraua aurkeztu dute, eta izen ematea ireki.


Gorputz hotsak
"Pertsona asko, diagnostikorik gabe daudenez, bizitza kalitatea galtzen ari dira"

Jatorra, alaia eta positiboa da Sara Mirones (Bilbo, 1997). Pandemian mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten. Ordutik, Maratón de Lunares kanpaina abiatu du gaixotasuna ikusarazteko, gizartea kontzientziatzeko eta ikerketarako dirua biltzeko... [+]


Onintza Enbeita eta Feli Madariaga, lurrari lotutako bi emakume
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga
"Film sexualki esplizitua izatea loturik dago errealitate bati, Maspalomasi"

Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]


2025-09-08 | Aimar Lopez
Istilurik gabe baina normaltasunik gabe ospatu dute bertze behin Alarde eguna Hondarribian

Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: "Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu"

Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.


Armairutik plazara
MULTIMEDIA - dokumentala

Euskal Herriko LGTBI komunitateko hamar pertsonak armairutik nola atera ziren kontatzen dute, baita euren orientazio sexualak eta genero identitateak euren bizitzan zer-nolako eragina izan zuten ere.

Ondokoak dira protagonistak: Beñat Olea komikigilea, Aitzole Araneta... [+]


Eguneraketa berriak daude