Errenazimenduko liburu elektronikoa

  • Liburu elektronikoek hainbat alde on dituzte: besteak beste, hainbat liburu nahi dugun orrialdean zabaltzeko aukera ematen dute. Bada, Agostino Ramelli (1531-1600) militar, ingeniari eta asmatzaile italiarrak aukera hori ematen zuen tramankulua asmatu zuen lau mende pasatxo lehenago.

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Liburuen Gurpila jarri zion izena, eta egurrezko noria birakari modukoa zen, dozena bat ohol zituena. Ohol bakoitzean liburu bat jar zitekeen eta irakurleak nahi zuen orrialdean irekita eusten zion. Hala, gurpila biratuz, liburuak modu ia automatikoan kontsulta zitezkeen.

Desabantaila bat nabarmentzekotan esan behar da Ramelliren gurpila ez zela egungo liburu elektronikoak bezain eramangarria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zientzia
2025eko azaroaren 19
Teknologia
AA-ren jokoa

2025eko azaroaren 14
Iñaki Alegria Loinaz eta Amaia Torrealday Galarreta ikerlariak
"Oso garrantzitsua da administrazioak onartzea euskara zientzia hizkuntza bat dela"

2025eko azaroaren 12
Teknologia
Kolonia digitala gara

Eguneraketa berriak daude