2.000 urteko urdin bizia

  • Argazkiko arrastoak Kortsikako etruriar eta erromatar garaiko (K.a. V. mendea – K.o. III. mendea) nekropoli batean aurkitu dituzte eta, beraz, 2.000 urte inguru dituzte, baina inkongruentzia bat dute, itxuraz.

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Objektu urdin horrek askoz berriagoa dirudi, plastikozko botila baten tapoia-edo. Bada giza arrastoen eta aho inguruko txanponaren garai berekoa da. Kristal urdinez egindako baltsamo-ontzi bat da, barruan ziurrenik lurrina gordetzen zuena, eta emakume buru forma dauka.

Ontzitxo urdina ez da izan ezusteko bakarra, nekropolia bera ezustean aurkitu dute eta agerian utzi berri dituzte industeke dagoen hilobi sakonago batera daramaten eskilarak.


Eguneraketa berriak daude